Istripuak

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:34:00 - 0:37:25 (3' 25'')
Laburpena Azidoak eta keak gaixotu egiten zuen langilea, eta, horretaz gain, istripuak ere izaten ziren.

Transkribapena

- Eta lan peligrosuna zein zen, barrenin aitzen zenantzako, o' labadorin aitzen zenantzako o'?
- Labaderokuk miño geyo galdu zin barrenguk, bai. Hoi bai.
- 'Ta derrunbik eta? eondu al zin ? derrunbik o' zolua itxita harrapatu barrenin 'ta ?
- Ba ez asko , miño badia halare! Beinoizko Joakiñen atta bat. 'Ta bestia, Zuzperregi besamotza izautu al tzunun? ne kintua zen, haren atta. Zuzperregi Gutzekua.
'Ta haik biyek pareja, pareja ai zinak. Aurretik torri men ziyoten hoiri pilla!Biyek harrapatu. Batek hankak ageiyan men zittun bestik batez.
Hamairu tiro tira 'men zittuzten haik atetzeko! Ze blokik izango zin gañin! Trixtia pasa zen hoa. Beste bat Galtzibordako MArta izautu al tzunun? Haren gizona prantzesa 'men tzen.Lenbiziko gizona.
Etxetxuri apellidua. Hai Harri koxkor luxe bat etorri 'men ziyon, haik gizo buruan jo 'ta seko! 'Ta harriy hora hor eoten zen almazenan aurrin kroxka batin.
Benjamiñek saten zun: " Gizonakin iñon arrastoik ez 'ta gizona hilla! Nomatte toki txarrin jo 'ta handik gotti zenbat zen, bi metro zango zittun gehinez e' buruan gaintik goitti! 'Ta jo 'ta plaxt.
(...)aski ongi! Han Olaundittu allekan hilzen hoa. Arditturrittik hara kilometro 'ta geyo do.
Bestia berriz, len san dugun fakultatibo xar horren semia tximiniak tragau zun. Tximeniya zakarrez betia, holakukin aitzen zena ze. Ordun hasiya! hamabost eun gehinez e' ! mutil gaztia. Apaatukin nomatte hark kostumbreik ez, mañik eta
Mineruk han 'men tzin hauntzexio miño haik e' deus san ez 'ta, zakar pilla haren gañin apaatu hoi jarri 'ta hasi da numatte beiraka 'ta, bian paltsua euki harrek! Zakar pilla barrena bee apaatu 'ta guzi!
'ta bea 're baiª! Gio bazterretatik enbutun bezela torri 'men ziyon gaintik izuarrizko pilla 'ta
-Enterratu
-Hantxen enterratu! beko bokatik aatea tximiniyan.
Gañekun beste'at zeakin manielakin o' . Dembo'atin eskulanak, zerbatte pieza iyotzen ai zela, gallendu 'ta maniela atzeka hasi 'ta jo lepagañin 'ta seko.
'Ta hola, hoik aittuk ttut nik e, beno batzuk kusiyak e' bai miño manielak jo zun hoi enun kusi. Goizutarra zela usteut hoa.