Gerra ondoren

Garia entregatu beharra; estraperloa; errotak itxita

Janaria, gordeka

Transkribapena

- Nik 'e ba, bi ogi 're karri in nahi honuntzin 'ta adiós! Galdu!
- Karo, behin biajia aproxtuta.
- Bai, jeneralin hala itten bainun! Zea, beti ogi pare bat ekarri honuntzin 'e 'ta. Gaiñekun ogiya... Gue attak, nik ez dakit, Donostiyan lana itten zuen gue attak, arotzeiyan.
'Ta Donostitik ogiya earra kartzen zun harrek. Béak hauntzian...
- Garaiy hartan?
- Garaiy haiytan. Béak hauntzian kajakin ibiltzen zen, zea zakotia kajan ibiltzen zun, eltzia 'ta kazula batin 'ta beti kajakin ibiltzen zen, kaja ttiki 'at.
- Bai, bai.
- 'Ta itten zun geo ya hauntzian, ya denak bai baizekiten kajan zea eamaten zula, 'ta hauntzin itten zun babarrunaz betia eaman.
'Ta geo honuntzian ogiya karri 'ta hola ibiltzen zen.
- Itten zun trukia nombatte.
- Bai. Eun batin kompaziyo batea emango zun babarrunaz betia 'ta geo...
- Harrapatu ez zuten sekulan iñ?
- Ez, behiñ ez.
- 'Ta zuei 're ez?
- Ezta behiñ 'e! Behiñ ez. Hor ez ziguten gui harrapatu izandu. Ez.
- Suertia.
- Biño arreatu bai, itten genun, e!
- E?
- Arreatzen genula guk ordun e! Ordun gu... Bueno! Biño, behiñ 'e ziun tokatu harrapatzia. Behiñ ez.
- Bueno jakin ingo zenuten gutxigorabera nondik ibiltzen zin...
- Bai, 'ta ze ordutan autobusa tortzen zen 'e bai. Santen baiziyoten errotakuak, errotakuk, autobusin ibiltzen baizin Guardia Zibillak.
- A!
- Autobusin tortzen zin 'ta errotakuk saten zin: "Laixter hemen 'zu autobusa, e! Holoko demoratako" Anda Diós arrea! 'ta bestela autobusa gora pasa arte, errotan bertan...
Errotatik beraxio ez dakit, Goizutan ibillli al zea zu?
- Bai, errota zer da sarrera don harta joten ziñazten?
- Puska 't honuntzexio.
- Bai.
- Puska bat gaiña. Etxe xar bat hola txoko txokuan.
- Kamiyun jon 'ta ezkerreta.
- Bai, gora zuzela ezkerreta.
- Hoi da, hoi da. Bai, bakit zein den bai.
- 'Ta geo han bero beste kruze bat bada hor zeara iyotzen dena,
zeako gaiñea 'ta han txoku hartan etxe xar bat 'ta oindikan 'e han do, e! Ni berriro han ibili nitzan 'ta astuak han eukitzen genittun autobusa pasa arte.
- A! Ez ikusteko haik.
- Ez ikustetikan, bai.
- Geo haik hartu 'ta...
- Haik hartu 'ta segun, 'o errota 'ro bestela haik hartu 'ta txabola hortan sartu 'ta autobusa pasa arte han eon 'o...
- 'Ta autobusa zer zuten, ben autobusa 'o Goizuta joten zen autobusa...
- Ez! Korreos, zea... Guardia Zibilak han ibiltzen zin.
Han torri 'ro han itten zin 'ta jun 'e bai 'ta han itten zila. Bazakiten erki, behintzat, errotakuk bijilatzen zittuten!
-Erki!
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:43:19 - 0:46:01 (2' 42'')
Laburpena Aitak Donostiatik ekartzen zuen ogia, gordeka. Zakote kaxa babarrunez beteta eraman, eta buelta ogiz beteta. Guardia Zibilak autobusean ibiltzen ziren Goizuetara. Errotakoek esaten zieten noiz zetorren korreua. Goizuetako autobusa: korreua.

Ogi gabe etxera

Transkribapena

- Handik ierri?
- Bai, 'ta ordun huraxe zen gerra dembora hoiy. Gerra ondori hoiy, behintzat, hemen fiesta gaitzak itten zien.
- 'Ta geo zeara, noa joten ziñazten zuek Naparrura iriñ billa?
- Gu jeneralian zeara joten giñan, Goizuta 'o San Antona. Uan, gaiñeko jendia asko joten zen zeara, Aranatza. Hemen (...) Aranatza.
Biño gu Aranaza ez giñan joten, zertik Aranatza joteko urruti itten zen. Eun batin jon 'ta bestin torri 'ta hola in ber izaten zen 'ta guk itten genun ba egualdi txarratan 'ta, ta! San Antona.
'Ta egualdi ona dela, Goizuta 'ta! Goizutan batin pasa zin marka! Etxetxo Juakin, 'ta Lekumbeiko Luix 'ta hiru jon giñan 'ta zeak Etxetxokuk ogiya kartzen zun,
zea zakaten, taberna ordun Karrikan Etxetxo, garaiy haitan.
- A, bai, bai, bai.
- 'Ta jonga 'ta harrek zakuka ogiya, Juakiñek, gu Luix 'ta biyek asto banatan artua 'ta iriña. 'Ta nik in nittun bi ogi, holako ogiyak, haundiyak izaten zin. 'Ta hor 'e hemendik horrea jonta holako ogiyak eta...
Bi ogi haundi zean, astuan gaiñin ta jarri 'ttut eta zeakin lotu 'ta Santuixko lepoa horrea torri ga 'ta hor izaten genun kamiyua behiñ honuzkaldeiño pasa ezkio, bestela Guardia Zibilak ibiltzen baizin hara 'ta honea autobusin!
- Asko ibiltzen zin, ez?
- 'Ta Santuisko lepoa torri ga 'ta hasi naz ogiya hartzen 'ta bi ogiyak falta! Neriak! Aibalaostra! Han niak korrika!
Astua 're bakizu, guk beti eraiñ takata takata takata takata nombatte galdu 'ttu 'ta errotan ondoaiño segi korri 'ta korri 'ta iñon ogiyan arrastoik ez 'ta "Ez ziok ba!" Galduak.
Ostras, martxa berriz 'e honea. Torri naz 'ta neska batzuk parrez nei 'ta ne baitan san nun: "Alua, hoik izan ber 'ute ba!" Seguru, e! Gorde zizkiten nei haik!
- A, biño ez dakizu?
- E? Ez dakit.
- Ez zenittun harrapatu?
- Keba, ez ba harrapatu! Ez ba harrapatu! BAi ogiya han birian eroi bazian 'o han salbatu zea, ogiyak! Joe!
- Auro norbattek hartuak!
- Hoixe, hoixe.
- Joe!
- Hor istoriya ordun ibiltzen zen... Bueno!
- Dena oiñez.
- E?
- Dena oiñez.
- Oiñez. 'Ta geo astu hoiyeiy kamiyua... Santuisko lepotik hara kamiyuan ez dakit ba zembat bire don... Bi kilometro 'ro? Ez dakit asko gehiyo baldin bada 're.
Zerbatte hola izango da, behintzat. 'Ta bitarti hartan bakizu, astuaiy eragiñ itten 'ta astuak tikiti, tikiti, tikiti, tikiti... Be salto alu horrekin. Ogiyak akabo.
- Pena erra hartuko zenun ba!
- Bai erra! Joe!
- Holako lana 'ta!
- Etxea bi ogiyakin jon, iriña karri 'ta 're komforme izaten zin etxian, biño nik 'e...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:40:02 - 0:43:20 (3' 18'')
Laburpena Beraiek Goizuetara edo San Antonera (Lesaka) joaten ziren irin bila. Ogia ere ekartzen zuten. Behin, bidean zetozela, ogia falta zutela konturatu zen, bila joan zen, baina falta. Neska batzuek kendu zioten susmoa zuen. "Astua beti ttikitti-ttikitti, be saltu alua horrekin!"

Errotari azkarra

Transkribapena

- Biño garrafoiyin erki eoten zen.
- Hantxe baratzin garrafoiya.
- Garrafoiya bai.
(...) igual tortzen zin 'ta, 'ta zu ordun gambaran joe babarrrun pilla erra harrapatzen bazizuten, se jodio!
- 'Ta artua 'ta 're bai, ez? 'O...
- Artua geo pandeira man ber 'zaten zen hombesteko bat, biño gerra demboan artuaiy ez ziyoten haimbeste kaso itten nomatte, ez.
- Zu gotzen za, zea, errotak itxi 'ta...
- Hoa bai. Hua geoxio zen gauz hoiyek. Bai. Naparrun libre errotak eta hemen itxi denak. Hoi 're jugada zen!
- 'Ta arrastoko errotakuiy ze pasa ziyon?
- Bai, arraskuko errotakuiy zea, hor attona lixtua zen hoi! Atton haundi bat 'ta horrek lengun san nizun zea, errota martxan eukitzen zun dena itxi 'ta prezintatu 'ta denak iñ, biño zea ale... Errotaiya izaki hoiy!
Ta beti martxan 'ta martxan 'ta martxan 'ta jode, gu jon hara hamar bat kilokin 'ta aldiyan aldekua 'ro... Bestela astuakin ez zen joteik publikuan 'ta gabian 'o jonta 'ta iriña karri 'ta itten genun 'ta prezintatu in ziguten geo. 'Ta prezintatu 'ta geoztik gambaran jarri beste errota.
Artista zen, e errota jartzen 'ta! Gambaran jarri horrek berriz 'ta berriz 'e gu hara joten illumpetan gabin 'ta, taka taka taka 'o xiexto batian 'o ahal zen bezela...
- Disimulun.
- Astua, behintzat, ez zenun joteik ze publikatu ingo zen 'ta ordun jendia ibiltzen zen, bijilatzen bata bestiaiy 'ta azkenin galdu in zen hortan 'e! Teillatun gaiñea, hautsa, iriñan hautsa, hautsa ikusten zen
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:38:00 - 0:40:00 (2' 00'')
Laburpena Artoa Fanderiara eraman behar izaten zen gero, baina gerra garaian ez zioten hainbeste kasu egiten. Nafarroan errotak libre, eta, hemen, itxita. Arraskuerrotako aitonak asmatu zuen modua irina gordeka egiteko, ganbaran, baina teilatutik irin-hautsa ateratzen zen eta handik galdu zen. Jendea elkar bijilatzen aritzen zen.

Razionamendua

Transkribapena

- Gaiña izango zin pasa zutenak gosia! Hoixe.
- Ze razionamentukin 'e ez en asko izango! Ez zuten asko emango razionamentukin! Kartillakin ez zuten asko emango, ez?
- Ogiya maten zuten, zea batzuk, rosko...
- Pirrillak zeak...
- Haik jateko moukuk al zin ba?
- Hola bota 'ta joten zian. Gor gor gorrak.
- Oaiñ, berriz, aber nola bizi gan! Goizin itten bazute ogiya arratsaldin 'e...
- 'Ta azukria 'ta 're hillian ehun gramo 'o berrehun gramo 'o ez dakit persona bakoitzantzat 'ta txokolate 'ta oliyua 'de...
- Persona bakotxantzako hombeste 'ta...
- Hillian litro bat ematen bazuten famili guziyantzako!
- 'Ta zuek gotzen zazte kategoriyak bazila? Batzuk razionamentu bat 'ta besteik bestia.
- Bai, bai.
- A! Ez naz akortzen hoi.
- Kategoriyak bazian. Ez dakit nik nola zen, biño lana fuertia itten zutenai zerbatte maten ziyoten gehiyo. Lan zakarrekuai 'ta geo zea, oain nola izate 'ute estado kontuko langilliak?
- Bai.
- Nola dia ayuntamentoko hoik eta?
- Funtzionaiyuk 'o?
- Langilliak, estadun kontuko langilli hoiyek zer dia?
- Funtzionaiyuk?
- Hoi da, funtzionaiyuaiy 'ta hoiyei gehiyo maten ziyoten, bai. 'Ta nik uste 'ut trenekuai... Trenea lana itten zunai, klaro estaduanak 'ta funtzionaiyuk izango zian. Trenin lana itten zutenak eta izaten zuten zerbatte gehiyo.
- Ni ez naz akortzen.
- Bai, nik aittua dut batzui txokolatia bai 'ta bestei ez 'ta difentik zila.
- Bai, bai. Bazin kategoiyak. Kategoiyak bazin. Oaiñ, ze itten zuten aztua dakat nik.
- Ni ez naz goatzen.
- Tabakau 'de, tabakua 'de... Jesus! Kolan han eon ber 'zaten zen.
- Hua 're zea, hua 're...
- Raziyua.
- Raziyua. Arduakin 'ta 're bai?
- Dena izango zen. Ardua ez dakit eozeñei ematen zen 'o ez zen eaten 'o... Dena ze, dena zen attua. 'Ta legumbre gauza hoi dena aspaldiko urtitan almazenin zozten zar guziyak saldu zien. 'Ta beratzen euki ber zin haiyek.
- Zembat urte izango zin ordun?
- Gatza 'ta básuan sartu 'ta ez dakit zer 'ta... Geo (...) gaur bezela ollak izan bazian 'e, biño... Eltzia... ! Eurrakin su intako eltzian 'ta hantxe eziñ eosiyik!
- Haik (botiketan) pasik izango zin 'ta...
- Itxeko illarra erki hartuko zen!
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:26:40 - 0:29:00 (2' 20'')
Laburpena Razionamenduarekin zer ematen zuten: ogi gogor batzuk. Azukrea, txokolatea eta olioa neurtuta. Kategoriak ere bazeuden: Estatuarentzat lan egiten zutenentzat, gauza gehiago. Tabakoa lortzeko ere ilaran egon behar zen.

Gerraren ondoren, jakia kendu

Transkribapena

- Hoixe!
- Razionamentoko...
- Soldauk jaten emateko 'ta eamaten zittuzten illarrak eta. Nei hala iruitzen nau. Babarruna 'ta hoik...
- Beák repartua.
- Beák jan nahikua 'ta bestiak (...)
- Bai, hoiy gehiyo ingo zuten bai. Lendabizi beák (...)
- Soldadui jaten emateko?
- Baita 're.
- Soldadui jaten emateko 'ta eamango zittuzten. Hombeste soldado 'ta!
- Ogiya 're... Ogiya 're kartzen zuten nombatte Napar aldetikan...
- Aittu, biño kontrabandun ogiya kartzen zen, e!
- Bai.
- Hoixe kartzen zela! Jendik eosten zuten, behintzat!
- Bai, bai. Bai, bai, iriña 'ta ogiya, biyek ekartzen 'men zin bai.
- Bai. 'Ta guk beti... A...! Geo geo klaro, ogiyik (ez zen 'zaten) biño geo errotak ereki zittuzten 'ta...
- Bai, errotak ereki zinian 'ta ya...
- (...) Hortan itten genun 'ta yasta. Hoixe, nahiko talua.
- Almazenetako potaje (...)
- 'Ta zuk san 'zuna baserrikuk hokiyo, biño kalekuk gose gehiyo pasako zuten!
- E?
- Bai.
- Baserrikuk hokiyo kalekuk biño.
- Gu hobeto. Bai.
- Bai, bai.
- Gu askoz hobeto.
- Bai. Hobeto.
- Hobekiyo bai. Gu hobekiyo. Kaletarrak gaixuak ahal zutena.
- Karo.
- (Gaiña) izango zin pasa zutenak gosia! Hoixe.
- Ze razionamentukin 'e ez zen...
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:25:20 - 0:26:40 (1' 20'')
Laburpena Soldaduei jaten emateko kenduko zuten jana. Ogia kontrabandoan ekartzen zen. Gero, errotak ireki zituzten eta nahiko talo jaten zuten.

Gerraren ondoren, jakirik gabe

Transkribapena

- Seittun, seittun bai.
- Gehiyenak iñ zittuzten.
- Bai.
- Ze iñ zuten berrittu 'ro hola? Saarbisti bada oaiñ, ez?
- Bai, berrittu in zuten.
- (...) seittuan berrittuko zuten.
- Gehiyenak berrittu zittuzten.
- Zuek gehiyena gotuko zazte razionamentuk eta ogi billa 'ta iriñ billa (...)
- Bai, bai. Ahizpa jon 'zandu da. Astua hartu 'ta. Iantzira 'ro noa joten zin? 'Ro Lesaka 'ro...
- Bai, Naparrura jon ber. Hemenguk itxi iñ...
- Endarlaza.
- E?
- Ez, Endarlaza ez zin joten hoik.
- Endarlaza 're bazen, famatua zen ba!
- Ianzira uste 'ut.
- Bai, bai, baleike, bai. Toki difenteta.
- Eta hemen zertik ez 'te zittuzten itten? Ez ziyoten utzitzen itten?
- Errotak itxi iñ 'men zittuzten.
- Itxi iñ zittuzten. Fandeiya 'ta 're, Iyurrita 'ta itxi iñ zittuzten. Oan, kontrabandun hor aitzen zian bai. Biño kontrabadua etortzeko 'de arratzian 'ta, in ber 'zaten zen 'ta.
- Karo, biño gauza harrigarriya (...) nola itxi zittuzten hemen hoik.
- Ai ba! Pobriak ez jatiatik.
- A! Ez zion gaizki!
- Zeatik uste 'un ba? Errotak itxi iñ zittuzten 'ta baserritarrai babarruna 'ta harrapatu ziyoten guziya kendu.
- Bai, guk entreatzen genun babarruna.
- Karo haik izango zuten...
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:23:30 - 0:24:40 (1' 10'')
Laburpena Nafarroara irin bila joaten zen Inaxiren ahizpa. Errotak itxi egin ziren Gipuzkoan, eta, Nafarroan, ez. Baserritarrei janari guztia kentzen zieten.

Nafarroara irin bila

Transkribapena

- Birea joten zen norbatte.
- Ez, ez. Gu bi anaiyak ibiltzen giñan gu.
- Bai, zu. Ni ne ahizpakiñ ai naz.
- Zue ahizpa 'ta eun batian, honen ahizpa hillak dia. Ez, bat bizi 'a! Pepita biziko 'a noski!
- Zein Pepita?
- (Urdaiñturrikua!)
- Bai.
- (Urdaniko) Pepita, hau, honen ahizpa 'ta bestia.. Zein zen hoi? Zeaku hoi Iraikua?
- Zea, Kattalin.
- Kattalin. Hoik hiruak astuakin bazijuazten Lesaka, biño guk hango berri jakin 'ta in geniyon hoiri aurria pasa. Beák ez zekitten 'ta gu aurretik. Jon giñan 'ta jakiña, gu aurretik. Guk arratsaldeko lautako iriña bagendun, biño hoik, hiru emakumi hoik ez zuten.
'Ta gizon bat berritsua bagenun Oiyartzungua 'ta harrek esan ziyon honen ahizpai, beno denai san ziyoten: "Zatu hau ardoz betetzen bazute, txanda utziko 'izugu!" Baita zatua ardoz bete zuten, haik aurrea! Gu atzian geatu ber, jakiña! Hala in genun.
- Haik iriñakin biali itxea, 'ta hok berriz iriñeta. Nik zerbatte hola aittua.
- Hala. Eta geo gu San Antongo gaiñian, illuntzea eta honen ahizpa 'ta hemen oan tunela nola do Aitxulegin?
- Bai.
- Kasku horta orduntxe ailletzen honen ahizpa 'ta. 'Ta gu San Antongo goiko gaiñin. Hoi hala pasa zen.
- 'Ta gu ordun artajorrata joten giñan demboan, baarruna 'ta izaten zen 'ta kriston berua arto tartian, jesus maria! Masaillak eta denak erriak hostuakin 'ta komei eta amak saten zun: "Iñaxi!" Sua bajua izaten zen ordun, tximeneta bat, bajua. Lendaizi hua eziñ pixtuik.
"Iñaxi, segi talo ittea itxea!" Oi, la ostra! Hemen beruak akatzen 'ta oain sei zak talo ittea itxea. Itxea jon, sua pistu, pala izaten zen talua jitzeko, pala luzia, kierra luzi hoitakua, talua han buelta man 'ta geo aurrin izaten zen burni bat, jarriya surtan 'ta ttentteka jartzen genittun
taluak ttentteka 'ta buelta bueltaka bueltaka... "Holako ordutak etorko gea gu merindatzea, e!" 'Ta nik orduko denak prepatuta jarri. Taluk denak prepatuta jarri. Nik iñ biño aixua jatzen zittuzten haik. Biño razionamentua bezela, e! Ez nahikua 'ta gutxiyoikan e! Denai... Ez, ez, ezta pentsatu 're!
- Karo, ze karri in ber bazen...
- Karo, horrengatikan ba!
- Seittutik bukatu zen.
- 'Ta esnia izaten genun 'ta esnia itten genun Sagarzazun makina bat izaten zen artua txikitzeko e, bai, 'ta nola kafetera batzuk izaten zin leno? Beno, hala artua txikittu, hua eosi uretan pixka bat, esnia bota harri 'ta hua jaten genun.
- Eta errotan bezela txikitzen zen? Ez.
- Ez, ez. Ezta pentsatu 're! Ez, ez, txikitzen zun, artua txikitzen zun pixka bat... Beno, bastante! Jateko mouan.
- Hoi da.
- Jateko mouan, eosi itten zenun geo pixka bat artua 'ta. 'Ta hua jaten genun 'ta harrekin bizitzen giñan. 'Ta geo baratzan itten zena. Aza tontortua, tontorra hola loriakin bezela atetzen
zaiyo azari 'ta denak, tontorrak eta denak eltzea! ¡Todos! Oliyoik 'e ezer ez. ¡Nada, no había nada! Gatza pixka 't bota, ahal zen bezela, todos. Hala! Biño mixei bat, mixei bat!
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:21:10 - 0:24:20 (3' 10'')
Laburpena Manuel gogoratzen da arto irina Nafarroatik ekartzen zutela. Taloa egiteak lan handia zuen, eta hura ere ez zen sobera izaten, irina falta izaten baitzen. Gosea kentzeko, artoa txikitu eta esnearekin egosiz jaten zuten. Ttentteka jarri. Surtan.

Taloa eta ogia

Transkribapena

- Amak errak ikusiko zittun harrekin, e!
- Bai, gorriyak gaiñea! Gorriyak kusi zittun amak! Gorriyak! Ne ama gorriyak ikusita jona da mundu hontatik! 'Ta jatekoik 'e ez zen ber aiña, 'ta itten zun patata iosi, 'ta patata bolsillun
sartu 'ta artajorrata joten zen. Gosia, 'ta patata bolsillun sartu ta artajorrata joten zen. 'Ta geo netzako izaten zen artua ereintzen zen 'ta artua geo hostua itteko 'ta komei 'ta, biltzen hasten zian demboan taluak ordun izaten zien, ogiyik ez zen izaten, taluak.
'Ta taluk itteko beti ni izaten nitzan. Ordun erki ikasiya no ni talo itten. 'Ta hola ogi redondo batzuk... Hoa ez zenun izautu izandu. Ez, ogi redondo bat izaten zen. 'Ta hua ezin zen jan. 'Ta gue attona difuntu horrek, gu nexka koxkorrak giñan, 'ta maten zigun soro batea
'ta soru hartan beko zean, irriyo, erreka bat zegon 'ta erreka hartatik beste sorua genun guk e. 'Ta saten zun: "Nik hemendikan ogiy hau botzen baldin badut pirrilka itturriy hoiy pasatuta ez dela hausten ogiy hoi!" 'Ta guk saten genun: "Attona, ez txoratu, e! Ogiya nola ez da ba hautsiko!
Hor salto itten dun demboan ogiya hautsiko da!" Ni pa dios! Pirrilka botatu, irriyua pasatu 'ta beste mendira joten zen ogiya oxo oxoik.
- Zer zen, gorra!
- Gor gorra. Gor gorra. Harri kozkorra biño gorro.
- Hoiy itten zuten, zen pentso bat aberiantzako. Izena ez dakigu oan 'ta harrekin itten zuten ogiy hoiy. Harri kozkor bat bezela zen.
- Biño jendik jateko?
- Jendik jateko, jendik jateko! Bai, bai, bai.
- Hua razionamendun maten zuten! Francon dembun razionamentua maten zuten.
- Bai, bai.
- 'Ta iñorrek jateko moukua ez.
- Ez. Beno, batzuk jango zuten, biño geo hok hasi zien Santestebana 'ro ez dakit noa zea kartzen zuten, gordian bezela, iriña. Batzuk joten zin hara 'ta bestik bire erdira 'ta hok joten zin gotti 'ta geo arreba hil zena bire erdira uste 'ut. 'O ez dakit. Hola moldatzen zin.
- Gu joten giñan astua kargatu 'ta gabez San Anton. San Antonen ez bagenun harrapatzen, Lesaka. Gabez. Lesaka jon eta han iriña izaten zen, biño askotan in ber 'zaten genun zai eon ber izaten zen. Ordu bete, bi 'o... Ez naz goatzen. 'Ta berriz hartu astuanak 'ta itxea.
- Bai, biño txanda itten zenuten. Txanda. Birea joten zen norbatte.
- Ez, ez. Gu bi anaiyak ibiltzen giñan gu.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:18:55 - 0:21:10 (2' 15'')
Laburpena Gorriak ikusia da Inaxiren ama. Gaur egun taloak egiten ezagutu du jende askok. Izan ere, gaztetatik hasi zen Inaxi talo egiten. Ogia ere izaten zen, razionamenduan banatzen zutena, baina ez dakit zer baino gogorragoa. Irina Nafarroatik ekarri behar izaten zen.

Arraskuerrota

Transkribapena

-Eta Arrasku errota bai, hoi zea martxan izautuko zenuten?
-Bai, Arrasku errota bai.
-Hau bai, bai, bai, bai. Martxa ona gaiñea, martxa ona.
Aparte pentsua 're saltzen zuten. Martxa ona. Errotan iriña ona itten zuten. 'Ta bakizu hemen galaazi in zin gerra dembun errotak. 'Ta attona harrek in zun, zeako gurutzia 're.
-Arraskukua?
-Erniyokua.
-A!
-Erniyoko hura, leno san dut gue atta zenak eta eaman zutela.
-Bai.
-Attona harrek iña zen. 'Ta jarri zun errotako ganbaran. Be trakziyuakin 'ta betik indarra 'ta iriña atetzen teillatura. 'Ta keja man ziyoten'ta geldittu in ber 'zandu zuten.
'Ta Aranatza 'ta Goizuta 'ta joten giñan errota, taluk itteko.
-'Ta ordun harrek tranpa?
-Iriñ ona itten zun.
Nik horregatik saten dut, hemen Gipuzkoan errota denak geldikan zon. Lau pasoa San Anton 'ta han martxa. Lesakan, Goizuta aldin, Aranatzen. Aranatzeiño joten giñan.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:15:55 - 0:17:00 (1' 05'')
Laburpena Arraskuerrotan irin ona egiten zen. Pentsua ere saltzen zuten. Gerraren ondoren errotak itxi zituztenean, Arraskuerrotako gizonak asmatu zuen gordean irina egiteko sistema, baina harrapatu egin zuten. Arraskuerrotakoa, Borrondikoa... Ernioko gurutzea jartzen aritu zirenetakoak ziren.