ane lardi enbil-k bidalia Ar, 09/29/2009 - 10:35-n
Forma mugatua:
Sorua
Kategoria gramatikala:
Izena
Batuan:
Soroa
Esanahia:
Gazteleraz:
Campo de cultivo, tierra sembrada
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | 'ta biria 'ta irriyun artin soru haik. - Xabalin erki! - Bai, ba. Handik lapurtu 'ro itteko zen, han paseran tokatu 'ta hola iñ | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | - Hako sorua hortan. - Eta irtenga 'ta. - Fubolin 'e. | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - Goizin bostetan. 'Ta asko baruik eoten zian, bakizu. Jesus! Geo plaza, ui, Soruan. - Soruan, geo zeatzen, hua toreatzen. - Hura toreatzen. | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - Desiatzen tortzeko titiriteruk. - Soruan. Etxetikan alkiya hartu 'ta ikustea. - Eaman berko, bestela! | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - Gu giñan goikuk. - Bai, eske gu bizi giñan hor goiko aldian. Hor izango balitz bezela, eta geo bia zen pixkat Soro aldia. Eta ordun, gu Soroa jaixten gattunen miño Soro aldekuk gora gutxiyo. | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - Bai, gu eozein tokita. Jesus! Soruan 'e... - Bai. - Miñon bai, bekuk gora gutxiyo. | Manterola Arrieta, Maillolli |
Aipamena ikusi | - 'Ta Pikoketan berriz, Inaxio bea aitzen yun. Han bilera haundiya itten yun Pikoketan. Irundar guziyak hara jon 'ta soruan denak saltoka, denak dantzan. Itxian aurreko... balkoian soiñua jo 'ta itxian aurreko zelaiyin denak... Irundarrak pilla 'rra bai. | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | Ez baita holako kamiyuk eta ez zien. - Zer zen, estrata... - Dena zea, belar soro 'ta, lohiy antza 'ta... Neguan, behintzat! | Irastortza Artola, Inaxi |
Aipamena ikusi | 'Ta taluk itteko beti ni izaten nitzan. Ordun erki ikasiya no ni talo itten. 'Ta hola ogi redondo batzuk... Hoa ez zenun izautu izandu. Ez, ogi redondo bat izaten zen. 'Ta hua ezin zen jan. 'Ta gue attona difuntu horrek, gu nexka koxkorrak giñan, 'ta maten zigun soro batea | Iñarra Lizaratzu, Manuel |
Aipamena ikusi | 'ta soru hartan beko zean, irriyo, erreka bat zegon 'ta erreka hartatik beste sorua genun guk e. 'Ta saten zun: "Nik hemendikan ogiy hau botzen baldin badut pirrilka itturriy hoiy pasatuta ez dela hausten ogiy hoi!" 'Ta guk saten genun: "Attona, ez txoratu, e! Ogiya nola ez da ba hautsiko! | Iñarra Lizaratzu, Manuel |
Aipamena ikusi | -Bai, biño hoi Iturriozko soruan kantoiya kantoiyakin nola da itxia hutsa? Huaxe bakarra do plaza zean, soruan pare parian. -Iturriotzen? | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | -Ordun hmene jende pilla gaitza ibilliko zen atzea 'ta aurrea? -Pilla gaitza. Hemen, soruan 'ta dena ixeita. Benga beak kartzen zuten zea 'ta saardua 'ta. Martxa berriz zaldi gaiñian 'ta. | Isasa Iartzabal, Jexux |
Aipamena ikusi | Arraura torri topuan, Arraun jetsi 'ta Audeleko malda hortatikan kamiyuan seittu berrian belar sorotikan zean bizi zian. | Mitxelena Gelbentzu, Joxemari |
Aipamena ikusi | Geo jugada in ziguten, e! Ahuntzak ez bat 'ta ez bi sorotikan hartuta mendira bota! - Bai? Hemendik hartuta? - Bai. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | Zuk ez dakit izena bakizu ordun Galtzatarrita 'ro Burnaizta biño lenuo hola zokon bat, soro bat zen, soro haundi bat, soro garbi-garbiya 'ta handik Domiko aldea sartu ber genun launeta. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | - Bai! Arlepo? Arlepon jeneralian bokaillo jateko 'ta holakua izaten zen ona. Hor igual ibilli ber eruan baitan 'o saltoka 'ro 'ta soruan denak... 'Ta hara bokaillua jatea korrika. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | Jarri zuten geo eurra, su-eurra saten geniyon. 'Ta maten zittuten lote batzuk. Kompaziyo batea... ingo zittuzten, bueno hogei familintzat hako trozu hoi. Bakoitzantzat, kompaziyo batea, biña arbol. Batzuntzat hiruña, bestintzat bi haundi, 'ta denantzat hola repartittu 'ta geo sorteua | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | - 'Ta baserriyan ze izaten zun bakoitxak, gutxi gorabera be lana 'ro hola 'o? Bat azindakin, bestik baratzin, soruan...? - Askok bai. | Saizar Lopetegi, Lorentxa |
Aipamena ikusi | Eta soruan artua itten zen miño artua itteko lurra iraultzen zen makuakin, oan makua zer den e' zenek daki? zue attak akaso igual. Laña zen garai hartan laña 'ta makua. | Mendiburu Etxeburu, Teodora |
Aipamena ikusi | - Bo gu 'ta geo janaiak e' sorotik behiyantzako ekartzen genittun, pixka't kozkortu giñanin bai astuakin, miño bizkarrez in sorta 'ta bizkarrin hartu 'ta bizkarrin itxea. | Mendiburu Etxeburu, Teodora |
Aipamena ikusi | - Geo ibilli genun baserriya behiyak jarrita soruan 'ta komei biño ez, geo azkenin, - Ze in zenuten saldu baserriya? - Saldu baserriya. Horra. | Mendiburu Etxeburu, Teodora |
Aipamena ikusi | 'Ta ollaskuk e' bai, leno ollaskuk miño asko kostatzen da, 'ta geo betek soruan ikusi 'ta hoi ollaskuk "- Bat hartuko nuke..." 'ta ez dakit ze preziyon in niyon holaxen | Mendiburu Etxeburu, Teodora |