Lehendabizi erreketeak eta gero soldaduak

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:20:50 - 0:24:10 (3' 20'')
Laburpena Garmendi erreketez bete zen. Bazekiten bertakoak abertzaleak zirela, gainera. Gero, soldaduak sartu ziren. Gero bere koinatua izango zen Pascual soldadu haien artean zegoen. Kanoikada batek udaletxea harrapatu zuen; bertako gartzelan zegoen herritar bat bertan hil zen.

Transkribapena

- Handikan aurrea, bueno...! Garmendi seittun bete zen reketez... Gaiña iertzen ziyotenin beste ideatakuk zila, bueno! Ze pillak gue itxea! Pes han, han eukitzen zittuzten holoko perolo haundi batzutan rantxuk eta janak eta denantzako
'ta 're bai eondu zin demboa mordoxkan. 'Ta geo sartu zin militarrak. Biño militarrak sartu zin San Inazio eun batin. Sartu zin Aiñeko estrata hortatik goitik betti, denak, Pamplonatikan oiñez, e! Txiki-txiki iñak.
Eta hain buru zen Oiyartzungo beste... Zuek izena santa ez zazte akortuko, biño behintzat, Joxe Barbero deitzen ziyona, hura zen karlista, 'ta hura ate zen birea de guía eakusteko Oiyartzuna nondik sartu.
- 'Ta ni tolarea jon nitzan batin, builla gaitza 'ta... "Zer da builla hau?" Beitu nun 'ta estratan betti, "ai...!" Haik izuak, ordun bai, izutu giñala! "Beitu, beitu ze heldu din hemen, hemen soldaduk heldu dia!" Han torri zen ne koñadua Pascual.
Pamplonan soldado zoztenak, tropa hartu 'ta honea pasa zutenak. Eta... Bueno pes, herrira 'ta ne koñadua, geo ne koñadua izandu zena, pes Etxetxikin, karo, gaiña itten zun bero bat, izugarriya! 'Ta ura eaten, iñok ezin ase urakin soldaduk, e!
'Ta ordun san ziyoten gue, ne ahizpan suegrak san 'men ziyoten: "bueno, bakizute..." Gaiña euskeraz sumatu 'ta, harrek pozik euskeraz, ez hemengua, biñon aizi behintzat, euskeraz 'ta... "Zerbatt pasatzen bazattuzte torri e!
Pes, ze sango zattuztet ba nik, eozer gauza ber zutela, ba torri! " Gue ahizpak san 'men ziyon. 'Ta baita handikan hiru eunea, Mendingo zea hortatik sartu zen frentia, militarrana, Mendindikan, San Markoa botzen zittuzten kañozazuk 'ta gauzak.
Eta, hor herittu da ba mutill hoi, balak pasa ziyon hola besua batetik bestea. Kapitanak san 'men ziyon: "Pascual, si tienes donde esconderte, márchate." 'Ta harrek hiltzeko beldur bat bazun gizajuk! Mortala! San 'men ziyon: "pues en la casa aquella que nos dieron de beber."
"Me dijo aquella señora que fuera si me pasa algo" "¡Escóndete y no aparezcas hasta que se te cure todo!". Hura Etxetxikira! 'Ta, geo Etxetxikira 're iya San Markotikan kañonazuk sartzen zin, heiyetik sartu zizkaten.... Bi eun lenoztikan koñadua detenittua zola ayuntamentun,
kañonazua sartu 'ta juzgadua leno zea zen, oain alondigako zea hortan. Hil zen kañonazukin, bestia erittu, Rafael Iturriozko Rafael zeana, Tomaxenekuna. Eta...
- Preso zoztela?
- E?
- Preso iongo zin han?
- Detenittuk, nazionalista zea baitzen, batzokiko... Nola saten da? Batzokiko...
Jefe 'ro zona. 'Ta hoik euki zittuzten. 'Ta kañonazuk sartu 'ta hora hill in zen. 'Ta ordun pes, amona Matxiyoa, Matxiyokun parientik zin, han karo, semia ezkondua. Haik hara 'ta ne ahizpa...