Altzibarko fusilamenduak

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:20:00 - 0:22:00 (2' 00'')
Laburpena

Altzibarren hiru lagun fusilatu zituzten. Ergoienera ihesean zihoazela harrapatu eta Altzibarrera eraman zituzten. Beko-Ostatuan jarri zituzten begiak estalita. Beraiek etxetik ikusten zuten, izututa. Bi soldadu ilara jarri eta tiroka hasi ziren. Korneliri min egin eta ia erori zen.

Transkribapena

- 'Ta geo... Zu gotze al za fusillaketak 'ta holakuk gotze al za? 'O fusillatu zutela jendia 'ta... Hoi gotzen al za?
- Fusillatu? Hiru laun. Nunguk zin mutill haik aztua, aztua dakat nonguk zin mutill haik.
Hemenguk zin behintzat, bertakuk. Ugaldetxokuk 'o ez dakit nonguk zin, ez dakit haik nonguk zin, ez dakit. Biñon... Haik Ergoina ihesi jon, Ergoinen harrapatu, ekarri Altziberra hiru... Hiru, hiru laun izan ber zuten. Altziberra karri 'ta Altziberren Bekostatua,
ez dakit badakizun non den?
- Bekostatua zeiñ da?
- Bekostatua Iruñarreneku hoi, itxian azpiko ayekako itxia...
Han ate haundi bat izaten zen kotxia sartzeko 'ta. 'Ta ate haundiya hola itxi zuten gu itxetik... Gue itxetik bistan baitzen. Gue itxe txarra ttikiya zen 'ta handik... Han jarri zittuzten hiruak begiyak lotuta 'ta san nun: "ze in ber 'te yote hoik?" Gu izutuk!
Geo jarri hiru 'ro lau soldado illaran, bi aurrin 'ta atzin beste bi. Bi illara 'ta tiroka hasi zin... Ni behintzat, ni miñ iñ 'ta iya eroi in nitzan! Gizajuk! Ogi puska biño onaoko mutillak! Hantxe hiruak hill zittuzten! Hantxe hiruak hill, bai. Amakin bat holako in zuten bai! Miño...