Irratsaioak

'Oiartzuarren baitan' egitasmoaren helburua, ahozko ondarea jasotzeaz gain, hedatzea ere bada. Web gune honen xedea ere horixe da: hedapena. Baina horretaz gain, beste euskarriak ere erabiltzen ditugu hedapenerako. Esate baterako, herriko irratia.

2008tik 2010 bitarte, asteroko saioa egin genuen eta 2010-2011 denboraldian, Oiartzun Irratiko goizeko Arguyuan saioan, atal bat izan genuen. Irratsaio hauetan Oiartzungo hizkeraren ezaugarriak, beste euskalkien ezagutza eta garai bateko kontakizunak izan genituen ardatz nagusiak. Beheko zerrendan dituzue entzungai: