ane lardi enbil-k bidalia Ar, 09/29/2009 - 10:35-n
Forma mugatua:
Kalia
Kategoria gramatikala:
Izena
Batuan:
Herriko plaza, Elizalde auzoa
Esanahia:
Gazteleraz:
Plaza del pueblo, barrio Elizalde
Jakingarriak:
Oiartzunen "kalia" ez da "calle" adierarekin soilik erabiltzen. Herriko plazari edo herriguneari erreferentzia egiteko ere baliatzen da.
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | apopilukin 'ta lana itten genun, biñon, 'ta jateko 'ta 're asko ber baizen. Mutillak 'e apopiluk, apopiluk harrobitik tortzen zineko bazkaiya jarri 'ta, itten... 'Ta geo, kalea jun 'ta udaan, udaan tortzen zin jendintzat kalin, arropa garbitzen genun. Bai, aski ongi bai! | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | "Bai ba, lejikin! 'Ta nik ne arropa ez nuke nahi lejikin, dena harizko arropa dut eta!" 'Ta: "Guk halaxe itten 'ttugu ba!" 'Ta neuan 'e geo bialtze 'izkin arropak, maindirik eta itteko! Biajia patuko zila Donostira 'ta bestela kalea eamateko Donfelizenea | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | - Karta bat. "A bai!" 'Ta geo biyek jarri 'ta algarez hasten dia biyek! "Oain ba al dakizu ze in ber dugun? Xaturi, Xanistebanetan kalin hasten denin soiñua, han jon 'ta arrasalde guziyan balsin billi! Arrasalde guziyan balsin bilko ga!" Errentiko musikua izaten zen ba... | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | honea torrita 're bai, 'ta hemen hasi zin txistua jotzen denak. 'Ta geo in zin, kalea jon txistulaiyan itxea, ze, ez dakit zein zen? Zein zen hura? Mendizabal eo... Ez dakit zein zen, txistulaiya... Batzuk 'ta bestik berriz, Errentira 'ta partittu in zin. | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | - Beizan, hor zion kalia. | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - Fiesta polittak itten ttunen e. - Hombre! Hi pensazan plazakuk, ez kontra jotetikan e, miño plaza iyotzen gattunen 'ta beno plazan, kalin: "Zer dia?" | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - Bai, bai. - Bai, baiño hemen zean hil zen hua, e! Austi, Austiñen itxian. - Hor herittu 'ta gue kamionan, gue attak eaman zun kamionetan kalea. | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | - Estribun, estribun. - Aiyeka bakotxin zea... bijilantziyakin. - Eta kaletikan zeara, Arraura? 'O kaletikan zeara, Lartzabalea. Amakiña aldiz bai! | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | - Zui importako zizun, bi milla peztakin! - Kalea ailletu 'ta Goñi zarra han, ni han geldittuta. Enteatu haik! Torri 'ta: "Koño, hi bezelakuik (...)" 'ta bostekua maten 'ta ez dakit zer, aileya... astakiya in nulako. | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | - Kalea? - Kalea. Oiyartzungo... Kalea, oan zea Don Manuel bi... Len biblioteka don leku hortan zozten monja Merzedariak eta... Haik eukitzen zittuten orduko e... | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - 'O esniak eamaten geniyonai 'ro banatzen geniyon, bai. - Kalea e... Baserriyan intako gauz asko eamango zenittuzten? - Bai. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Ba... Guk eamaten genun... E... Arrautzak, oillaskuk, e... Oilluak 'e bai, eta dena biziyik, e! Dena. E... kalea, kalea... Itxe partikular batea eaman ber baldin bagenun, biziyik eamaten genun, eta Errentira 're asko joten giñan plazara eta hara 're biziyikan eamaten zen. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Eaman? Ba... Itten genun guk, kantidade haundiyak eamaten genittun eta itten genun hiru 'ro lau personek billu gereziya. Eun guziya arbolan gaiñin. Biltzen genun eta bezperan eamaten genun kaleiño, utzitzen genittun Antonenin, e... Xiextuk. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | Ez jakiñagatik, nik uste dut ez genula aprobetxatzen uan bezela, billu 'ta freskutan jaten genun, ez genun konserbatu 'ta ezer itten eta ordun pues banatzen geniyon kaleko jendiri, amistadia genunai, 'o esniak eamaten geniyonai... | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Eta esniakin, esnia... Kalea? 'o... - Esnia... Esniakin, e... Gehiyena, baserri gehiyenekuk beák esnia saltzen zuten direto. Eta han guen auzuan, ingurun esan nahi nuke, Ameztoi inguruko baserriyak | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | Muxika e... Dena granada puskaz betia. Biñon hala´re urte batzutan eman itten zittun muxikak. Bai. Pes hori izandu 'men zen, kaleko jendia ahal zun tokira joten 'men zen eta Sastiarrenin 'e, e... Asko eondu 'men zin. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | Attan... Attona ez nun nik izautu, ni jaiyo biñon, gerra 'ta.... Ni jaiyo bittartin hill zen attona, biñon geo attonan lekukua hartu zun ne amak. 'Ta attona ibiltzen zen bezela, e... Hor kale aldeko baratzia zun personai e... | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - 'Ta erki tortzen hua. - Kalin bai, bai. Bai, ahal zuten bezela bizittutako jende asko kalian. Bai. Familiyakin 'ta nahiko lana zembaitek. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Biño gehixkunak, kalin bizi zenak 'e, gehixkunak izango zuten baserriyan norbatte familikuk 'o, ez? - Batzuk bai. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Hemengo itxeko jabik 'ta zeiñ zin? Kaleko itxian jabik eta zeiñ zin? Zer zin kampoku baita 're? Donostikuk eta? - Denetik. Denetik. Bertakuk 'e bai 'ta, denetik. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - 'Ta ze itten zenittuzten, eosi, Bertso paperak? - Paperak, hoixe! Dembo batin besa motz bat... Gue gazte dembon kalea tortzen zen 'ta, (mesamotzin) papera jarri 'ta bi sosin zea... | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | - 'Ta hoi ze tortzen zen, honea kalea, 'ta ze iten zitun, kantatu edo... - Bai, kantatu, besa motz batek kantatu 'ta geo saldu kalin. Saldu jaitan! Bertso pilla erra bai saldu! mendi, zea, Mendaro txirristaka, hoa 're amakin bat berso saldua zon. | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | - Falta. - Nada. - 'Ta baserrikuk zerbatte, miño kalekuk... | Berrondo Iartzabal, Luixa |
Aipamena ikusi | - Esnia bai, bai. Bai, bai. - Oaiñ san 'zu, gehixkunak hoi da eukiko zenittuztela familikuk 'o baserrikuk, biño gaiñekun kalin. | Berrondo Iartzabal, Luixa |
Aipamena ikusi | - Hoi, eta su man ziyotenin hiru itxetako metaiy... Gu... Nik ez dakit obsesiyua banun nik gue itxin sua ber zula! Yo no sé porqué! De esa cosa que me venía de antes... Zean... Kampanak jotzen zittuzten ordun. Eta kampanak jotzikin, kalin bar-bar-bar zeiñ zen 'ta zeiñ zen 'ta | Berrondo Iartzabal, Luixa |
Aipamena ikusi | Aman semik izango zin zein bazin 'e, 'ta hola. Nik apusilamendua 're sumatu nun Oiyartzungo kamposantun, ikusi ez nun iñ, miño sumatu? Kalin geldittu lotan, Kastronin ni lanea asko joten nitzan, eta gau batin tiroteuak 'ta hango etxeko andre zarra, oaindikan 'e neska zarra bizi 'un. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - 'Ta zuek eosketak eta nola itten zenittuzten? Kalea iyotzen ziñazten 'o? - Kalea, kalea. Kalea iyotzen giñan. Beno, honek taberna hontan, tienda ttiki bat... beno, gauz batzuk bazittun. Be... ordun joten... gauz batzuk, deus ez. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - 'Ta oiñez ingo zenuten? - Oiñez, oiñez. - Nondik barrena joten ziñazten kalea? | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - Kalea? Karreteran barrena. Karretera jeneralin, bai. Jeneralin. - Motzena hortik da? - Bai. Motzena hortikan. Hortik joten giñan. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - Hemendik kalea 'ta kaletik Ergoina. - Beti jon 'ta torri, jon 'ta torri, jon 'ta torri. - 'Ta garbittu 're izebak itten zittun? | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Bai. Nola zun izena? Sor Kontsuelo uste 'ut zela maistra. Gaztia zen eta kalin zon apopilo, Postan. - 'Ta eunero kaletikan Ergoina joten zen? | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - A bai! Hara joten zen eskola matea. Han ez bizitzetik horrea. - Gaiñekun Aierdin bizi posibleko zun, ez? - Hoi ba! Itxia bazun. bazun bizi, biño bea ez ez, ez zen han bizitzen, kalea tortzen zen. | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Señoita izango zen. - Lota 'ta dena honea tortzen zen, kalea. Posta. Ramona Postekua ez dakit akortuko zan jostuna baizen zen hura 're... Pues haren... Hain itxea tortzen zen. | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | Zeakua, Fontekua, Anixetan 'ta anaiya. Oain Fondo bakizu, Anixetana 'ta han kalin nola den... - Kalin? - Bai. Plazan erdiyan itxe haundi bat nola da? | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Ogiyak eamateko ze Aizaiñea! Goizin, Aizaiñea. Ogiyak 'ta... Hara joten zen Aizaiñea ogiyak ematea 'ta korrika 'atin joten zen Larrazaalea. Ez do oso aldian, biño hara 're joten zen. Joten zen 'ta utzitze 'izkiun ogi pare 'at 'o hiru bat 'o guri eta atzea berriz bueltan kalea. | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | 'Ta Fondoku hoi, Anixetan semia, Anixeta difuntan semi hoi, Joxe Manuel zun izena, gizajua eta "Manuel, hiekin batin jon ber ditt kalea" "Ez (hikela) jon nekin batin baleike bale zertikan ez hikela piyatu! Eta ez hikela jon". Eta "Ez, jon ber dit hiekin batin". | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | Baita, torri dia 'ta har... Zea, harrobiko onduan, hor kuadrilla bat hoitakua. Hartu dute, eaman dute, hil dute 'ta akabo! Guria kalea bakarrik. Bakarrik, torri 'ta bakarrik eta han panadeiyan, norbaitte, ez dakit zein zen launa, norbaitte bazun eta san omen ziyon, | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - 'Ta kale ayeka hoi, lengun zeiñek esan zin, zea e... Plaza ez zela. Karo, oain zea da, e... Galipota 'ta xabala, biño len dena harriya 'o 'men zen. - Goiko kalia? | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | - 'Ta geo zaharra... Zaharrak gaztiai zaindu 'ta ingo ziyon, ez? - Hoixe! Zarrenak bestiai 'ta, pixkan pixkan denak bata bestia errepetu. 'Ta kalea ez jotiatik, gaizki ikasi besteik ez zela itten, 'ta Urkabea! Pasiatzea. Eskolatik atetzian, | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Itxian eon berrian, kampoa! Biño... Urkabea 'ta hola. 'Ta zarrenak eta hola pelotan ibilli nahi 'ro hola 'ta: "ama, pelotan biltzen utziko nazu kalea joten? " 'Ta ordu erdi bat 'o ordu bete 'ro...San: "Hambeste ordu arte". Korrika konsejupea jun 'ta pelotan ibilli 'ta beitzin relojui beitu 'ta korrika itxea. | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | Axeiyanekuak goikoa joten zin. - Ordun behiyak kalin barrena ibilko zin? - Goiko kalin betti! | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Xabalen da oaiñ kantoiyian zea, 'ta leno zen, itxia nola da, zeak... Xabaleko itxi hoi, harrek goiko kalea ayeka hora... Kantoi hartan itturriya 'ta goiko kalin 'e beste itturriya. 'Ta geo zea, zeako Kamioneko 'ro, kontsejupeko atzi hartan berriz, beste itturri haundiy hura. | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Kalian bertan. 'Ta geo bero 're bai, 'ta bian Posta aldian 'ta. | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Gosai txikiya, pos hori, kafi harrei 'ro.. gosai txikiya harreri bai. Eta... Gosai txikiya... Hura izaten zen itxian, itxe batzutan 'ta itxetik kampo jenealin, pos hori, anixa, 'o kafia 'ta anixa, 'o anixa hutsa, 'o... Hoi nik kale aldin ikusten nun. Mezeta joten zinak, "bai, guazen gosai txikiya ittea" | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Hasiyeran bai mira in miño... - Si, pero... 'ta geo 're jon baziñan toki onetik txarrea, baiño txarretik onea torri ezkio aber! - Klaro, hemen gañea kale ingurun eongo zen girua 'ta! | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Miño, Maitxo, gerra ondorin 'ta zea, kalin okerruo pasako zen gosia...? | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Eta zerbait bereziya itten da? 'O... - Prozesiyo ederra itten zen. Bueno kalian! Xabaleko hortan jartzen zuten aldare bat oso politta, oso politta! Dotore jartzen zuten. 'Ta gero hor dago zean, liburu batin oain | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Ordun prozesiyua itten zen Korpusin? Aste Santun ez zen itten prozesiyoik? - Bai! Hombre! Erramo eguna batez 'e! Kalbaiyuk zea, kalin. - Kalbaiyua... Hoi ze itten zun Urkabea iyo? | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Ez, ez, ez, ez. Kalian, kalian. - Kalin? | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | 'Ta denak hantxe giñan, izebak, bi izebak eta esan dut, osaba, atzetik jon zen hoi be zea janez. 'Ta "ba, ni banijua!" Itxian zeon arropa zarrak jantzita zeara, "banijua aber zer den ba kali hortan." 'Ta como espía, hartu 'ta kartzela eaman zuten. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | 'O.... Antxume bat 'o.... Iozein dela! Eta 'o fruta garaiyin fruta 'ro... Arrautza 'ta fruta 'ta hoi korrintin, biñon geo norbattek nahi baldin bazun, kaleko norbattek hortikan gehiyo zerbatte nahikua zun dendakuri satia eta hori dena ba geo guk ber genunan truke. Bai. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | zea, labia 'ta. 'Ta geo Errandoneana, Errandonea haundiya. Hoik ogiya eta ardo almazena zittuten. - Giru erra iongo zen kale aiyeka hartan! | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - 'Ta baserriko gauzak ze itten zenittun, direkto dendara ''o itxetara 're iamaten zenittun? Zu asko ibilliya za kale aiyekan. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Kargatuk jon kalea 'ta kargatuk iyo. - Bai. Bai, bai, bai, e... Kantidade haundiyak zinin Errentiko plazara joten giñan, biñon gaiñekun gutxi zenin, esniakin batin eta... Geo kaleko jendia 're bai, ordun, laumata 're lana itten zen | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | goiz 'ta arratsalde, eta igandia kaleko jendik baserrira juteko izaten zuten. Illia mozten aitzen zinak, Jabier Arregi horren atta, Juanito, itxez itxe ibiltzen zen igandetan illia mozten, erareko jendiri 'ta. Eta harrek 'e bortsiyuk ez zun diro asko eamango, | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | izautzetikan aparte, parintik 'e bai, eta ordun kaletik joten zenak baserriko atia erekiya billatzen zun, eta baserritikan kalea tortzen giñanak 'e bai. Eta guk 'e haiken ber haundiya izaten genun. Gu itxetikan atetzen baldin bagiñan hanketako pare batekin, | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | kalea joten giñanin, bestia kamitu ber izaten genun. 'Ta guk portalik, 'o itxeko sarreratan kroska bat, 'o xolo bat han izaten genun hanketako zar haik utzi eta garbiyak jantzi, kaleko buelta iñ 'ta berriz 'e bueltakun haik hartzeko. Bai, bai, harrigarriya zen. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Xixerun lana nik uste 'ut impuestu 'ta holokua zela. Kaleko impuesto 'ta holokua. Eta Mikeletik, berriz, nik uste 'ut udalan eskutikan zerbatte itten zula. Nik esplikatzeko ez dakit, nik hoik biyek akortzen naz uandikan oso gaztia nitzala ni, biño izautu nittun. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | Ez genun guk zea han inguruko auzokukin 'ta 're ez. Eta kalin 'e erareko jendikin ez. Biñon gaiñekun erdara asko. Orduko erdalduna bazen hemen honea lanea torritako jendia. Zertikan honea | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Bai. Nik erdara, erdara itten nun launakin 'ta kale aldi hortan. Gaiñekun etxian, 'ta auzokukin 'ta ez. Eta geo, e... Len esan zattutena, apaizak eta 're, apaiza batzuk eta 're kalin erdaraz in, ni itxeko 'ta izeba 'ta kali aldi hortako neskamia izandua naz pixka bat eta ben itxetan ez. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Harrek erdaraz zerbatte defendittuko zen, biño harren etxekuk ez. Bai, hoi kontu zen baserritan. Hoi baserritan kontu zen. Baserritan nahiz urte askuan zea hoiy iuki, kale aldea eta zuk in ber zenun jestiyo guziya nahiz erdaraz iñ, iñ ber izan, iñ ber izan, hoi diferente da, e? | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | E... Baserritan hoi kontu zen, leku askotan nabaittu gabe 're bai. Eta geo kompaziyo batea, nik ze sango zattut ba, Oiyartzunen iziñ baldin bazenun jestiyo bat iñ, 'o Donostira 'ro jon ber baldin bazenun, beti izaten zenun Oiyartzungo kale aldian norbatte zu biño gehiyo zakiyena | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | "Hoik bentzako ez dute ba hoin berrikan? Hemen daude 'ta!" Pentsatzen dut askotan 'o ben zeara, ben... Aintaiyantzako 'ro itten 'te zittuten ze hoik, ronda hoik 'o! Bai, eta geo bizi 're asko bizitzen zen militarra hor kale ingurun. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Bota. Bota larruzkua. Eta batzuk azpiyan iltziakin, bestik iltzeik gabe, biñon bota beltza gehiyena, marroiya 're bai, biñon zea, bota. Eta kaletarra 'ta baserritarra txaketa. Eliza 'ro kalea 'ro zerbattea jon ber baldin bazuten txaketa. Eta lenokuk, berriz, attonak eta, | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Altziberko billera aittatu 'zu 'ta hoa gehiyo, kalin ez al zen izaten dantzik 'o? | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Bai, baiño ez zen hola jende ge... Gelditzen kalian. Altziberra, Altziberra. - Eta Altzibertik aparte beste auzotan bai al zen billerik? - Txikierdin sortu zen bai, geo. Txikierdin zon. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | maixterra zela asko ordun kalin eta baserriyan 'ta. Eta maixterrak baserritikan ate ber zutenin 'e, San Martiñak izaten 'men zin maixterra baserritikan ateratzeko. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | ondorin kalin 'ta hola hasi zen, estankun 'ta hoitan. Biñon ya erabat esateko itxian. Eta geo atsolorra. Ordun egun bat jartzen zuten denak batin bixitara joteko eta hantxen joten zinak 'e haurrakin 'ta igual jongo zin eta hantxen, ben festa 'ro izaten zuten. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | askotan biria luzia baldin bazen 'o gurdiyan eamaten zen eta geo bire onea atetzen zenin, ordun hartuko zuten jasotzillik. Biñon biajetan, biaje luzetan. Bizkarrin hartu, txandaka 'ta... Geo kalea joten zinin, kalea ailletzen zinin, kajak zintak eamaten zittun, segun ze kategori | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | batzuk lau, bestik sei. Ordun joten zin lau jasotzaille eta lau 'o sei zinta emaille. Eta geo hairi kaleko tabernan batin hamaiketakua. Eta geo itxekuri 'ta kampotik tortzen zen jendiri, 'ta han auzuan zuri momentu hartan, eun haitan eondu zinakin 'ta, bazkaiya izaten zen. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | Amona ordoko adiñekua zen 'ta ez zen oso... Ona izandu zen, biñon oso alaiya ez. Biñon nik oroitzapen ona dauzkit, hoi, haurtzarokuk. Kale aldin... Ni asko muittu nitzan Oiyartzungo plazara, hor plaza inguruko giru hoi, eta bai, eskola garaiya 're bai, 'ta geo beste | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | izandu da. Oso baliyogarriya, bai. Geo kale aldin hortan 'e asko muitzen nitzan, pues hori, apaiz 'o... Bai, gu biño e... Gehixio zakiten personakin, ez? Ordun horrek... Hoi netzako oso aberasgarriya izandu da. Bai, bai. Oso, oso, oso gustora. Hoi gehiyena. Bai. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | - Donfeliz? - Ez. Kaletik behixio, leno palaziyua zen, oain itxe asko iñak dia. Oiartzungo kaletikan beroxio zion hoi. | Lekuona Artsuaga, Enrike |
Aipamena ikusi | Nastuko 'ut pixka bat 'ta ez du izautuko amak hoi 'ta ezta esne-hartzaillik 'e". Ezta esne-hartzaillik e! Ezta pentsatu 're gaiñea! Hombre! Neria hua bota nun, behintzat, 'ta jarri nun tapatuta len zeon bezela 'ta esnia gorde nun ama kalea jon arte, 'ta kalea jon zen 'ta ne artin: | Iñarra Lizaratzu, Manuel |
Aipamena ikusi | - Bai beti maixterrak izandu giñan gu. Gu bizi guzian... bai, herri guziya zen ya maixterra ordun. Aberas... zeak... ya... maixterra ez zena ya jauntxu batzuk zin, eske... Len esan duguna, Zabala hoik, herri guziya ya dena ben mende zakaten, baserritar guziyak ben errenta patzen, kalin 'e... Joxixinia bakizu zein den ez, hoi 're... | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | - Geo itxian kontra zea zon, aska bat urantzako. 'Ta hara tortzen zin behiyakin 'ta. Hor behiya izaten zen kalin, Axeiyanak eta, Barrendeunak eta, Iragorrinak eta... Kalez kale kalez kale ura eatea hara joten zin. Behiyak 'e be gisa. Ordun ez zen kotxeik izaten 'ta... | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | ze baserri guziya kalea tortzen baizen ordun mezeta! 'Ta ordun lan asko itten genun. Biño bestik ez zuten nahi hoi 'ta haik itxi in ber zela 'ta bueno, borroka gaitza ibilli zen, biño azkenin itxiazi in zuten. 'Ta geo itten genun... Ez, aurrena itten genun, iandetan lana itten genulako, | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | 'ta geo zuk esan 'zuna, dena oiñez 'ta ordun Beinberriko mutillak kalea tortzen zin eskola, gue gora, Mitxelenea 'ta gue itxin bazkaltzen zuten. 'Ta eunero handik honea oiñez 'ta geo handik oiñez itxea 'ta gaur bezela ez zen, kotxia hartu 'ta aiba! | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | - 'Ta kalea're tortzeko 're denak biretik izango zen... - Bai, bai, dena. Kalin komprak ittea astuakin tortzen zen jendia. Txisterakin. Astuakin 'ta astuak... Arboillak eta bazin Kontsejupe atzin, goiko kali hoi dena arboilla betia zozten, | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | - Dena, bai. Zea guziya markatzen zun, ez? - Bai, bai, bai, bai. Kale inguru guziya béak markatzen zun elizak. Bai. - 'Ta zu ibilli ziñan orden batin 'o? | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | Ez zin baserritan iñon telefonoikan. Hemen kalin izango zin Errandonea 'ta, botikaiyua 'ta, dozena erdi 'at laun. Guk kalin 'e zembat jendeiy "Aizu, abixatuko al 'yozu telefonoa tortzeko!" 'ta "Aizu, abixatuko al 'yozu telefonoa tortzeko!" Korri hara 'ta korri honea 'ta jendiy abixatzea telefonua korrika. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | - 'Ta hara 're oiñez, kalea, ez? - Oiñez, hoixe! Ordun ez zen kotxeik eta deus 'e. - Dena oiñez. - Oiñez. | Elizondo Lekuona, Domingo |
Aipamena ikusi | -'Ta kamiyua iñ aurretik nola zen? Ergoinea, kaletik Ergoinea tortzeko zer zen? -Ni akortzen nazela Pauko errotaiño bazen kamiyua. Biño oango pistak biño txarruo, ez galipotik 'ta ezer gabe e!. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta hemendik paste' al zen buelta españa 'o zerbatte? -E? -Buelta españa 'ro zerbaitte 'ro paste' al zen? -Buelta españa pasatzen zen kalin barrena. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta gaiñekun pelota 'ta 're afiziua bai al zen? -Bai, bai... -Zu ibiltze' al ziñan pelotan? -Pelotan ibiltzen giñan, 'ta kalea jon ber zenun. Propiyo jon ber zenun hemendik kalea e! | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta zein aitzen zen pelota itten? Norbaitte aitzen zen kalin 'o? -Xapateronin 'zaten zin saltzeko. -A bai e? -Bai. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Miño itten ez zu izautu iñor 'e? -Ez... Itten ez nun izautu iñor 'e. Han saltzeko 'zaten zin. -'Ta bestela kalea? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Bestela kalea. -Kontsejupea? -Bai 'ta bestela Aldapa. Aldapan 'e bazen frontoiya, 'ta han, han 'e pezta patu ber zen pelotan aitzia. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Karo denak ibiltzeko... -Denak ibiltzeko. -'Ta ez al zuten izaten kalekuk zea, geiyo? Deretxo geiyo 'ro, ez? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | Ate, kaletik ate, 'o elizatik ate 'ta Antoneneko horta, handik bai, Antoneneko harta bai. Handik bueltan, bueltan, bueltan zea, esto... Kastroneko itturriko ixkin hartatik buelta Kontseju ixkiñin barrena, zeara Aita Mendiburun azpikaldea. 'O bestela bai, Aita Mendiburun azpira 'o bestela goitik. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta kuadrillak 'ta izate' al zin oan bezela 'o? Kuadrillan ibiltzen zin kale ailleka hortan? -Kalin bai pillerrak. -Kalin bai, e? -Bueno... Hemen gutxi! | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta kalin ez al zen izaten? -Geo jarri zuten kalin zea, gaztintzat zerbaitte musika 'ro 'ta... Oan potto, batez! | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | Eta... geo Txikierdi. 'Ta kalin berriz, kalin... Xabalen, Xabale leno denda zun azpiyan oan taberna den hartan. Exkerrenin. Artxaiyanin. Eta... zean, Mendintxeberrin. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Zea... Bandik 'o bai al zen kalin 'o? -Ez. Errentitik tortzen zen musika banda Xanisteantan. -Errentitik. 'Ta hemen zer zin txistulaiyak? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Ez dait zein zin ordun. Organua jotzen zuten ordun 'e! -Ordun 'e bai... 'Ta kalin non jotzen zuten plazan, bandak 'ta? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Bai, e? -Bai. sartu ta paetak eta botik 'ta. -'Ta noa, kale ailleka bakarra itten zuten 'o denea? San Markostik 'ta? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | Pf! 'Ta gizonak ez zun hillaetin iraaziko hogei duro, nola iraaziko zun, haixe, ba, huaxe, biño bueno bueno itten bazun 'de. 'Ta mixei hoi denak pasa genittun 'ta hementxe gaude oaiñ. - Noa joten ziñazten razionamentun billa? Auzota tortzen zin, 'o kalea jon ber izaten zenuten? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | - Kalea. - Kalea. - Bai. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | - Kalin nun izaten zen? - Alondiyan. - Alondiya non zen? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta karo zuek hemengo zea izautuko zunuten, kale aillekan ze giro zon 'ta ez zenuten zuek jakingo? -Ez... Kalea nola jongo giñan? Propiyo jon ber genun eostea 'ta. 'Ta gaiñea izua, kalea joteko 're! Karo hua, Guardi Zibilan pareja ikusi ezkio gorde itten giñan 'ta. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Eta... Ugaldetxokuk... Ugaldetxokuk ez dait kalea ez 'te zin tortzen. Kalea torko zin Ugaldetxokuk. 'Ta Arraukuk 're bai. Kalea, beko plaza. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta Altziarkuk? -'Ta Altziarkuk bazuten bertan, Xixario zarra bizi den hartan. -'Ta kalin zein zen Madalensoroko hua? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | 'Ta geo ikatza bai, ikatza saltzen zen beko jendintzat, kaleko jendintzat. Baita... -Toki gutxiyo zutelako? -Baita Ergoindik 'e! Ergoindik joten zin, zakua... Eurra moztu, zeako aiñin, su ekonomikuntzat, hola neurriy hontan. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Karo. -Pobre xamarra baldin bazen... Beak jan 'ta geo dirua ate ber zuten numbaitikan e! Bai hor txerriya, igual txerriyak umik zetu 'ta feira igual joten zin, Oiartzun kalea, astelenero feriya izaten zen 'ta. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Honea bai e? Ez zen zeikan, kalin 'ta bezela labaderoik 'ta ez zen... -Ez, ez, ez... Jarri harri haundi zarpail bat hor 'ta denak hara tortzen zin 'ta hankak belauntaiño sartu 'ta benga arropak garbitzen. Hartu hola burun barriñua 'ta seizu Olaizberrira... Joe! Hoi kambiyua! | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Kriston reboluziyua izango zen ordun? Han al ziñan kalin? Kalin rodatu zuten, ez? -Bai... Baita Gurutzen barrena, hor 'billi zin. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta ordun norbait kampotik tortzen baldin bazen 'o nun eoten zen 'o? -Bai iual kale aldi hortan bakarren batek iual izango zun tokiya berbada. Nik ez naz akortzen hoi. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Kalea jongo zinak 'e bazin. Biño karo, kalea, kalin denak Oiartzungo guziyak ez zun kalin salduko. -Hoi ba! Katxarro ona zunak pues katxarrukin. 'Ta katxarroik ez zunak pues astuakin. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Asko man ber zelako nausiyai? -Jakiña ba! 'Ta 'zaten zen errentana hoi San Mart... zeatan Santo Tomasetan. 'Ta eamaten zin itxea berta, jauntxuk ordun kalin biziko zin jakiña! 'Ta eun hartako preokupaziyo haundina diruna, kapoiyana, oillaskuna, hairi eamateko hobenak. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | Jotzen zittun kampanak harrek biño kalin bertan aittuko zen biño handik kampoa ez. 'Ta geo ba al dakizu zer? Laiñua zenin, hegoaize 'ro hola zenin, 'ta euzkiya hegoaizikin 'ta erki iertzen geniyon erlojua jakiña ezin zen kusi haiziakin 'ta zeakin 'ta. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | - 'Ta Donostiyan ba hor tokatzen zen eunetan bixita izaten zen. 'Ta Luixa 'ta biyek ilbiltzen giñan. Luixa bolara hartan ez dakit, ez zola ongi 'ro komei, ni behintzat, karo, kalea jon ber izaten genun agiri baten bila. Leno san dutena, Arizmendineko komandantziya 'ta. | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | 'Ta san nun: " bo...! Ni ez naz jongo hara!" 'Ta, ni jon janakin 'ta, han Andre zea, ordun... Meikua zun gizona, Ezkerreneko, kaleko Irigoiyen 'ta. Klaro, beitzen zizuten lista abezedariyun zeatikan. Irigoiyen Iragorri. | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | "txorua ñaz hi! Ze ingo zigutenen ba!" Salbadorren parrak. "Balientia za e Frantxiska? Lengun amenaza in 'ta gau´e torri za zu paperik gabe, ze kostatzen zizun kaleño jotia 'ta..." "Bai, kaleño jon 'ta geo honea torri! Hortako topun han nengon!" | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | Eta ni akortzen naz, Katalintxoko leno san dutena, familiya geunden gue itxian 'ta klaro, ogiyik ez zen 'ta ogiya billa jon ber izaten zen kalea! Eta Joxe, hil zen, hora 'ta ni giñan deneko bialtzen zigutenak, biyek edadetsu berekuk... | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | - Joxe? A bai! Altziberren! - Eta... Behintzat, gu biyek edadetsu berekuk, hamasei, hamazazpi urte 'ta pf! Beldurrik askoik ez ordun guk eta, kalea ogiya karri ber genula! "Bale". | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | Baguzen hemen, Lizarrazpin barrena eta Zaku 'ta nola dia kalin? Hoin osabak eta... Haik Iturriotzen zoztenak, haik 'e kalea ogi billa! "Hara! Reketik sartu dia Oiyartzunen!" Eta Oiyartzungo beste izaun bat, heldu zen reketikin 'ta guk 'e bagenekiun ze sango ziguten. | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | - Kalea jon giñan, zer zen hura! Kale guziya reketez betia. Bua...! Dena hola, e! Eta kalea sartu giñan 'ta ez dut izena sango, zea, batek san zin besotik helduta, bi ahizpak zauden. San zin: "Frantxiska, hara hemen zuen ikurriña oain bakizu, ¡no os valen eta a pisar esto!" | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | San geniyon zerbatt pasatzen baziyon tortzeko 'ta herittua do 'ta nola utziko nun ba kalin? 'Ta itxea..." " Ez, ez, ez" gue amak san ziyon: "erki in 'zu! Nola utziko 'zu ba kondiziyo hoitan mutilla?" | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | - Reketik bueltan zittuztela. Viva España ejua iñez Errandoneku hortan hasi 'ta manifestaziyua bezela kalin ibilli bueltaka... Hoi da, eta bueno... ! In zittuzten bi eunin, 'ta hirugarrengun bikaiyua jon 'ta komandantzira 'ta san 'men zuten, bueno, | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | Karrikako harrobiño torri beák eta han reketik hartu 'ta kalea, gaintik zea, viva Españaka 'ta haik "Viva" kontestatu! - Ui! Ze erremeiyo ingo zuten! | Iragorri Iriarte, Frantxiska |
Aipamena ikusi | - Bai, haimbeste, bai. Tifusekin jende asko hil zen ordun. Ordun asko hil zen! Ergoindik 'e bai, 'ta kalin bertatik 'e bai, 'ta bai, bai, asko hil zin! Tifusekin. - 'Ta gaiñekun, e... Tifusetik aparte, zertaz hiltzen zen. | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Bai, ba hoixe. Zertik gaiñekun ez do hor zeik. 'Ta killikupen don kiosku horaxe. Biño... Kalia oaiñ tristia do, ez do dembatin bezela, jendia ibiltzeko... Hola ez do. - Jendia berriketan 'ta. | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Bai, bai! Eoten zin bezela. Oaiñ difente do kalia. Ez, holaxe dia ba kontuk. - Eta zeik itten al zen, e... Astian behiñ 'o ez zen hola feriyik 'o... - Feiya? Bai...! Hemen, San Jun kalin paretak nola dia? Han dozte burniyak! | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - 'Ta ze mouzkuk zin, e... Donostiko jendia 'ta hoi, abeatsak 'ta zin, biño zea, tratoik izaten al zuten zuekin 'ta? Kaleko jendikin 'ta? - Bai. Abeatsa zen jendia, eta dirua maten zutenak ayuntamienturi, e! | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Bai, 'ta kalekuk' e baserriyan itten zena... Gusto aski jaten zuten. Eske... Zin urte batzuk, eta nik hoi txarrena izautu ez nunikan! Zin urte batzuk, ba... Falta zen dena. Falta zen dena. Zertikan geldittu zin bazterrak hautsiyak, geldittu zin personak inutillak, zertikan, e... | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | ikusi ber 'men zula 'ta herrira jon zen kalea. Jon zen. 'Ta handikan jaso zuten como espía. Be zarpa zarrakin 'ta handikan geo Aitxulein barrena... Aitxulein eamaten zittuzten, Aitxuleitik barrena gurdiyan eamaten zittuzten presuk eta herittuk eta Naparroa. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - E? - Auzua, auzua bakarra izateko, kalin aiña ez, biño muimento, bestetan biño moimento gehiyo eondu da beti! | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | Itxian ahal zena 'ta itxian. 'Ta geo gue anai difuntuk saten zun, zean, kalea jon 'ta nombaitte bukaro bat jan nahi 'ta jon taberna batea 'ta: "Afai bukaro bat itteko ba al zute?" 'Ta "Ez, jatekua bado biño ogiyik ez do, ogiyik ez do". | Irazu Apezetxea, Erramun |
Aipamena ikusi | - Gutxitan jango zen. Beti... Karo, oillaskuk eta hoi denak saltzeko 'ta, ez? - Bai. - Kalea 'ta. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | -Iande goizin astukin jon kaleño, Kastroneko barandilla hairi lotu astua 'ta | Irazu Apezetxea, Erramun |
Aipamena ikusi | -Oiñez jon berko zun ba? zeaño, kaleño oiñez? -Kaleño astukin | Irazu Apezetxea, Erramun |
Aipamena ikusi | Eta ordun elizan ematen ziguten haziya. Eta guk itxian, nei ematen ziten partia. Eta nik launak kalekuk nittun. Eta haikena 're ereintten genun, biño kantidade gutxi, baratzin. | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | -Biño besamotz harrek saltzen zittunin kantatu itten zittun baita 're, ez? -Bai, bai kantatu itten zittun kalin 'ta saldu. | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | -Urte asko (...). -'Ta oan Txaundon ondotik kamiyu hoi pasten da biño lehen, lehen ze bire zon? Kalea joteko nondik jon ber izaten zen? | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -Hoi da. Gurdiyik ez zen ibilko han. -Gurdiya ibilko ez zen leku asko. -Karo! Eta geo zer zen kale ailleka errotatikan, erreka ondotikan zen biria hor? | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -Goiku hoi ez zen oandik ordun. Gue gazte dembun ez zen biri hoi. Ni Muxurutik ibilliya naz. Gaztaiñea atea. Geo berriy hoi in zuten kaletik, goitik. -Bai, bai. Hortik barrena joten ziñazten? | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -'Ta ze ordutan ate ber zenun? Goizin jote al ziñan, kalea? - Goizin, bai, betzitako. -'Ta ze ordutan atetzen ziñan Txaundotik ? | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -Txaundotik Oñez zea! Taka-ttaka. -' Ta goizeko zazpitako 'ro ? -Ez betzitako. -Zenbat denbo ber zen Txaundotik kalea? | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -'Ta gañeko nausiyak zein zin? Nausiyak bertan bertan eote al zin? - Ez , ez ez. Hoik kalin bizitzen zin. Goizin beatzik aldin torri 'ta eguardin bazkaltzea joten zin ordubatin o' 'ta berriz tortzen zin, labak aldin o'. euna erra pasik zin hoik. | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -'Ta kalin non bizi zin haik? - Postaku hortan bizitzen zen Bejamin 'ta biyek itxe batin bizittu zin kita. - Bi zin ? bi - Bi zin bi fakultatibo ta hijinierua, 'ta kimikua. Lau zakur alper. | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | - Miño haik eztin nausi haik minan nausiyak etzin izango! - Ez ez konpañia, haik pioyak zin haik e' -Hoi da. 'ta nausiyan ze san tzu kalin bizi zila? | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | - Ez, ez hoik zin kalin bizi zinak. Hemen zin nausik haundinak hoik zin. Hijinierua haundina. Irunen bizitzen leno lengo zarra, Don Ramon Orti. Bakeiko semia, motz bat,sekula ez mina sartua, eyun buruan joko ez harriyak hoa! | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -Biño Nuñez 'ta kaleko tipo pranko nekin ailletuk bazin han. Oan hilla da oan. -Bai... A, ikusteko? -Ikustea. Setimon barrena Arditturriko konpresorin aurretik sartu 'ta. | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | -'Ta nonguk zin? Kalekuk 'o? -Donostiko 'ro horko jendia. -A! Joe... | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | Aldian ibiltzen zittuzten mutikozkorrak izaten zin batin 'ta bestin. -Gaur, berriz, bakizu baserrikumia 're kalea joten da eskola 'ta dena berdin, dena berdin. | Lekuona Artsuaga, Enrike |
Aipamena ikusi | - Hoixen benoo! - 'Ta tortzen zen jendia kalekua 'ta izango zen, baserriko jendik zea baserriyan lana in berko zun 'ta ezingo zun torri, o tortzen tzin? | Isasa Iartzabal, Jexux |
Aipamena ikusi | -Zuek gaiñekun zer zenuten joera san nahisut, kalea 'ta nondikan joten ziñazten? -Gu kalea itxetikan Birauztatikan bera, Birauztak nik uste dut dula izena Bidegurutzeta. | Mitxelena Gelbentzu, Joxemari |
Aipamena ikusi | -Ze gaiñekun zuek zer zenuten Errentei ailleka gehiyo 'o kale ailleka 'o segun zerta 'o? -Bueno guk eskolako 'ta zeakin hasi giñanian dena, dena Oiyartzunea itten genun gue itxetikan. | Mitxelena Gelbentzu, Joxemari |
Aipamena ikusi | - Txuri beltxa bata itxian 'ta gañekun kalea joteko beltza. - Bai beltza | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | - Klaro! fiñagua (...) txuiya 'ta - Gu kalin egiya san ni asko ibiltze nitzan | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -E? - Ni kalin asko ibiltzen nitzela. -Bai? - Ni bai. gu hor kantari 'ta naximentukin 'ta atetzen giñan kuadrilla izugarriya. | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | 'Ta kalea 'ro jon 'men zin 'ta iñun 'e erretratuk atetzeko makina bat ez 'men zuten harrapatu. Bai, hala saten zun gue amonak 'e, beak 'e saten zun, bai. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | -Joe, kaleiño jon 'ta erretratua atetzeko makinik ez. -Erretratua ... Bai bat Frantziyan 'o, bat 'o bi ez dait zer zin Frantziyan? | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | -Bakizu Potito zea, gue kintua Potito hoi. Oandikan ez da urte asko hillikan hemen. Kalin bizi zena. 'Ta hoik Potito gaiñea Afrika biali zuten hortikan. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | - Bai. - Zu kalea zuzela han ezkerreta leno ate burnizko haundi bat bazen. - Bai. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | 'Ta gustatu itten panderua! 'Ta usatua 'ta hala eniyon hartu 'zandu ta... 'Ta geo pues... Tolaren jotzen nun Borriyakin. Geo San Juan itturrira 're joten giñan, kuadrillan... 'Ta geo zean 'e bai Pako Aizekukin 'e jo izan dut zean... San Isidrotan kalin. 'Ta ba... toki askotan. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Gaiñekun kale ailleka hortan ze, oain biño denda 'ta komertziyo 'ta serbiziyo gehiyo izango zin? -Bai, bai. Nik gue kaletikan hasita bazen linterneiya zea Domingo Etxebeste. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | -Geo beste aillekatikan kalea iyo berriz 'ta ezkerrea hartu itturriyan onduan. -Kastro... -Hor zen bian Kaxinton karniziya. -Bai. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | Han 'e komestible eon zen. Geo Caja Ahorrosek hartu zun hura. Caja Ahorros probintziala eondu zen. 'Ta geo gu 're hor giñan. Guk telefonua 'ta barbeiya. 'Ta hola buelta osua man yogu kaliri! | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | Estilo hortakua. Ergoinen bazen Tolare, estilu horta. Iturriotzen bazen estilu horta Dispatene. Hoi estilu horta, Txikierdin 'e pixkat estilu horta zen. Ez. Biño kalian, bai kalia zen. Geo eliza 'ta dena. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | Eliza bakarra zen herri guziyan. Denak kalea biltzen zin. -Geo ayuntamentua 'ta. -Ayuntamentua 'ta caja ahorrosak 'ta. Dena, dena. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | -Xabaleko... -Xabaleko azpiyan bai. Han sardoteiya zen 'ta. Han sartu 'ta tiroteuk 'ta aitzen genittun 'ta geo. Geo bueno, hemen, kalin eondu giñanin 'e. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | -Bai. Zean, ez? Kantoiya itten dun hortan? -Bai, bai, hoi. Leno ez zaittut esan, hor sindikatua, hor zen. 'Ta gu, hor jarri zuten komedori hoi, gu horrea tortzen giñan. Kaleko gue moko gurasuk eta denak eamanak eta. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | (...)Ni geo ya bintzat hara eaman ziten, Goierrira. 'Ta han, han beintzat jana bagenun, baserriya zen 'ta. Talua 'ta potajia bazen nahikua 'ta. -Bai hemen garaiy haitan kaleko jendia ukerrauo. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | - 'Ta kalea zerta tortzen ziñazten? kalea gutxiyo tortzen ziñazten - Oyartzuna, Oyartzuna gutxi gutxitan beno tortzen giñan miño gutxitan, ba gutxitan (...) | Irastortza Mitxelena, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | 'Ta hurrengo eunin kalin hor azalten da, pazko euna zen miño, botijo saltzaille bat. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | -Ez dakit. San zaittuten hoik, markes jendi hoik, haundi jende hoik. -Geo kalin 'ta ibiltzen al zin? -Geo bazin Beldarraindarrak, hoik 'e tortzen zin. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | -Jauntxuk 'ta zin biñon euskaldunak 'o. -Bai, bai, bai. Egiatar hoik 'ta bai. Bai, bai, bai, bai euskaldunak zin. -'Ta kalin 'ta ibiltzen zin hoik? | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | -Hor kale aillekan emakumik iuki zuten, ez, joera erdaraz itteko 'ro? Emakume gaztiak, ez? Zu ez za gotzen hoi? -Denak erdaraz! Onbre! Asko bai! | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -Oiyartzunen, bazerritarrak 'e bai e! Bazerritikan 'e kalea torri 'ta ez ziyoten iruitzen ño! Bestik miño gutxiyo. -Gu 're aitzen giñan e! Erdaraz launak Milagros 'ta Graxiana 'ta (...)ko hortan, bai. Euskaraz gehiyo e! | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -Nahiko talua izaten genun biño... Bai! Ombre! Kalekuk ze jaten zuten ordun. Buf! Geo sagarrak 'ta 're izaten genun 'ta. | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -Biño gaiñekun zea kale ailleka hortan haako Arizmendi 'ta hoitan 'ta hor Donostiko jendia 'ta tortzen zen, ez? | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -'Ta hemen, karo, hau zen. Hau kaletik len aparte biño oan dena segidan. -Dena zegidan. Hemen bakarra ez Errentitik hazita e! -Oan Ugaldetxotik hasi | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -'Ta laizter Pazaitik hazita. -Kalea bittarte dena bat. Ugaldetxotik hasi, ya Isastitik hasi 'ta kaleiño oan ya itxia do. -Ze zateizut ba! Errentitik hazita. Ya bire guzin koztruziyua do denian. | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | -Lesakan adibidez ze errotata joten ziñazten? -Lesakan kalian bertan zen bat. -A bai? | Etxeberria Olaziregi, Joxepa |
Aipamena ikusi | Illuntzeko harea sartu. Illuntzeko 'ro gabez harea sartu ber genun. Bestela, guardia zibillak han eoten zin kalian. Kalian ez, herriya biño honuntxexio zakaten kaxeta bat. Oan ez dakit zutikan daon hua. | Etxeberria Olaziregi, Joxepa |
Aipamena ikusi | Ugaldetxon jokatu bokaillua sardua eanez, geo hor refres refreskua kalian, eta Aldakon berriz e' igual sardua, eta geo Gurutzen afaiya 'ta | Lasa Auzmendi, Joxe |
Aipamena ikusi | -Ui! Ez zen kalian biño jotzen zuten jazpana 'ro soiñua eta musika, musika bezela jotzen zuten. Zuek ez dakit jazpana 'ro ze, ze soiñua 'ta dena jotze' utela? | Etxeberria Olaziregi, Joxepa |