Taloa eta ogia

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:18:55 - 0:21:10 (2' 15'')
Laburpena Gorriak ikusia da Inaxiren ama. Gaur egun taloak egiten ezagutu du jende askok. Izan ere, gaztetatik hasi zen Inaxi talo egiten. Ogia ere izaten zen, razionamenduan banatzen zutena, baina ez dakit zer baino gogorragoa. Irina Nafarroatik ekarri behar izaten zen.

Transkribapena

- Amak errak ikusiko zittun harrekin, e!
- Bai, gorriyak gaiñea! Gorriyak kusi zittun amak! Gorriyak! Ne ama gorriyak ikusita jona da mundu hontatik! 'Ta jatekoik 'e ez zen ber aiña, 'ta itten zun patata iosi, 'ta patata bolsillun
sartu 'ta artajorrata joten zen. Gosia, 'ta patata bolsillun sartu ta artajorrata joten zen. 'Ta geo netzako izaten zen artua ereintzen zen 'ta artua geo hostua itteko 'ta komei 'ta, biltzen hasten zian demboan taluak ordun izaten zien, ogiyik ez zen izaten, taluak.
'Ta taluk itteko beti ni izaten nitzan. Ordun erki ikasiya no ni talo itten. 'Ta hola ogi redondo batzuk... Hoa ez zenun izautu izandu. Ez, ogi redondo bat izaten zen. 'Ta hua ezin zen jan. 'Ta gue attona difuntu horrek, gu nexka koxkorrak giñan, 'ta maten zigun soro batea
'ta soru hartan beko zean, irriyo, erreka bat zegon 'ta erreka hartatik beste sorua genun guk e. 'Ta saten zun: "Nik hemendikan ogiy hau botzen baldin badut pirrilka itturriy hoiy pasatuta ez dela hausten ogiy hoi!" 'Ta guk saten genun: "Attona, ez txoratu, e! Ogiya nola ez da ba hautsiko!
Hor salto itten dun demboan ogiya hautsiko da!" Ni pa dios! Pirrilka botatu, irriyua pasatu 'ta beste mendira joten zen ogiya oxo oxoik.
- Zer zen, gorra!
- Gor gorra. Gor gorra. Harri kozkorra biño gorro.
- Hoiy itten zuten, zen pentso bat aberiantzako. Izena ez dakigu oan 'ta harrekin itten zuten ogiy hoiy. Harri kozkor bat bezela zen.
- Biño jendik jateko?
- Jendik jateko, jendik jateko! Bai, bai, bai.
- Hua razionamendun maten zuten! Francon dembun razionamentua maten zuten.
- Bai, bai.
- 'Ta iñorrek jateko moukua ez.
- Ez. Beno, batzuk jango zuten, biño geo hok hasi zien Santestebana 'ro ez dakit noa zea kartzen zuten, gordian bezela, iriña. Batzuk joten zin hara 'ta bestik bire erdira 'ta hok joten zin gotti 'ta geo arreba hil zena bire erdira uste 'ut. 'O ez dakit. Hola moldatzen zin.
- Gu joten giñan astua kargatu 'ta gabez San Anton. San Antonen ez bagenun harrapatzen, Lesaka. Gabez. Lesaka jon eta han iriña izaten zen, biño askotan in ber 'zaten genun zai eon ber izaten zen. Ordu bete, bi 'o... Ez naz goatzen. 'Ta berriz hartu astuanak 'ta itxea.
- Bai, biño txanda itten zenuten. Txanda. Birea joten zen norbatte.
- Ez, ez. Gu bi anaiyak ibiltzen giñan gu.