Egitasmo honi buruz

Aurkezpena

‘Oiartzuarren baitan’ izeneko proiektua 2006an abiatu zen eta oinarri-onarrian hauxe du helburua: azken urteetan hain azkar aldatzen ari den Oiartzungo hizkera biltzea eta, honekin batera, herriko memoria kolektiboa ere jasotzea. Biltzeaz gain, zabaltzea ere badu helburu. Hona hemen emaitza nagusia: oiartzuarrenbaitan.eus ataria.

‘Oiartzuarren Baitan’ proiektuaren sustatzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean finantzatu du. Txoko hau aprobetxatu nahi dugu bidelagun izan ditugunei eskerrak emateko: Badihardugu elkarteari, oiartzuarrek osatutako Aholkulari Batzordeko kideei, Oiartzuera taldeko lagunei eta modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztiei (aholkuak emanez, animatuz, parte hartuz...); eta, nola ez, beren etxeko ateak zabaldu dizkiguten elkarrizketatuei eta euren senideei.

Eskerrik asko guzti guztioi!!!

Ondarea zenbakitan

Argitaratutako elkarrizketa orduak112 ordu
Pasarteak3.235 pasarte
Hiztunak77 hiztun
Hiztun zaharrena Arruti Garate, Maria (1904-04-16)
Hiztun gazteena Idarreta Cardona, Julen (1990-10-12)

Parte hartzaileak

Oiartzuarren baitan proiektuan, modu batera edo bestera parte hartu duten herritarrak eta taldeak asko izan dira. Euren laguntzari esker daukagu ondare eder hau denon eskura.

Egunetik egunera, zerrenda gero eta luzeagoa da.

  • Egitasmoaren sortzailea eta egilea: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea
  • Babeslea: Oiartzungo Udala
  • Sustatzailea : Ane Lardi Enbil
  • Koordinatzaileak: Aintzane Lertxundi Irigoien eta Aintzane Toledo Lardi

Eskerrik asko:

Ane Badiola Ostolaiz, Pello Añorga Lopez, Mikel Mendizabal Cristobal, Maider Lekuona Azpiazu, Aintzane Galardi Portu, Ainhoa Fraile Ugalde, Idoia Fraile Ugalde, Iñaki Arbelaitz Gelbentzu, Jabi Elizasu Martinez, Bakartxo Arabolaza Zabala, Aitziber Arnaiz Garmendia, Badihardugu (Deba Ibarreko euskara elkartea), Maria Jesus Enbil Urdanpilleta, Irati Etxebeste Madariaga, Oier Gorosabel Larrañaga, Xabier Harregi Agirrezabala, KAM Telekomunikazio Aholkularitza, Kattin Txiki Taldea, Joxe Luix Lardi Landa, Larraitz Lasa Perez, Exte Martiarena Labandibar, Agustin Mendizabal Iturria, Oiartzun Irratia, Petra Lekuona Zaharren Egoitzako langile eta laguntzaileak, Joxe Luix Pikabea Lasa, Maitane Toledo Lardi, Belen Lardi Enbil, Jose Antonio Zalakain Lekuona, Ttur-tturreko kideetako bakoitza, kontaktuak egiten lagundu diguten guztiak, elkarrizketa proposamenak egin dizkiguten guztiak.