Goizuetako bidea

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:46:01 - 0:47:10 (1' 09'')
Laburpena Goizuetara ordu pare batean sartzen ziren. Nondik joaten ziren: Sorondo, Otraitz, Txaradi, Urraideko harrizko zubia, Santoslepo... Toki izenak.

Transkribapena

- Bai, haik 'e oiñez ibiltzeko 're Guardia Zibilla zea hombeste birian...
- (alperra)
- Oan herriyan, herriyan ibiliko zin, biño...
- Bai, mendiyan gutxiyo.
- Mendiyan gutxiyo. Holaxe ibiltzen giñan bai, ordun garaiy hartan.
- 'Ta Goizuta zembat, zembat bire zen? Jon 'ta torri zembat dembo pasten zenuten?
- Goizuta hemendik gu ordun auro sartzen giñan, e! Gu ordu pare batian hemendikan sartzen giñan.
- Nondik joten ziñazten?
- Hemendik Txarain barrena. Txarai ba al dakizu non den?
- Ez.
- Hemen (...) Sorondo nola? Sorondoko biri hoiy betik gora, hortik Otraizea... Oain, biri hoik ordun garaiy haitan garbi eoten zin, bire errak, jendia beti.
Biri hortan zeako txabola hoi nola da? Otraize. Otraizen barrena zihar, zihar, zihar, zihar Txaraira 'ta geo handik goitik bera Santuisko lepoa.
Santuisko lepua ordun zubi zar bat zen. Geoztik in dia embaltsi hoiyek eta.
- A! Karo, karo.
- Bai, 'ta ordun zen han harrizko zubi haundi bat. 'Ta han pasa...