Errotari azkarra

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:38:00 - 0:40:00 (2' 00'')
Laburpena Artoa Fanderiara eraman behar izaten zen gero, baina gerra garaian ez zioten hainbeste kasu egiten. Nafarroan errotak libre, eta, hemen, itxita. Arraskuerrotako aitonak asmatu zuen modua irina gordeka egiteko, ganbaran, baina teilatutik irin-hautsa ateratzen zen eta handik galdu zen. Jendea elkar bijilatzen aritzen zen.

Transkribapena

- Biño garrafoiyin erki eoten zen.
- Hantxe baratzin garrafoiya.
- Garrafoiya bai.
(...) igual tortzen zin 'ta, 'ta zu ordun gambaran joe babarrrun pilla erra harrapatzen bazizuten, se jodio!
- 'Ta artua 'ta 're bai, ez? 'O...
- Artua geo pandeira man ber 'zaten zen hombesteko bat, biño gerra demboan artuaiy ez ziyoten haimbeste kaso itten nomatte, ez.
- Zu gotzen za, zea, errotak itxi 'ta...
- Hoa bai. Hua geoxio zen gauz hoiyek. Bai. Naparrun libre errotak eta hemen itxi denak. Hoi 're jugada zen!
- 'Ta arrastoko errotakuiy ze pasa ziyon?
- Bai, arraskuko errotakuiy zea, hor attona lixtua zen hoi! Atton haundi bat 'ta horrek lengun san nizun zea, errota martxan eukitzen zun dena itxi 'ta prezintatu 'ta denak iñ, biño zea ale... Errotaiya izaki hoiy!
Ta beti martxan 'ta martxan 'ta martxan 'ta jode, gu jon hara hamar bat kilokin 'ta aldiyan aldekua 'ro... Bestela astuakin ez zen joteik publikuan 'ta gabian 'o jonta 'ta iriña karri 'ta itten genun 'ta prezintatu in ziguten geo. 'Ta prezintatu 'ta geoztik gambaran jarri beste errota.
Artista zen, e errota jartzen 'ta! Gambaran jarri horrek berriz 'ta berriz 'e gu hara joten illumpetan gabin 'ta, taka taka taka 'o xiexto batian 'o ahal zen bezela...
- Disimulun.
- Astua, behintzat, ez zenun joteik ze publikatu ingo zen 'ta ordun jendia ibiltzen zen, bijilatzen bata bestiaiy 'ta azkenin galdu in zen hortan 'e! Teillatun gaiñea, hautsa, iriñan hautsa, hautsa ikusten zen