Arraskuerrota

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:15:55 - 0:17:00 (1' 05'')
Laburpena Arraskuerrotan irin ona egiten zen. Pentsua ere saltzen zuten. Gerraren ondoren errotak itxi zituztenean, Arraskuerrotako gizonak asmatu zuen gordean irina egiteko sistema, baina harrapatu egin zuten. Arraskuerrotakoa, Borrondikoa... Ernioko gurutzea jartzen aritu zirenetakoak ziren.

Transkribapena

-Eta Arrasku errota bai, hoi zea martxan izautuko zenuten?
-Bai, Arrasku errota bai.
-Hau bai, bai, bai, bai. Martxa ona gaiñea, martxa ona.
Aparte pentsua 're saltzen zuten. Martxa ona. Errotan iriña ona itten zuten. 'Ta bakizu hemen galaazi in zin gerra dembun errotak. 'Ta attona harrek in zun, zeako gurutzia 're.
-Arraskukua?
-Erniyokua.
-A!
-Erniyoko hura, leno san dut gue atta zenak eta eaman zutela.
-Bai.
-Attona harrek iña zen. 'Ta jarri zun errotako ganbaran. Be trakziyuakin 'ta betik indarra 'ta iriña atetzen teillatura. 'Ta keja man ziyoten'ta geldittu in ber 'zandu zuten.
'Ta Aranatza 'ta Goizuta 'ta joten giñan errota, taluk itteko.
-'Ta ordun harrek tranpa?
-Iriñ ona itten zun.
Nik horregatik saten dut, hemen Gipuzkoan errota denak geldikan zon. Lau pasoa San Anton 'ta han martxa. Lesakan, Goizuta aldin, Aranatzen. Aranatzeiño joten giñan.