Gerra garaian

Eliza eta gerra

Transkribapena

- Kongregaziyuk berez zer zin?
- Oi! Kongreaziyokuk mutillak Luistarrak eta, neskak zea kongreaziyua... Kompaziyo batea hamar 'o hamaika izango zittun kuadrilla batek eta beste hamar 'eo
beste haimbeste beste batek eta hola. 'Ta hillero, ta hillero jon ber 'zaten zen konfestu 'ta komulgatu 'ta ittea, 'ta hor kompon!
- Obligaziyuk besteik ez ordun!
- Obligaziyu... Oi! Oblitu aleiya! Gerra zela 'ta gerra kendu (bideo mozketa) in ber zitzaiyola 'ta ez dakit zer 'ta bakit zer 'ta, "ken kiyon ba jarri yonen bezela!". Batei san niyon... Batei san niyon: "zeiñek jarri du gerra?" "Ui! ez dakit, hau Madritik etorko da!" " A! ordun jon Madrida 'ta san gelditzeko,
hemen ez dugula guk gerra berrik!" san niyon. Ez dakit zeiñ zen. "Guk ez dugula gerra berrik". Lotsagabia izaki gu! Gaztiak eta!
- Ordun ez baziñazten lotsagabik, noiz izango ziñazten?
- E?
- Ordun, gaztiak ziñaztela lotsagabik ez baziñazten, noiz izango ziñazten, ba?
- Oi...! Ez, hala zen.
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:34:40 - 0:36:00 (1' 20'')
Laburpena Kongregazioak elizako talde batzuk ziren. Mutil eta neska taldeak. Hilero konfesatzera eta komulgatzera joan behar zen. Elizak esaten zuen gerrari indarra kendu behar zitzaiola. Herritarrek, ordea, bazekiten gerra ez zegoela euren esku.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:30:45 - 0:34:40 (3' 55'')
Laburpena Bakeroneko neskazaharrak baltsean nork egiten zuen begiratzen aritzen ziren. Aurreko zintan, semea kongregaziotik bidali zutela kontatu zuen eta oraingo honetan berdina kontatu du, baina berari gertatu izan balitzaio bezala.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:29:20 - 0:30:45 (1' 25'')
Laburpena Baserrian egiten zena militarrentzako zen. Gerraren ondoren, gauza asko aldatu ziren; esaterako, dantza: ezin zen baltsa dantzatu. Santosi uzten zioten txistua jotzen, baina sueltoan behar zuen izan.

Altzibarko fusilamenduak

Transkribapena

- 'Ta geo... Zu gotze al za fusillaketak 'ta holakuk gotze al za? 'O fusillatu zutela jendia 'ta... Hoi gotzen al za?
- Fusillatu? Hiru laun. Nunguk zin mutill haik aztua, aztua dakat nonguk zin mutill haik.
Hemenguk zin behintzat, bertakuk. Ugaldetxokuk 'o ez dakit nonguk zin, ez dakit haik nonguk zin, ez dakit. Biñon... Haik Ergoina ihesi jon, Ergoinen harrapatu, ekarri Altziberra hiru... Hiru, hiru laun izan ber zuten. Altziberra karri 'ta Altziberren Bekostatua,
ez dakit badakizun non den?
- Bekostatua zeiñ da?
- Bekostatua Iruñarreneku hoi, itxian azpiko ayekako itxia...
Han ate haundi bat izaten zen kotxia sartzeko 'ta. 'Ta ate haundiya hola itxi zuten gu itxetik... Gue itxetik bistan baitzen. Gue itxe txarra ttikiya zen 'ta handik... Han jarri zittuzten hiruak begiyak lotuta 'ta san nun: "ze in ber 'te yote hoik?" Gu izutuk!
Geo jarri hiru 'ro lau soldado illaran, bi aurrin 'ta atzin beste bi. Bi illara 'ta tiroka hasi zin... Ni behintzat, ni miñ iñ 'ta iya eroi in nitzan! Gizajuk! Ogi puska biño onaoko mutillak! Hantxe hiruak hill zittuzten! Hantxe hiruak hill, bai. Amakin bat holako in zuten bai! Miño...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:20:00 - 0:22:00 (2' 00'')
Laburpena

Altzibarren hiru lagun fusilatu zituzten. Ergoienera ihesean zihoazela harrapatu eta Altzibarrera eraman zituzten. Beko-Ostatuan jarri zituzten begiak estalita. Beraiek etxetik ikusten zuten, izututa. Bi soldadu ilara jarri eta tiroka hasi ziren. Korneliri min egin eta ia erori zen.

Pasaiara joateko agindua

Transkribapena

- Han esan ziuten ba, kampoa atera giñan gu, 'ta soldado mordoska bat heldu zen, reketik, Napar ayekatik heldu zin 'ta hoi 're Naparreko zean do ba, birian Galtzaberriku hoi 'ta. "¿Qué hacen ustedes aquí?" "Esperando a ustedes", nik.
"Esperando a ustedes aber lo que nos va ha hacer". "¿Qué quieren ustedes que haga?" "Ui, pues no sé. Aquí dicen que estan matando a la gente y no sé porque estan matando a la gente". "Pues matar no la mataremos, pero quisieramos saber el camino de aquí a Pasajes cuanto es".
"O...! Yo no sé, primero tiene que pasar Oiarzun, y luego de allá adelante tienen que ir a Pasajes". Pasaira jon nahi zuten nombatte.
- Bai, Naparrotikan Donosti aldea jon zin.
- Bai, Donosti aldea jon nahi zuten 'ta. Ni: "No sabemos, yo al menos no. De Oiarzun no he salido yo"
- Karo zuek 'e...
- "Nunca. Nunca he salido yo de... (...) hasta la calle, a por los recaus, y lo demás nada, siempre en casa, con el miedo de la guerra dichosa que traeis por aquí, por Navarra y por todas partes " 'ta konfintza pixkat hartu genun 'ta "Si, asi es pero... Así nos han mandau,y...."
"¡Klaro! Yo comprendo que a vosotros también os habrán mandau aquí a venir" "si para ir a Oiarzun y de Oiarzun a Pasajes" "¿De Oiarzun a Pasajes? Primero tienen que pasar el barrio Alzibar, luego tienen que subir a Oiarzun y de Oiarzun a Pasajes. No sé, yo nunca no he ido y no sé nada".
Ni Pasaian izandu nitzan biño...
- Harrapatuko zuten biria.
- "¡Yo de Pasajes no sé nada. Allá, allá allá ya le enseñaran!". 'Ta hartan.
- 'Ta gerra hasi aurretik, 'o sartu ziñ... Biño len zuek ba al zenuten, aitzen al zen kalin 'o...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:11:30 - 0:14:00 (2' 30'')
Laburpena Nafarroatik heldu ziren erreketeak Galtzaraberrin gelditu ziren galdetzera. Pasaiara joateko agindua zeukaten eta bidea nondik zen galdetu zieten bertakoei.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:10:20 - 0:11:30 (1' 10'')
Laburpena Beren aldekoak zirenak ongi, eta, besteak, gaizki. Ezinikusi gaitza zegoen gerra garaian. Soldadu eramaten zituzten derrigortuta. Gorrotoa besterik ez zegoen.

Oiartzunen jabe

Transkribapena

- Reketik, haik 'e ba denatatik, batzuk onak zin 'ta bestik gaixtuak. Noski, Oiyartzunen jabe in ber zutela 'ta san niyon nik batei: "Oiyartzunen jabe? Kostako zizute erki gui hemendik atetzen!" 'Ta toritzen ai giñan, halako batek bestiri.
"¡Porque, porque esto es nuestro y vosotros habeis venido de no sé donde! Y no tenemos nada que ver con aquello, nosotros vivimos aquí tranquilamente, y bien además. ¡No como vosotros, coger las pistolas y los escopetas y venir a matar a la gente!"
'ta hola aitzen giñan broman 'ta zean, biño, biño, haik bena itten zuten.
- Ez al zin haserratzen?
- Ez, ez, ez. Broman aitzen giñan 'ta! Biño ez giñan haserretzen behiñ 'e.
- Eta herrikuk bai al zin reketik zinak?
- Ez. Herrikoik ez zen reketeik.
- Kampotik torri zen dena?
- Denak kampotik torri zin. Zea, hala san ziuten, geo gu Galtzaberrin eondu giñan, han pixkatin, ez zon Altzibarren eoteik, dena bete baizen soldadua 'ta reketia 'ta zeakin... Hara jon 'ta han eondu giñan 'ta handik hala san ziuten zea, rekete batzuk:
"¿Qué hacen ustedes aquí?" "¡Ui, en algún sitio tenemos que estar! Allá no hay nada más que tiros y no sé porque teneis que echar los tiros a la gente que vive tranquilamente... Porque quereis vosotros todos de aquí quereis todo de aquí y no puede ser,
nosotros también tenemos tanto derecho como ustedes." "Si además tenemos que ir hasta Pasajes. Para ser Oiyartzun tiene que ser hasta Pasajes" "¿Hasta Pasajes?" "sí, sí no está mal si consiguen no está mal."
- Galtzaberri, Galtzaberri non da?
- Galtzaberri... Oan kendua do, hor jonta zen. Galtzaberri... Zentrala zen.
- Zentrala bai.
- Bai.
- Hara jon ziñazten?
- Hara jon giñan gu. Han izaunak genittun 'ta han eondu giñan.
Numbaitte sartu ber genun Altzibartik bial... Denak biali 'ta.
- Eta zuen geo Altzibarko itxetan sartu al zin beák? Geo bueltatu, bueltatu ziñaztenin nola...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:05:08 - 0:07:55 (2' 47'')
Laburpena

Erreketeek eta herritarrek hitz egiten zuten elkarrekin. Askotan elkar toreatzen ere aritzen omen ziren, baina kontu handiarekin beti. Oiartzunen jabe egin behar zutela esaten zuten erreketeek, eta, herritarrek, ederki kostako zitzaiela erantzun. Gerra hasi zenean, Korneli eta familia Karrikako Galtzaraberrira joan ziren.

Zozketa: nork nor hil

Transkribapena

- Ui, hemen Kamposantuko onduan Kinkirriñenetarrak, hoik Etxetxikiko lengusu propiyua zin. Lenguso propiyuk. 'Ta hura... Be lagun batei... Sorteua itten zuten zeiñek zeiñ hill 'ta Kinkirriñenekuk Txomin zun izena... Harrei be demboan izandu zun launik haundina tokatu. Beko plazan zean sorteua 'ro tiro hilta.
- Hiltzeko tokatu.
- 'Ta hura tokatu ziyonin, harrek ez zula hilko 'ta harrek ez zula hilko 'ta komandantik: "Como no le mates te mato yo a tí". Eta ez dakit zembagarren tirun. 'Ta azkenin komandantik con tiro de gracia hill zun mutill hora.
'Ta Etxetxikiko ataiyan pasa zenin, karo, lengusu propiyuk, eta gue ahizpa 'ta koñadua, birian gaiñin kuartua 'ta "Aio izeba!" eju iñ. "Ui, hoi Txomin zen!" 'Ta Txomin zen, hoixe, handikan ordu erdi...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:56:20 - 0:57:20 (1' 00'')
Laburpena Zozketa egiten zuten nork nor hil. Herriko gazte bati laguna hiltzea tokatu zitzaion. Ukatu egin zen, baina komandanteak bera hilko zutela esan zion.

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-008
Pasartea 0:54:00 - 0:56:20 (2' 20'')
Laburpena Salatzaileari egin zuena aurpegiratu zioten behin. Agintariak militarrak ziren. Falangekoak gero ere egon ziren herrian. Denuntzia asko egon ziren herrian.