Erromatarrak Arditurrin

Transkribapena

- 'Ta nonnahi dia zoluak!
- Bai zoluak nonahi bai.
-' Ta gio eongo zin lenoztikan romanuk o' intakuk e bai ez?
-
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:49:20 - 0:53:10 (3' 50'')
Laburpena Erromatarrek lan asko egin zuten Arditurrin. Beruna ateratzen zuten. Oraindik badaude arrastoak. Beraiek urratu zituzten asko. Suarekin lehertzen zuten materiala. Hika.

Fabrika zaharra

Transkribapena

- Hoi jauna!
- Berrogeita hamartik gora izango te izangoia?
- Baita larehun miño geyo 're!
- Bai eh?
- Kampotik sartzeko zoluak?
- Ez kampotik ez, kampotik ez.
- A , a , a, a
-Miño bai, kampotik e' bai batzuk e!
- Bai, hor Olatxeko len fabrika zarra 'ro zena 'ro hor 're bada bat ez?
- Galei txar bat
- Bai
- Xauxarrak eta harrapatzen 'ta ibilli zandu ga han
- A bai!
- Mutilkozkortan. A urantzat iña men tzen. Fabrika 'men tzen hor.
- Bai
- Eztakit ze itten zango zuten hor! Zepik ez da hor. Torria 'ta denak izautu nittun nik han! Eroi zen pixkan pixkan miño, hoi han presa ' men zuten goruo, 'ta zuk san tzun galei ttiky hoi ura pasatzeko horrea fabrikai.
- A...! Hoi ez da minetakua?
- Ez, ez. Hoi ez da minetakua.
- A...
- Ez minak, hoi miño goro dia denak.
-Bai, bai
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:48:20 - 0:49:20 (1' 00'')
Laburpena Arditurri zuloz josita dago. Olatxe baserriaren ondoan, fabrika zaharra deitzen diotenaren arrastoak daude. Haren ondoan dagoen tunela olarena da, ez da meazuloa.

Ur pila

Transkribapena

- Ura holako ura zea, bonba eun guziya martxan. Jaitan e' joten giñan.
- Jaitan e' bai.
- Astelenin lanea jongo baziñazten
- Jongo baldin bagiñan ura ate in ber! Bestela ...
- 'Ta hua zer zen mendiyak botzen zuna?
- Dena sortzen zena han barrendik sortzen zen ura.
- (...)
- Bai ! Hale huts hus o... bukatu zenin, lana bukatu 'ro aldein genunin, erreka Aiako Harritik heldu zen erreka jarri zulatuta barrena, 'ta bertan sortzen zen bertan utzi, sei hilabete pasa zittun betetzen !
- Ze urak, ze tokiyak dia han !
- Ura 're asko mino tokiya 're galanta!
- Bai galanta!
-Ñio...
- 'Ta geyena zer da bera
- Betti-betti
- Mendiya miño betti dena
- Bian sortzen da ura, nik eztait ze demonio.
- Ur faltik ezto
- Uof!
- Karo 'ta oan ezingo liake, oan aita ezin da sartu
- Ez, ez. Terzeraño. Terzeratik Soutako ondoa galeiya da ura atetzeko iña. Nibela hor du.
Souta bal dakizu non zen? Itxia ez etzu izautu? Han txabol bat bada oan.
-Bai
Soutako [Soutako:9700] belasun.
- Ah zeata bizi zina?
- Patruzi 'ta bizi zina. Itzautuko zenun itxi hora zuk?
- Bai, miño izena enekin
- Souta zea errekan ixkiñ ixkiñan.
- Bai
- Haen kontratik.
- Handikan barrena?
- Pixat bajoxio. Ba meyarra da, hoalkon bat. Miño gizonan alturako hua. Ni askotan handik sartu naz.
- 'Ta zolo pillat, zenbat zolo 'te dia
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:46:20 - 0:48:20 (2' 00'')
Laburpena Mendi barrutik ur asko sortzen da. Ur bonbek gau osoan martxan egon behar izaten zuten, hurrengo egunean aritu behar zuten galeria hustuko bazen. Barruan hainbeste ur sortuta ere, eta erreka zulora sartuta ere, hala ere, sei hilabete behar izan ziren zuloa urez betetzeko.

Beroa

Transkribapena

- 'Ta zea, zolo bakotxak be izenak 'ta izango ttu, ez? Mina zolo bakotxak?
- Bai, bai,bai, mina zolo bakotxak.
- 'Ta zer zen beak jartzen ziyoten izen berakin deitzen zeniyoten zuek o' zuek zuen izenak zenittuzten?
- Bagenekin izena, primer sur 'ta segunda norte 'ta, ben izenak hola zittuzten.
- Haundin-haundina nola zen, zein zen?
- Hoi primer surreku hoi luzina noski. Kilometro 'ta geixio bai. Bian bazin luziuk e' e, bian. Ziento zinkokua 're, izango zen berrehun metro benik.
Hoi bi kilometro benik.
- Bi kilometro zean
- Abanzia,
- Hoi da
- Tunela ta handik dena tximenittua, azkeneko lenbiziklo pasoko tximeniyak,
hogei bat metrotik o' ta geo tartik bestia mineala jateko, haizi haizia pasatzin, lenbizi haizia pasa 'ta preskatzen zenin, tarti hoi, bi matxoian tarti hoi dena atea, tiroka.
- 'Ta berua haundiya itten zun? bero haundiya
- Bero ! Tximeniya pasa arte bai. Oh. Behin tximeniya pasazkio, 'ta leno asensorik 'ta jarri zin bittartin oandik txarrua!
- Gue osabak saten zun: " Oan ongi ai zazte! Guk tximeniya o' zea minak guk ereki 'ta , oan ongi ai zazte! " 'Ta dio oan e' nahiko beruk badia hor. Bero 're.
- Eta haik haik okerro haik astensorik 'ta
- Astensori haik jarriya baita, Ajelek eta.
- 'Ta hik nola ibiltzen zin gora 'ta bera? Sokakin hola o'?
- Motorra galanta, kablikin zintzillik. bagoiyak harek atetzen zittun. Miño hua kintaño baitzen, gio septimo planuk rampak. Rampa haitan bidia.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:44:00 - 0:46:20 (2' 20'')
Laburpena Meazulo asko daude Arditurrin, bakoitza bere izenarekin. Luzeenak bi kilometro ditu, abantzean, galerietan kilometro asko baitaude. Bero handia egiten zuen barruan eta tximiniak egin behar izaten zituzten haizea sartuko bazen.

Leherketak

Transkribapena

- Mazan dembo haitan, mazan. Bos bat xolo, metro erdi batekuko' hola itten bazin, ona! Gio itten zin pilla hoik makina hoikin. Jesus!
Hamalau hamabos zolo metro 'ta erdikuk. Lenbiziko kuelia, galeiya hau da frentia 'ta, hola elkarrei beira ttak. Ttak. 'Ta goyan, bestia hiru, hiru zea hiru barreno sartuaz tipu honta. Kuelia saten zitzaion horrei
Gio bi arko. Bi arko. 'Ta pixtoiyak etortzen zin hiru tiempokuk ,erdiku hok aurrena atetzeko. 'Ta hok atetzen zuten erdiko trontxu hau 'ta gio bestik libertadia gelditzen bai ziyoten hara espa lertzeko.
-Ahh
- Karga bakizu ze zakar pilla! hogei bagoi 'ta hogeita bi 'ta noiznahi.
Majiña palala han!
-Palakin itten zen hoa?
-Palaz kargatu bagoiyak geo, esku palakin.
Azkeneko bi urtetan o' hirutan o' holaxe, makinak karri zittuzten lanea hua kargatzeko. Jesus, hua difentziya!
- Lenoztik karri bazittuzten!
- Eskabadora bezela, tran tan tan hartu 'ta blauxt! Makinan beab gaintik, atzin beai eatsiya bagoiya, kako batekin, belaxe kargatu gañea.
- Karo personak palakin etzittun kozkor asko hartuko
- Azken pixarrak txia atetzen zen e?
- E?
- Txetzen dula! txia . Kozkoror batzuk bai boltsa hoi añakuk hola miño. Jeneak txia erria. Porrakatzen zun.
Bai kartutxo pilla erra sartu 're!
- Soiño errak eongo zin mina zoku hartan?
- Bai! Kanpotik soatzen zin, ttuk ttuk! Kampotik kontatzen ginttun, gio apuntia in ber zaten baizen!
- A...
- Zenbat falloik o' bazen o'
- 'Ta zea , 're
- Hamabost bat tiro 'ro hola.
- Hamabost tiro.
- Pega bakotxin.
- 'Ta dinamita 're toki batin eoten zen ez?
- Bai, bolboeiya.
- Bai, hua zaintzen o' zein aitzen zen o'
- Itxiya eoten zen. Geo berriz beldurra geo 'ta eyo 'ta, lapurtzeko beldurra 'ta, guarda jarri zuten.
- Guardak eondu zin urte frankun, gau 'ta eun. Atia itxiya giltzatua miño asuntua gio 'ta txarro 'ta. Gio azkenin utzi erekiya biolboiña, erki kosta zen ba huaxe 're, jesus, mendipin hoinbesteko obra iña.
Gio betik kartzen zuten bi guardiazibilkin. Bat muniziyukin 'ta bi guardiazik beste kotxikin, atzetik
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:40:30 - 0:44:00 (3' 30'')
Laburpena Lehergaia nola jartzen zen. Esku-palarekin kargatzen ziren bagoiak. Azkeneko lau urteetan ekarri zituzten makinak materiala kargatzeko. Dinamita zainduta egoten zen, lapurtzeko beldurrarengatik.

Harri gogorra

Transkribapena

-' Ta eoziñ obratan miño gutxiyo, hil da hor jendia. Gorra da hoi e! mateila gorra gein tokitan. Non e' non badia zea batzuk falla batzuk battu. Non o' non miño ez asko e'.
Hoi Ayako Harriyan mateila hoi baita granitua, hoi gorra da gorra!
-Gorra.
- Hor igual ikatzakin 'ta aizten dinak 'ta izango dia zeaguk.
-Bai, bai hoik paltsuk 'men dia, hoik ez ttugu kusi guk miño, hoi k paltsuk 'men dia
-Zolua itten e' geyo kostako zen ba gorra bazen ?
- Bai, u...
-Dinamitakin itten zen?
-Bai bai, dinamitakin bai.
-Ze itten zen haundina dinamitakin in 'ta gio mateila atea?
- Geina pikotxakin pixkat pasatzen zen miño, gehina , despeetzen du horrek e'! (...)
-Eta geo pikotxa ez zea taladruk o' zea, zerbate erraminta izango zen elektrikua ez?
- Hoi kolumna, holako hanka't bezela 'ta hanka haren burun jartzen zen zast burun sartuta makina, 'ta harrei pistoleta, 'ta taka. Apoyua hanka bakarrak.
'ta mangak. Bat urana 'ta bestia haiziina.
-Indarra berko zen harrei heltzeko?
-Bai eskuleku bat zun han 'ta, pixkat enbobillatzen zenin ya kasi beotzen zen.
-'Ta geo zorrua zaten zun harrek hola, hanka harrek, 'ta aurrea pistoleta bukatzen zenin, eskuleku bat bazun atzin 'ta rak, xarde'at hola lurrai heltzen ziyona,ta zorrua aurrea karri 'ta berriz beste metro erdi'at eo.
-Lau kolpetan itten zuten metro ¡ta erdi 'ro inguru hortako zolua.
- 'Ta hoi miñolen zekin, zekin itten zen
-Mazan! Dimbi -damba leno!
-Jo
- Bos bat xolo 'ro hola saten tzun metro edi'at o' geixiokuk o'.
-Balentin difuntua aitzen zigun guri saten.
- Selpuruko Balentin?
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:37:25 - 0:40:30 (3' 05'')
Laburpena Lur-jausi gutxi egoten ziren, granitoa gogorra izaki. Joseren garaian, makinekin aritzen ziren, baina lehen eskuz, mazekin.

Istripuak

Transkribapena

- Eta lan peligrosuna zein zen, barrenin aitzen zenantzako, o' labadorin aitzen zenantzako o'?
- Labaderokuk miño geyo galdu zin barrenguk, bai. Hoi bai.
- 'Ta derrunbik eta? eondu al zin ? derrunbik o' zolua itxita harrapatu barrenin 'ta ?
- Ba ez asko , miño badia halare! Beinoizko Joakiñen atta bat. 'Ta bestia, Zuzperregi besamotza izautu al tzunun? ne kintua zen, haren atta. Zuzperregi Gutzekua.
'Ta haik biyek pareja, pareja ai zinak. Aurretik torri men ziyoten hoiri pilla!Biyek harrapatu. Batek hankak ageiyan men zittun bestik batez.
Hamairu tiro tira 'men zittuzten haik atetzeko! Ze blokik izango zin gañin! Trixtia pasa zen hoa. Beste bat Galtzibordako MArta izautu al tzunun? Haren gizona prantzesa 'men tzen.Lenbiziko gizona.
Etxetxuri apellidua. Hai Harri koxkor luxe bat etorri 'men ziyon, haik gizo buruan jo 'ta seko! 'Ta harriy hora hor eoten zen almazenan aurrin kroxka batin.
Benjamiñek saten zun: " Gizonakin iñon arrastoik ez 'ta gizona hilla! Nomatte toki txarrin jo 'ta handik gotti zenbat zen, bi metro zango zittun gehinez e' buruan gaintik goitti! 'Ta jo 'ta plaxt.
(...)aski ongi! Han Olaundittu allekan hilzen hoa. Arditturrittik hara kilometro 'ta geyo do.
Bestia berriz, len san dugun fakultatibo xar horren semia tximiniak tragau zun. Tximeniya zakarrez betia, holakukin aitzen zena ze. Ordun hasiya! hamabost eun gehinez e' ! mutil gaztia. Apaatukin nomatte hark kostumbreik ez, mañik eta
Mineruk han 'men tzin hauntzexio miño haik e' deus san ez 'ta, zakar pilla haren gañin apaatu hoi jarri 'ta hasi da numatte beiraka 'ta, bian paltsua euki harrek! Zakar pilla barrena bee apaatu 'ta guzi!
'ta bea 're baiª! Gio bazterretatik enbutun bezela torri 'men ziyon gaintik izuarrizko pilla 'ta
-Enterratu
-Hantxen enterratu! beko bokatik aatea tximiniyan.
Gañekun beste'at zeakin manielakin o' . Dembo'atin eskulanak, zerbatte pieza iyotzen ai zela, gallendu 'ta maniela atzeka hasi 'ta jo lepagañin 'ta seko.
'Ta hola, hoik aittuk ttut nik e, beno batzuk kusiyak e' bai miño manielak jo zun hoi enun kusi. Goizutarra zela usteut hoa.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:34:00 - 0:37:25 (3' 25'')
Laburpena Azidoak eta keak gaixotu egiten zuen langilea, eta, horretaz gain, istripuak ere izaten ziren.

Mea garraioan

Transkribapena

-Nola nola zen gutxi gora bera, minatan erdiyak e... 'ta esteriorren beste erdiyak o' hola 'ro
-Ez gutxiyo esteriorrin, minan geyo geyo. Bai.
Labadorin zango zin bos bat o' , sei bat o' hola. Gio beko biri hontan e' ale batzuk izaten zin, Paukoerrotako prantzesa, Luix ijitua, Herñañi
-Hoik ze ittten zuten o' non non eoten zin
-Kunetak garbitzen biria arreglatzen, hemendik Antxoño bakizu, han o' hemen, beti trabesak sartzen 'ta hola. Hor e' enpleatuk zin beste bost bat o' sei bat o' igual.
Gio trenakin e' beste gabieruk bi 'ta makinista hiru. Haik e' eunin bi biaje itten ttuzten hara. Atea 're itten zen hor e' tunelajia!
- Zenbat bagoi zittun?
- Bos bagoi bosna tonelakuk.
-'Ta bi biaje?
- Bi biaje eunin denbo askuan!
-Jo
-Bai.
- Ate, karo ate 'ta ate aiko ziñazten zuek eta
-Atea itten ba
Labadoria urik baldin bazen pilla izugarriya pasatzen zun!
-'Ta labadorak, labadoriak ze itten zun?
-Harriya txikittu ongi, iriña bezela
-Txikittu, bai e?
- Gio azidun bittartez altxatzen zen, 'ta paletak ibiltzen tzin bueltaka. Haik harru hura apar hoa botzen zuten bazterrea, ta hua zen mineala.Harriya azpitik joten zen . Oso polita zen beitzeko 're.
- Han separatu itten zen?
-Dena sepatu itten zuten.
-'Ta harriya harriya ze sobratzen zena zer zen oan guk kusten ttugun zea hoik
- Estell hoi, estell hoi
-Estell hoi. 'Ta gio gaintik harri hutsa zen dembon , sarrerako dembon 'ta, hoik bazterreta bota berriz,
zea labadorea gabe
-Pilla hoik kusten dia non nahi oan
-Bai, oan zea belar otiakin pixkat tapatuk dozte miño denbotan eondu dia bixtan.
-Bai, zakartuk bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:31:50 - 0:34:00 (2' 10'')
Laburpena Meazuloetako eta labaderoko langileez gain, gehiago ere bazeuden: trenbideen mantenua egiten zutenak eta makinistak, esaterako. Mea asko garraiatzen zen; trenak bi bidaia egiten zituen egunean. Labaderoan harria txikitu eta azidoekin nahastuz mea ateratzen zen.

Alargunen miseria

Transkribapena

- Geo jarri ziyoten noizpatte, bai! Pixka 't jarri ziyoten. Monika xarrak 'e gizona hola galdua omen zun 'ta... Hua ez nun izautu nik, biño...
Hairi 're bostehun peztako 'at jarri ziyotela 'ta poza errakin izautu izandu nun. Biño urte asko deus 'e gabe.
- Gaiña familiya aurrea...
- Bai ordun... Geo mutilla, Patxiku, hamalau urtetan 'o hartu 'men ziyoten.
Tokatzen yon edadin miño lentik, atta han hilla 'ta, pamili haundiya 'ta miseiya, pobre izugarriyak eta, haingatik 'o, pixka 't ikusi.
- Bai. Biño hala 're ez zun gozua izan ber e, gizona minatan hil 'ta geo semia hara biali berra lanea, e?
- Bai, bai. Orduko jarriyak izango zin noski, urakin. Biño geo 're mina beti zikiña da.
- Bai, hoi san ber nizun. Plomuk gehiyo ingo zun, biño zolotan aitzen zinak 'e beti hautsa 'ta ez?
- Bai. Geo makina hoik 'e... Hautsik ez zun ordun, biño oliyun kia 'ta... Oliyu 're asko ber izaten zuten 'ta... Zikiña mina. Beti zikiña!
Geo hoimbeste hauntz barrena jonta...
- Karo.
- Kampoko zeaik ez 'ta, tximeniya pasa arte 'ta, tximiniyan betti gotti 'ta bentiladorikin 'ta, mangak jarrita 'ta...
- Bai, nahiz 'ta adelanto gehiyo euki, hua beti zolua.
- Beti zolua! Bai, tristia. Bai, bai. Holaxe aittu giñan bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:30:10 - 0:31:50 (1' 40'')
Laburpena Alargunek ez zuten ezer kobratzen hasieran. Gero hasi ziren zer edo zer jasotzen. Senarra meategietan hil zitzaion ama bati semea ere meategietan hasi zitzaion, beharrak eraginda. Lan zikina eta arriskutsua zen.

Lan arriskutsua

Transkribapena

-Zinka atetzen zen ?
-Ez nahastin atetzen zin, genero geyo.Plomua 're atetzen zen hogeitamar bat tunela 'ro hola hillatin. Pixkat barra batzuk izaten baizittun plomuk. Labadorin haik denak beixteko adelantua bazen.
Kobria 're pizar bat atetzen zuten. Pirita atetzen zuten pizar bat. Txarra zen hua oso, reaktibo oso txarrak zittun harek . Ahutik odola zeittela jartzen zin, reaktibotan ai zin obreruk.
-Bai e?
- Lañuk itten itten barrenin, numatte kia, kia atetzen ziyon. Auskuko ze azido zin haik! Hamairu klase 'ro bazin aziduk. Bat bateko 'ta bestia besteko 'ta arloria 're beixten bai zuten, arloria.
Espato de flor, fundiziyotan zeatzeko. Burniyai gozuo mateko.
-A bai?
- Konpaziyo batea txatarra urtutzen da, txatarra. Txatar pillat urtutzen da 'ta hua zaten 'men da lingote txarra. 'ta horrekin nasten zuten.
-A...
-Hoi hemen sal,hoi hemen saltzen zuten zuriya zen, txui-txuia.
-Eta hor zea hanako kalte itten zun hoi zer zen?
-Blenda zen pi , blenda plomua dentan txarrena.
-A plomua txarra, pisuna.
- Ordun labaderun ai zena bakarrik ez, barrenin ai zena 're kalte itten ziyon
-Bai ba! enbobillatzen 'ta ai zenin makina hautsa atetzen baizun. Harek galdu zittun, urakin makina jarri zittuzten bittartin, kantidadezko gizonak hor. Lehorrin aitzen zinin, hortzak bakarrak zuiyak atetzen zittuzten haik kanpoa e!
Izerdiyakin 'ta hauts harrekin dena (...) Hemen Kapotte 'ta, hain denboan Balentin Selpurukua saten zun instat batin hogeita hamarretik goitti hil 'men zin! 'Ta jende gaztia. Hogeitamar, hamabi hamalau, holaxe
A ze kanzer sartu zen hua hor! 'ta ordun numatte lantei aukerik etzen, mendiya o' bestela mina 'ta. Errentiyan papela hoixe.
-Orduko bazen papelera?
-Bai hoi zarra dela usteut.
-'Ta gio alargunai 'ro zerbatte geldittu 'ro itten 'te ziyoten?
-Urte mordoska batin kasik ez
-Gio jarri ziyoten nozpatte
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:27:30 - 0:30:10 (2' 40'')
Laburpena Zinkaz gain, beruna eta kobrea ere ateratzen zen. Azidoekin aritzen ziren langileak ahotik odola zeriela egoten ziren. Zulo barruan ere langile asko hiltzen zen, olio erreak botatzen zuen kearekin. Lantegi aukera askorik ez zen orduan: mendia edo meategiak.