Razionamendua

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:26:40 - 0:29:00 (2' 20'')
Laburpena Razionamenduarekin zer ematen zuten: ogi gogor batzuk. Azukrea, txokolatea eta olioa neurtuta. Kategoriak ere bazeuden: Estatuarentzat lan egiten zutenentzat, gauza gehiago. Tabakoa lortzeko ere ilaran egon behar zen.

Transkribapena

- Gaiña izango zin pasa zutenak gosia! Hoixe.
- Ze razionamentukin 'e ez en asko izango! Ez zuten asko emango razionamentukin! Kartillakin ez zuten asko emango, ez?
- Ogiya maten zuten, zea batzuk, rosko...
- Pirrillak zeak...
- Haik jateko moukuk al zin ba?
- Hola bota 'ta joten zian. Gor gor gorrak.
- Oaiñ, berriz, aber nola bizi gan! Goizin itten bazute ogiya arratsaldin 'e...
- 'Ta azukria 'ta 're hillian ehun gramo 'o berrehun gramo 'o ez dakit persona bakoitzantzat 'ta txokolate 'ta oliyua 'de...
- Persona bakotxantzako hombeste 'ta...
- Hillian litro bat ematen bazuten famili guziyantzako!
- 'Ta zuek gotzen zazte kategoriyak bazila? Batzuk razionamentu bat 'ta besteik bestia.
- Bai, bai.
- A! Ez naz akortzen hoi.
- Kategoriyak bazian. Ez dakit nik nola zen, biño lana fuertia itten zutenai zerbatte maten ziyoten gehiyo. Lan zakarrekuai 'ta geo zea, oain nola izate 'ute estado kontuko langilliak?
- Bai.
- Nola dia ayuntamentoko hoik eta?
- Funtzionaiyuk 'o?
- Langilliak, estadun kontuko langilli hoiyek zer dia?
- Funtzionaiyuk?
- Hoi da, funtzionaiyuaiy 'ta hoiyei gehiyo maten ziyoten, bai. 'Ta nik uste 'ut trenekuai... Trenea lana itten zunai, klaro estaduanak 'ta funtzionaiyuk izango zian. Trenin lana itten zutenak eta izaten zuten zerbatte gehiyo.
- Ni ez naz akortzen.
- Bai, nik aittua dut batzui txokolatia bai 'ta bestei ez 'ta difentik zila.
- Bai, bai. Bazin kategoiyak. Kategoiyak bazin. Oaiñ, ze itten zuten aztua dakat nik.
- Ni ez naz goatzen.
- Tabakau 'de, tabakua 'de... Jesus! Kolan han eon ber 'zaten zen.
- Hua 're zea, hua 're...
- Raziyua.
- Raziyua. Arduakin 'ta 're bai?
- Dena izango zen. Ardua ez dakit eozeñei ematen zen 'o ez zen eaten 'o... Dena ze, dena zen attua. 'Ta legumbre gauza hoi dena aspaldiko urtitan almazenin zozten zar guziyak saldu zien. 'Ta beratzen euki ber zin haiyek.
- Zembat urte izango zin ordun?
- Gatza 'ta básuan sartu 'ta ez dakit zer 'ta... Geo (...) gaur bezela ollak izan bazian 'e, biño... Eltzia... ! Eurrakin su intako eltzian 'ta hantxe eziñ eosiyik!
- Haik (botiketan) pasik izango zin 'ta...
- Itxeko illarra erki hartuko zen!