Gerra nahi ez zuten soldaduak
admin-k bidalia Ar, 04/22/2008 - 12:31-nTranskribapena
- 'Ta ne ahizpa Garroko Ixiar ttikiya besuan 'ta ne koñadua soldadua herittua Garmendira, 'ta ordun san nun: "Hau ze heldu da honea soldadu horrekin?" 'Ta "Maitxo, zein zu hau?" "Neska, hola 'ta hola, lengun torri zin soldadutakua.
San geniyon zerbatt pasatzen baziyon tortzeko 'ta herittua do 'ta nola utziko nun ba kalin? 'Ta itxea..." " Ez, ez, ez" gue amak san ziyon: "erki in 'zu! Nola utziko 'zu ba kondiziyo hoitan mutilla?"
- Eondu zen gue itxian bi hillaete t 'erdi bai! 'Ta azkenin...
- 'Ta kurak eta?
- Kurak? Bakaillua jartzen ziyoten arratsin heridan...
- 'Ta kurak eta?
- Kurak? Bakaillua jartzen ziyoten arratsin heridan...
- Gaixtotzeko!
- Ez itxitzeko! Bestela soldado jon berko zula seittun 'ta!
- 'Ta gu gaztiuk eta, bakizu! Katalintxoko 'ta, Matteoneko 'ta gue Luixa 'ta Regina 'ta...
- Ez itxitzeko! Bestela soldado jon berko zula seittun 'ta!
- 'Ta gu gaztiuk eta, bakizu! Katalintxoko 'ta, Matteoneko 'ta gue Luixa 'ta Regina 'ta...
Maitxo... Maitxo ez, Maitxo 're han zon, biño hura ez zen sartzen holoko gauzetan. Eta, bakizu, gaztiak, grupua iñik ya...
- Nik hola aittua baidut hoi...
- Nik hola aittua baidut hoi...
Ibiltzen giñan soldado tartin 'ta rekete artin... Biño soldaduk zin ordun 'ta difentzi eerrako komportamentua! Jesus...! Militarrak, bakizu, beti izandu dia hola! 'Ta bai han 'e, e! Edukaziyo batekin 'ta... Gaiña beák 'e janak eta oso goxuak eta onak itten zittuzten 'ta...
Gui iruitzen haik txarrak ber zutela, pentsatu! Saten zuten: "¡Bajar una cazuela, que os damos carne bien rica!" Han izautu genun guk rekete bat, zea, Elias, eta... Pamplonakua. Eta behintzat, zea, herittu zen mutill hoi 'ta gue itxea.
'Ta, gue itxian gazte hoikin arratsetan 'ta sukaldin... Txistoso porrakatua zen, juerga gaitzak. 'Ta, betti jon nitzan 'ta, ze hoi, teniente bat han.
- "¿Aquí hay un soldau, no?
- "¿Aquí hay un soldau, no?
- Bian non itten zuten sua? Non itten zuten sua? 'Ta kazulak eta manitu?
- Ui! Bian, ataiyan!
- A! Kampun.
- Ui! Bian, ataiyan!
- A! Kampun.
- Eta... San zin: " ¿Aquí hay un soldau herido, no?" "Sí". Ui...! "¡pues dile que baje!" Ui...! Korrika jon nitzan 'ta Joxe Leonen kuartun lo itten zun. "¡Pascual, Pascual, hay un teniente abajo, que bajes!" 'Ta bakaillo azala izaki harrek jarriya han arratsin!
Eta nik ordun deskubrittu zer zen han! Kendu zun benda 'ta klaro, gatzan zea zui zuiya han! "¡Trae, trae un trapo mojau, trae un trapo mojau!" 'Ta Regina 'ro Liuxa 'ro ez dakit zein jon 'ta ra-ra garbittu ziyoten gorri-gorri jarri ziyoten bestin koloria eta jun zen izu batekin!.
"¿Aber ese brazo?" Klaro! Ese brazo uaindikan itxi gabia! Bakaillo azalakin oandikan han 'ta! "¡Bueno pues, ya te falta poco y Pascual, cuando se te cure, pasas por la comandancia, e! ¡Ya se a terminau tu plazo!" Harrek bai poz erra, ez ziyolako izautu ze jarri zun han!
'Ta iondu zen, oaindikan 'e dembo mordoskan iondu zen jon gabe! Akortzen naz jon zenin, eske senide bat bezela genun ya! 'Ta akortzen naz ni zea... Lukas 'e soldado jona zen ya! Eta hura frentin 'ta hura martxa 'ta... Ni nearrez 'ta nola ez niyon aiyoik esan!
Nor | Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-008 |
Pasartea | 0:24:10 - 0:27:35 (3' 25'') |
Laburpena | Pascual soldadua zauritu egin zen, eta, frentera itzuli nahi ez zuenez, bakailao azala jartzen zioten zaurian Garmendiko gazteek, hartara zauria ez ixteko. Teniente batek bazekien han zegoela zauritutakoa eta ikusi egin nahi izan zuen. Hor ibili ziren, zauriari gatza kendu nahian. Tenienteak ez zuen azpijokoa igarri. |