Alargunen miseria

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:30:10 - 0:31:50 (1' 40'')
Laburpena Alargunek ez zuten ezer kobratzen hasieran. Gero hasi ziren zer edo zer jasotzen. Senarra meategietan hil zitzaion ama bati semea ere meategietan hasi zitzaion, beharrak eraginda. Lan zikina eta arriskutsua zen.

Transkribapena

- Geo jarri ziyoten noizpatte, bai! Pixka 't jarri ziyoten. Monika xarrak 'e gizona hola galdua omen zun 'ta... Hua ez nun izautu nik, biño...
Hairi 're bostehun peztako 'at jarri ziyotela 'ta poza errakin izautu izandu nun. Biño urte asko deus 'e gabe.
- Gaiña familiya aurrea...
- Bai ordun... Geo mutilla, Patxiku, hamalau urtetan 'o hartu 'men ziyoten.
Tokatzen yon edadin miño lentik, atta han hilla 'ta, pamili haundiya 'ta miseiya, pobre izugarriyak eta, haingatik 'o, pixka 't ikusi.
- Bai. Biño hala 're ez zun gozua izan ber e, gizona minatan hil 'ta geo semia hara biali berra lanea, e?
- Bai, bai. Orduko jarriyak izango zin noski, urakin. Biño geo 're mina beti zikiña da.
- Bai, hoi san ber nizun. Plomuk gehiyo ingo zun, biño zolotan aitzen zinak 'e beti hautsa 'ta ez?
- Bai. Geo makina hoik 'e... Hautsik ez zun ordun, biño oliyun kia 'ta... Oliyu 're asko ber izaten zuten 'ta... Zikiña mina. Beti zikiña!
Geo hoimbeste hauntz barrena jonta...
- Karo.
- Kampoko zeaik ez 'ta, tximeniya pasa arte 'ta, tximiniyan betti gotti 'ta bentiladorikin 'ta, mangak jarrita 'ta...
- Bai, nahiz 'ta adelanto gehiyo euki, hua beti zolua.
- Beti zolua! Bai, tristia. Bai, bai. Holaxe aittu giñan bai.