Baserria

Joxeren bakailua ur-zorriak jan

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:07:56 - 1:09:21 (1' 25'')
Laburpena Aitak ilunabar batean bakailua errekan beratzen jartzeko esan zion Joxeri. Ur-zorriak jan zien bakailua. Ur-zorria izaten zen erreka batzuetan eta tripako min handia ematen omen zuen edanez gero. Hori gertatuta, erremediorik onena pixa edatea omen zen.

Audele

Transkribapena

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-089
Pasartea 0:09:38 - 0:14:56 (5' 18'')
Laburpena Beraiek etorri zirenean Audale nolakoa zen kontatzen du. Dukesa de las Torres zen jabea. Hortik munduko historia kontuak kontatzen hasten da

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:13:50 - 0:15:50 (2' 00'')
Laburpena Larrazabal inguruak: Pikorrene eta Petrine, Oiartzungoak, eta Añarbe, Errenteriakoa. Goizuetako muga samarrean dago Larrazabal. Okillegi, Iraurgiaundi eta Iraurgitxiki, Urraide... Elizara Oiartzunera etortzen ziren, baina enkarguak egitera, Goizuetara. Goizueta alderago dago, eta Arano ere bai. Arizluzietagoikoa eta Arizluzietabekoa. Baserri izenak ahoz.

Mendibil ingurua

Transkribapena

-'Ta gaiñekun badia hemen baserriyak botik eta? Len bazinak baserriyak, oan ez dinak.
-Ez.
-Baldibar, hor bazen ttiki bat.
-Bai. (...)Han in zuten geo gue zeak.
-Bazerriya (...). Gaiñekun hemen boteik ez da, eroiyak Galardi.
-Gue illobak in zuten geo bi pisokua.
-'Ta zer zen Baldibar?
-Baldibar.
-Baldibar zen.
-Bota in zuten hura.
-'Ta non zen hua?
-Hemen kamiyun bazterrian.
-Gue itxian bazterrin, hemen ahizpan itxian bazterrin.
-Hemengo kamiyotik gora jon al za beiñ 'e?
-Isastiko...
-Ez, ez, hemen bertan.
-Ez, ez, lenoztik.
-Isastiko itxian atzian bazurerua nola do?
-A bai!
-Hortikan gora iyotzeko, hemen bado Araneberri?
-Sagarbixtira hortik, Sagarbixitira.
-Eta Araneberrin beste aillekan zen Baldibar. Hura bota zuten 'ta in zuten han gorago illobak.
-'Ta geo hoi Galardi 'ro...
-Galardi eroiya 'ta. (...)
-A bai.
-Geo bestia zein zen?
-Sarbixti.
-Kristina 'ta bizitzen zien hua?
-A! zea! Nola izena zun harrek?
-Ahaztua no.
-Ez dakit han erreka bazterrin bazen beste bat 'ta hua 're eroi zen.
-Hura erre in zen.
-Eske ez bada iñor 'e bizi itxia auro eroitzen da.
-Bai, bai hoi 're zaindu in ber izaten da itxia.
-Bai.
-Gaiñekun bai baserriya 'ta len
-Hemen gaiñekun Tolaita izango da bazerriya botia. Bestela ez da.
-A bai egiya Tolaita! (...) Tolaita 'ta geo itxiak in.
-Itxiak itteko hua bota zuten.
-Tolaita baserriya zen baita 're?
-Bai baserriya.
-Baserri ttiki bat zen, koskor bat. 'Ta geo Tolaita izena jarri ziyoten zeai barriyuai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:58:20 - 1:00:02 (1' 42'')
Laburpena Mendibil ingurua, baserri ingurua zen. Desagertutako baserriak: Baldibar, Tolarieta...

Desagertutako baserriak Ugaldetxon

Transkribapena

- Ugaldetxoko roonda oso gaizki baito.Oso gaizki, handik kotxia hortik , lau tokitatik joten dia kotxiak eta hoi oso gaizki do, oso gaizki
- Beno 'ta ze san nahi zu, guk Ugaldetxo izautzen dugu, ze san nahi zu?
-Ba hoi, kanbiyo pillarra in ttula Ugaldetxok
- A, bai. Itxia pilla erra 'ta
- Zuek torri ziñaztenetik ez?
- Bai hoixen.
- Itxia pillarra eta itxiak bota 're bai, hanako Palaziyuk eta aldi hau dena ez?
- Bai, hoi dena bota.
- Hoi dena bota. Hor itxiak botako zian nik eztakit izena dena miño. Zuaznar do osoikan, miño hor, 'ta baten bat bizi'a.
Zuaznar errota zen.'Ta oandik zutik do hoi 'ta batenbat arreglo haundiya iña dute gañea kanpotik behintzat. Baten bat bizi'a.
Miño gañejo horko bazerriyak denak bota zin.
- Palaziyo 're bota zuten 'ta.
- Palaziyo
- Txoko 're bai 'ta
- Txoko eta Olagaai eta bestia zein zen beko zea hua?
- Juansendo 're ba zen
-Juansendo, Juansendo 're bai
- Juansendo 're bota zen
Juansendoko errota 're bai.
- Hoik denak botiak dia.
- 'Ta gio hor Iurritako ondu hortan e' bazen besten bat
- Bai, berriro hil ezta ba andri hoi? O' ze san naute nei, Tolaitaku hortan bizi zen hoi?
- Ez dakit.
- Iurritako aurrian
- Ehun urte in ttu harek?bai, Olazar
- Bai, Olazarkua
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:02:40 - 0:04:00 (1' 20'')
Laburpena Ugaldetxon aldaketa asko egon dira azkeneko urteetan: etxe asko egin dira, errepideak auzo erditik... Industrialdeak egiteko baserri asko bota ziren. Zuaznabar errota oraindik zutik dago, baina asko bota zituzten: Palazio, Txoko, Olai, Juansendo, Olazar...