Mea garraioan

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:31:50 - 0:34:00 (2' 10'')
Laburpena Meazuloetako eta labaderoko langileez gain, gehiago ere bazeuden: trenbideen mantenua egiten zutenak eta makinistak, esaterako. Mea asko garraiatzen zen; trenak bi bidaia egiten zituen egunean. Labaderoan harria txikitu eta azidoekin nahastuz mea ateratzen zen.

Transkribapena

-Nola nola zen gutxi gora bera, minatan erdiyak e... 'ta esteriorren beste erdiyak o' hola 'ro
-Ez gutxiyo esteriorrin, minan geyo geyo. Bai.
Labadorin zango zin bos bat o' , sei bat o' hola. Gio beko biri hontan e' ale batzuk izaten zin, Paukoerrotako prantzesa, Luix ijitua, Herñañi
-Hoik ze ittten zuten o' non non eoten zin
-Kunetak garbitzen biria arreglatzen, hemendik Antxoño bakizu, han o' hemen, beti trabesak sartzen 'ta hola. Hor e' enpleatuk zin beste bost bat o' sei bat o' igual.
Gio trenakin e' beste gabieruk bi 'ta makinista hiru. Haik e' eunin bi biaje itten ttuzten hara. Atea 're itten zen hor e' tunelajia!
- Zenbat bagoi zittun?
- Bos bagoi bosna tonelakuk.
-'Ta bi biaje?
- Bi biaje eunin denbo askuan!
-Jo
-Bai.
- Ate, karo ate 'ta ate aiko ziñazten zuek eta
-Atea itten ba
Labadoria urik baldin bazen pilla izugarriya pasatzen zun!
-'Ta labadorak, labadoriak ze itten zun?
-Harriya txikittu ongi, iriña bezela
-Txikittu, bai e?
- Gio azidun bittartez altxatzen zen, 'ta paletak ibiltzen tzin bueltaka. Haik harru hura apar hoa botzen zuten bazterrea, ta hua zen mineala.Harriya azpitik joten zen . Oso polita zen beitzeko 're.
- Han separatu itten zen?
-Dena sepatu itten zuten.
-'Ta harriya harriya ze sobratzen zena zer zen oan guk kusten ttugun zea hoik
- Estell hoi, estell hoi
-Estell hoi. 'Ta gio gaintik harri hutsa zen dembon , sarrerako dembon 'ta, hoik bazterreta bota berriz,
zea labadorea gabe
-Pilla hoik kusten dia non nahi oan
-Bai, oan zea belar otiakin pixkat tapatuk dozte miño denbotan eondu dia bixtan.
-Bai, zakartuk bai.