Janaria, gordeka

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:43:19 - 0:46:01 (2' 42'')
Laburpena Aitak Donostiatik ekartzen zuen ogia, gordeka. Zakote kaxa babarrunez beteta eraman, eta buelta ogiz beteta. Guardia Zibilak autobusean ibiltzen ziren Goizuetara. Errotakoek esaten zieten noiz zetorren korreua. Goizuetako autobusa: korreua.

Transkribapena

- Nik 'e ba, bi ogi 're karri in nahi honuntzin 'ta adiós! Galdu!
- Karo, behin biajia aproxtuta.
- Bai, jeneralin hala itten bainun! Zea, beti ogi pare bat ekarri honuntzin 'e 'ta. Gaiñekun ogiya... Gue attak, nik ez dakit, Donostiyan lana itten zuen gue attak, arotzeiyan.
'Ta Donostitik ogiya earra kartzen zun harrek. Béak hauntzian...
- Garaiy hartan?
- Garaiy haiytan. Béak hauntzian kajakin ibiltzen zen, zea zakotia kajan ibiltzen zun, eltzia 'ta kazula batin 'ta beti kajakin ibiltzen zen, kaja ttiki 'at.
- Bai, bai.
- 'Ta itten zun geo ya hauntzian, ya denak bai baizekiten kajan zea eamaten zula, 'ta hauntzin itten zun babarrunaz betia eaman.
'Ta geo honuntzian ogiya karri 'ta hola ibiltzen zen.
- Itten zun trukia nombatte.
- Bai. Eun batin kompaziyo batea emango zun babarrunaz betia 'ta geo...
- Harrapatu ez zuten sekulan iñ?
- Ez, behiñ ez.
- 'Ta zuei 're ez?
- Ezta behiñ 'e! Behiñ ez. Hor ez ziguten gui harrapatu izandu. Ez.
- Suertia.
- Biño arreatu bai, itten genun, e!
- E?
- Arreatzen genula guk ordun e! Ordun gu... Bueno! Biño, behiñ 'e ziun tokatu harrapatzia. Behiñ ez.
- Bueno jakin ingo zenuten gutxigorabera nondik ibiltzen zin...
- Bai, 'ta ze ordutan autobusa tortzen zen 'e bai. Santen baiziyoten errotakuak, errotakuk, autobusin ibiltzen baizin Guardia Zibillak.
- A!
- Autobusin tortzen zin 'ta errotakuk saten zin: "Laixter hemen 'zu autobusa, e! Holoko demoratako" Anda Diós arrea! 'ta bestela autobusa gora pasa arte, errotan bertan...
Errotatik beraxio ez dakit, Goizutan ibillli al zea zu?
- Bai, errota zer da sarrera don harta joten ziñazten?
- Puska 't honuntzexio.
- Bai.
- Puska bat gaiña. Etxe xar bat hola txoko txokuan.
- Kamiyun jon 'ta ezkerreta.
- Bai, gora zuzela ezkerreta.
- Hoi da, hoi da. Bai, bakit zein den bai.
- 'Ta geo han bero beste kruze bat bada hor zeara iyotzen dena,
zeako gaiñea 'ta han txoku hartan etxe xar bat 'ta oindikan 'e han do, e! Ni berriro han ibili nitzan 'ta astuak han eukitzen genittun autobusa pasa arte.
- A! Ez ikusteko haik.
- Ez ikustetikan, bai.
- Geo haik hartu 'ta...
- Haik hartu 'ta segun, 'o errota 'ro bestela haik hartu 'ta txabola hortan sartu 'ta autobusa pasa arte han eon 'o...
- 'Ta autobusa zer zuten, ben autobusa 'o Goizuta joten zen autobusa...
- Ez! Korreos, zea... Guardia Zibilak han ibiltzen zin.
Han torri 'ro han itten zin 'ta jun 'e bai 'ta han itten zila. Bazakiten erki, behintzat, errotakuk bijilatzen zittuten!
-Erki!