Zator lana

Transkribapena

- Ttikiy hoi, hoi lan asko itten zula saten zuten, planutan 'ta, geo bazakin harek mendipetik noa jon e? zatorra bezelakua zen hua! Harek esaten tzun mendiyan konpaziyo batea Pullin han jarriko zun holaxe ezkaka bat, burni bat sartuta, 'ta jarriko zen, Maraitik abituko zun galeiya hara...
"Nik san bezela tortzen bazazte burniy honek barrena eroi ber dik"
- 'Ta halaxe?
- Halaxe halaxe xartu zen.
- Jon zin, bi urte igual hara alletzen, 'ta hara jo tope jotin, betik gotti tximiniya ateko zun, markatuko zun 'ta mineruk segi han hark agintzen zun bezela.
- Eun batin kalatu zela san niyon 'ta, burniy harei heldu beti, bai ezta (...)
- Esta bien!
-Hirurigeita hamabost metro zen tximiniya betik gotti
-Tipo ona zen hua!
- Ordun kanpotik sartzen zuk harrek taka! kanpotik
- Bai, kanpotik
-'Ta ordun azpitik tximiniya atetzen zenin exakto
-Tximiniya atea 'ta
- Hemen parin atezkio, hasitzen den leku haren parin, miño, hemendik galeiya jon jangoikuniteiño 'ta han at tximiniya! 'ta hoi burniya barrena erori!
-Erki kalkulatu.
-Kalkulatu! Ikarriya holako apatukin itten zen, bueltaka han ibiltzen zun gañin eltzia bezelako 'at. Antigualekua e' militarrana izandua 'ro
Zarra 'men zen hala saten zuten. mIño ona e!
-Miño zuk e ongi launduko zeniyon 'ta , argiyak eta ongi
-Argiyak eta
- Ongi karo, sekretayo ona harrek!
-Ikasi nun, azken aldea bista 'ta 're bajatu zizkan harei 're, ne oango gisa 'ta, han aitzen zen antijuk eta gaintik beste lupa 'ro zea batekin 'ta beiraka 'ta. Nik saten niyon tal numero 'ta , atzetik kusten bainun nik 'ta ez piyatzen hua nik sanakin hale, ospas, beak kusi arte. Hua tipua! Saten niyon: "etza piyatzen nik sanakin!"
Nik esan 'ta deus sango. Alu hora!
- 'Ta zeak nola itten zin? E...karo lendabizi in berko zen zolua
-Zolua
-Eta geo
- Tunela
-Tunela tunela in
-Tunela in eta geo non , geo tunela itten ai ziñaztela ya mateila atetzen aiko ziñazten ez ? o'
-Biria atzetik bire jartzallik hantxe joten tzin gue añin 'ta bagoya. Bagoira, harrapatzen zutena bagoira bota 'ta biria benga aurea! Lenbizi rail erdiyak eta hurrengun haik kendu 'ta osuak eta berriz hain aurrin erdiyak eta bire jartzaillik.
- 'Ta bagoya tira 'ta zeonek itten zenuten? osea personakin itten zen o' animaliyakin?
- Ez pixkat aurregotik manduakin. Bai.
-'Ta gio hua kanpun bagoita, baitare
-Baskulatu, 'ta gio kamionak, azken aldea kamionak.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:24:00 - 0:27:30 (3' 30'')
Laburpena Topografoak prezisio ikaragarria zuen; zatorraren modukoa omen zen. Burdin bat jartzen zuen lurrazalean bi kilometrotara-edo, zuloa egiten hasi, eta, janez-janez, burdineraino iristen ziren, batere deskuidurik gabe. Meazuloa nola egiten zen. Hika.

Arditurriko arduradunak

Transkribapena

-San zazu berriz, zein tzen aitzen zena hartzen 'ta
- Don Juan, Hernandez.
-Eta hua zer tzen hijinierua 'o, zer tzen hua, harrek ze
- Hijinierua alletu gabe izango zen, fakultatibo topografo.
- 'Ta zuk ze itten zeniyon harrei laundu, harrek neurriya 'ta hartu 'ta gio ingo zittun planuk
-Hortxe begiyak itxita jarriya be zea hortik beira 'ta, punto bat 'ta, hark jartzen zun puntu harta 'ta, ni harei argi itten 'ta, hoik apatu hoik montatzen 'ta
-Karo, karo 'ta harrek e planuk itteko harrek e' jon berko zun muturreño.
-Datuk hartzen zittun, datuk hartzen zittun zea, libro txar batin 'ta ze planuk itten zittun geo!
-Kusi zenittun geo?
-Kuarto planua bazun, hau miño haundiyua askoze. Bi holako bai 'ta maya er bat erdi erdiyan 'ta han, han aitzen zen buruik altxa gabe. Bai ba, gootsu zen langillia!
- 'Ta hua nongua zen?
-Leonesa
-Al zen?
-Bai
-'Ta zer zen mineta torriya lanea hua
-Bi, bai, minak hasitzekun torriya. Anaya bazun Kaputxinotan. Bi anayak torri 'men tzin, biyek zeakuk e, karrerakuk biyek.
-Harrek e konpañiako itten zun lana?
-konpañia horrentzat beantzat miño hua Kaputxinotan.
-'Ta harrek ze itten zun?
- Hua 're fakultatibua zen, nausi zen han.
-'Ta gañeko nausiyak zein zin? Nausiyak bertan bertan eote al zin?
- Ez , ez ez. Hoik kalin bizitzen zin. Goizin beatzik aldin torri 'ta eguardin bazkaltzea joten zin ordubatin o' 'ta berriz tortzen zin, labak aldin o'. euna erra pasik zin hoik.
- Hoik lan askoik etzuten ingo.Hoik ze itten zuten bijilantziya pasa o' ?
- Bai, guri aindu! haik zoloa jon be makiñat eun ! hijinieroik behin o' bitan besteik enun kusi! Jode
-'Ta kalin non bizi zin haik?
- Postaku hortan bizitzen zen Bejamin 'ta biyek itxe batin bizittu zin kita.
- Bi zin ? bi
- Bi zin bi fakultatibo ta hijinierua, 'ta kimikua. Lau zakur alper.
- Miño haik eztin nausi haik minan nausiyak etzin izango!
- Ez ez konpañia, haik pioyak zin haik e'
-Hoi da. 'ta nausiyan ze san tzu kalin bizi zila?
- Ez, ez hoik zin kalin bizi zinak. Hemen zin nausik haundinak hoik zin. Hijinierua haundina. Irunen bizitzen leno lengo zarra, Don Ramon Orti. Bakeiko semia, motz bat,sekula ez mina sartua, eyun buruan joko ez harriyak hoa!
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:21:00 - 0:24:00 (3' 00'')
Laburpena Josek oso ongi ezagutzen zituen zoko guztiak eta fakultatiboari laguntzen aritzen zen, topografiatzen. Nagusiak ez zituzten ezagutzen. Arduradunak agertzen ziren tarteka meategietara. Oiartzungo kalean bizi ziren: bi fakultatibo, ingeniaria eta kimikoa.

Zazpi ordu lurpean

Transkribapena

-Denboa? zazpi ordo.
-Zazpi ordu? ate gabe eun guziyan?
-Ate gabe, bai, bai. Azken aldea, ate gabe.
-Leno bi errelebotan aitzen zenin difente izaten zen, goizin zortzitan sartu 'ta hamabitan bazkaittea atetzen giñan 'ta ordubatin sartu, ordubete bakarra bazkaitteko, 'ta geo lau t'erditan o' hola berriz kanpoa itxea.
Gio aldrebes jarri zuten dena batea. 'Ta dena batea bai gauza erra miño, beste aldea ez ona, gorputzantzako paliza. Itxeako ordu geixio 'ta
-Miñon zazpi ordo
-Jendia engaintzeko jarri zuten hoa, karo bazkaiya 're jarri zuten hua 're huskeiya batin jarri zuten 'ta, ni enitzan beiñe geldittu miño.
Bazin bertan jan 'ta itxea tortzen zinak eta. Moniketarrak hoik e han jan 'ta itxea.
- 'Ta barrenin aitzen zinak, zen zen e... batzuk beti barrenin aitzen zinak bestik beti kanpun o' txandatzen tziñazten?
- Bai, minako plantilla 'ta kanpokua bi dia, labaderokuk etzin beiñe barrena joten , 'ta minakuk e' ez beiñe labadorea. Bai, exteriorrekuk 'ta, plantilla difentik, bakotxak be plantilla. Gu minakuk giñan.
-Minakuk. Zu barrenin ibiltzen ziñan?
- Ni ofiziyo pixarra nulako, bestek itten etzittun lanak iñ tten nittun nik eta, titzen ziten kanpoa prankotan, miño a azkeneko hamalau urti hoitan ez e! Haitan enkargatu eondu nintzen 'ta
Ordun goizin sartu 'ta eguerdiarte. Bai.
-'Ta azkeneko zokua 're izautzen zu zuk
-Bai ongi, ongi gañea. Gio neurketan 'ta, holako katxarruk ibiltzen bizkarri makiñat aldiz
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:18:45 - 0:21:00 (2' 15'')
Laburpena Lehendabizi bi txandatan egiten zuten lan, baina gero zazpi ordu segidan aritzen ziren zulotik atera gabe. Etxera lehenago joaten ziren, baina gorputzarentzako txarra zen. Langileak bi taldetan zeuden banatuta: barruan aritzen zirenak eta kanpoan aritzen zirenak.

Meategiak itxi bai, baina materiala ahitu ez

Transkribapena

- O'gio ya familiya itten zutenin 'ta ya..
-Ez batzuk familikuk bazin 'ta Altzibarren bizitzen hua 're 'ta, geyo 're bai.
Beste Bicente Morrella, beste bat e' bazen Altzibarren bizi zena familiyakin hua 're 'ta, ume bat o' bi 'ro bempin bazittuzten 'ta, hola.
- Ordun haiken ondorenak Oiartzunen bizi dia oañ?
-Bai izangoia
- Hemen geldittu zinak, ez?
-Bai, bai
Morrella jon zen e! Torrelabega jon zen. Haik, zeatu zenin, mina itxi zenin pranko jon zien.
-Haik erraxao jongo zin hemen bertakuk miño
-Bai
-Haik ya oittuk
-Haik nomatte hanguk zin 'ta paraje haitakuk eta, haik aixa jon tzin.
-Hemenguk o... muturrekua
-Ba eske bu
- Marai zea, Joakiñ e' Legorreta jon zen 'ta Beiñozkua , zea 're bai Penai 're bai, frantzesan semia 're bai, 'ta gio Legorreta itxi berriz, handik hiru lau urtea!
-Jo erra eh?
- Izorrai
- Hainbeste lan inta, gio hola zea in berra e'
-Bai
-'Ta hoi ze izan zen eun batetik bestea o' ya iertzen zeniyoten zuek o' ya ixtea zijula o'?
-Ez, ez urte pare bat aurretik o' ya abertentziyak hasi zin jartzen, etzula produzitzen, etzula hau etzula hua, minealak attu zila 'ta... minealak atttu Arditturrin? Urrutittu bai, bakizu gaur honeaño jaten dugu, bihar haraño jongo ga 'ta, hua gio urrutitzen diju beti, hoi bai,
miño attu? betti noaño den iñork eztaki oandik!
-'Ta zuek ze joten ziñazten zuzenka o' ?
- Zuzenin 'ta, astensorik badia, ta planuk e' bai, 'ta plomadan battu egunda hirurogehi metro 'ro! kanpotik betti.
- Plantak, plantak dia bos metro, 'bo hogeita bos metro 'ro hola batik bestea. Gio abantzi honekin bazuaz aurrea 'ta batik bestea tximiniya pasa ber zaten da, beruk ittotzen tortzen baita, ziñ ai dela
'ta bentiladoria jarri 'ta tximiniya jo goiko galeira 'ta hala joten da. Beiyin kalatzen dunin haiziak korri itten baitu goitti 'ta preskatzen da bia, bestela ittotzeño torko litzake
-'Ta zenbat denbo itten zen zoluian sartuta?
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:15:50 - 0:18:45 (2' 55'')
Laburpena Kanpoko langile asko barrakoietan egoten zen eta familia zuten asko Altzibarren jarri ziren bizitzen. Meategiak itxi zirenean, kanpotarrak errazago joan ziren beste meategietara, baina bertakoentzat oso gogorra izan zen. Urtebete lehenago-edo jakin zuten meategia itxiko zutela. Ez zen errentagarria. Meategiak ahitu omen ziren; urrutitu bai, baina ahitu ez. Zenbat planta zeuden. Meazuloak nolakoak diren. Beroa.

Meategiak itxi zirenekoa

Transkribapena

-'Ta zu soldauxka saoldauxkatik libratzeko 'ro bueno, soldauxka jon berrin hasi, asko hasten ziñazten ez, hola ?
-Gu urtia artekuk hamalau bagiñan, 'ta ondoko urtekuk hemezortzi! bai.
Seisekuk bakarra, Moniko Inazio, gio handik aurrea hasi zen jendia akortzen.
- 'Ta zenbat in ber izaten zen? soldauska
-Soldauska 're bi urtetik goti zen ordun 'ta, gio in zuten sei hillabete luzatu hor ai zinai
Jesus! miña man zun harek! Gio berriz, gio sartuko etzin beldurrakin 'ta , pixkat lentzio sartuak 'ta, ni 're hala nintzan 'ta, nik lau urte pasa nittun denta.
Lau urte in zenittun soldauska denboan, lizentziatzea. Gio ate giñan, oso gutxi irazten zen ordun, hogeita hiru duro astia. 'Ta gio ne kontura 'ta komei pixkat billi nintzan
Gio jornalak pixkat muittu zila 'ta torri zin eun batin fakultatibo bat, jan billa haik honea, 'ta ez al yaz animatzen motel 'ta , pixkat jornalak e' muittu ttuk ba 'ta bat 'ta bestea 'ta engaintu niñun behintzat
Berriz jon nintzan 'ta hogeita sei urte, lenguk lau 'ta gio bi, hogeita bi, hogeita sei urte pasia naz ni hor.
- Eta geo itxi aurretik ate ziñan zu? O' ez? bai . Minak itxi aurretik ateko ziñan zu, o' ez?
- Bai, hogeita sei urte pasatzeko
-Bai ez?
- Bai itxi zenin atea e! itxi zenin atea
- 'Ta zer zunun orduko ya erretirua jartzekua o'
-Berroita hemezortzi kunplittu zai, sei hillate parun pasa nittun,
-A
-'Ta gio san tzin fakultatibuk hirurogeita bost ber tzin, miño berrogeita hemezoertzi bai nittun neonek
Guk bagenun beste toxikuna 'ro zea patzen genuna zea, patu ez deskontu itten ziguten, 'ta harek emanzkin zazpi urte.
San tzin zazpi urte 'ta hillate batzuk gañea, zazpi hillate sobra ttuk! Paltautenak asko ttuk 'ta manzkak haitako batei, san tzin (...) miño haingatik geldittu nintzan hirurogeita bost urtetan bezelako zeakin , erretiro berakin tokatzen zena, osua.
Gio beste batzuk berriz gaztik zin 'ta Torrelabega 'ta Legorreta 'ta hor jon tzin. Beste batzuk (...)
-Beste batzuk dirua 'ro zerbatte kobratu 'ta
-Salegiko Andrex 'ta hik etzin bate jon.'Men geldittu zin hoik, sos batzuk 'manzkaten 'ta, hola.
-Jon in ber zen hara e?
-Bai
-Ya famili iña 'ta baldin bazen, gazte gaztia zena bai igual bai miño...
-Sueltun zeuden hoik , Momotti 'ta hoik
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:09:50 - 0:13:10 (3' 20'')
Laburpena Gazte asko soldaduskatik libratzeko hasten zen meategietan lanean. Jose ere halaxe hasi zen, eta meategiak itxi arte, bertan aritu zen, 26 urte denera. Meategia itxi zenean, bera nahiko ongi gelditu zen, erretiroa gertu zuelako, baina gazteek Legorretara eta Torrelavegara joan behar izan zuten. Asko ez ziren ausartu kanpora joaten eta bertan gelditu ziren, lanik gabe.

Kaputxinoetako kargadorea eta aurrerapenak

Transkribapena

-Ez ,ez trena Prantzesak jarriya, biria dena, tunelak e' bai, tunelak eta... hango kargaeru hura e' mineala iukitzeko izugarrizko txabola bat zen han, oan botik dia denak.
-Haike frantzesak iñak?
-Haik denak frantzesak iñak. Hango arku hoik eta, etzu kusi? etzinttun kusi? oañ ezto kusteik.
Xulo batzuk zin, xulo batzuk, deposito izugarriya goyan 'ta , xulo hoitik betti bota 'ta azpiyan bagoya jarrita.
-Sarreran
-'Ta handik barkoa.
-Laboratoyun onduan ez? ez
Non saten tzu hemen o'...
-Han han han
-A Kaputxinutan
-Kaputxinutan deposittua
-Gio joten tzen itsasun gañea, barkua azpiyan tubo batetik betti barkoa. Asturianan martxa bazen estranjeian saltzen zuten dena, dena.
-Zu kaputxinotan aittu ziñan lanin?
-Ez miño barkun karga denboan joten giñan
-A...
-Hara bialtzen giñuzten, bagoiak kargatzea
-'Ta ze joten ziñazten trenin?
-Bai. trenan eamaten giñuzten 'ta karri 're bai. Gio hango bagoiak ibiltzeko manduak, moniketar hoik joten tzin manduan gañin. Han kuadrik ez baitzen!
'Ta goizin jon 'ta illunarrin torri atzea mandun gañin jarrita. (...) pizkorrak zin hoik e! Xebaxtian difuntua, 'ta Inazio... bi mandokin hoik behintzat han zaten tzin. Batek hutsa sartu 'ta bestik betik atea.
Bi tunel tzin, mendik horrea sartu, han ganbiyua 'ta hortik atea, 'ta hor ateeran, kargatu. Oso politta zen, obra dotoria zen. Hua dena Frantzesak iña 'men tzen.
-Hoi ze' saten ai za Kaputxinosetan?
-Kaputxinotan
-'Ta hua 're frantzesak iña zen e?
-Bai
-Ordun dena aprobetxatu zuten! Zeak Konpañia Asturianutakuk
-Dena, dena! hain tokiyan aittu zin hok bai
-Haik nomatte eskubireik gabe izango zin geldittu zinak 'men, dena zaon tokiyan utzi 'ta joteko.

-Bai, bai,bai. Joe, erki torri ziyoten bestiri! Bestela obra haitan diru pilla erra gastatu ber zuten!
-Haik izkioztenak(?) hok izango zin, konpresoria 'ta 'men. Dembo aitan mazan aitzen baitzin burni metala atetzen, pistoletak 'ta maza, zeaik , makineiyik ez.
'ta hok hoixe ingo zuten, konpresoria, hoitxe beriya izango zen. Gio laboatoyua, hoi 're bai, Beitxikiko harrobitik harriya eamanta.
-Bazen Beitxikin azpikaldin bai harrobiya, bai.
-Harrobiya
-Bai
hortik eamaten 'men tzuten
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:06:30 - 0:09:50 (3' 20'')
Laburpena Arditurritik Pasaiara eramaten zen mea. Kaputxinoetan kargatzen zen itsasontzietara, atzerrian saltzen baitzuten dena. Frantsesek egindako azpiegituraz baliatu ziren asturiarrak. Asturiarrek ekarri zuten aurrerapena konpresoreak izan ziren, aurretik mazekin aritzen baitziren, eskuz.

Arditurriko meategien esku-aldatzea

Transkribapena

-Nola itxi zin 'ta hoi, atzo san tzinin
-A, bai bai, hoi bai. Noiz hasi zen e bai 'Ta.Katorzeko gerran, frantzesak ai zila ordun burnimetala atetzen 'ta gerra sortu zenian gabetik goizea alde in 'men zuten denak haik 'ta itxiya geldittu.zaun zaun tokiyan utzita jon 'men tzin.
Labiatan urtutzen zuten ordun burniya, zepa atetzen zuten. Ordun iñ omen tzin zunel hoik 'ta Antxoko biri hoik 'ta, haik prantzsak jarriyak 'men tzin martxa hoik denak.
Geo haik jon 'ta beste hamalau urtian geldik eondu 'men tzen. Geo ni jaio nintzan urtian konpañiz kanbitu 'ta Real Compañia Asturianak hartu, 'ta hasi zila 'ta burniyai etzitotela kasoik in haik zinkai heldu ziyotela.
Blenda izena du horrek blenda. Hoi aittu da ... berrogeita hemezortzi urtian 'o hola. Aiko zen, ni berrogeita hemezortzi urtetan erretitu nitzan 'ta
-Bai zerbatte hola
- Zerbate hola pasa ttu
-Eta hok jarri zuten trena?
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:04:50 - 0:06:30 (1' 40'')
Laburpena Mende hasieran, Arditurriko meategia frantsesen eskuetan zegoen, eta, Munduko Lehen Gerra etorri zenean, dena zegoen bezala utzita alde egin zuten. Handik hamalau urtera, Real Compañía Asturianak hartu zuen. Frantsesek burdina ateratzen zuten, eta, asturiarrek, zinka.

Ikasketak

Transkribapena

-Mitxelenanin ibilli nitzan ni pixkat bai.
-Non?
-Mitxelenanin
-Non zen MItxelena?
-Kalin
-A...
- Hor bat zen maixtra, bestia neskazarra zen Maria. Merzedes, neskazarra bazen maixtra esamiñatua.
Mitxelenanin zea, nola sango'izut... Banko Gipuzkoanon itxo hoi, berriya iña oaiñ, horrea joten giñan.
Hor billi nintzan bi urtian o'. Eun euno e' nintzan jongo miño, pixkat hortxe espabilatu nitzan.
-Jon in ber da e?
-Hango eskola hutsa, sumar e' juxtu juxtun itten zun maixtrak beak e' 'ta.
-Geixo ikastetik jongo ziñan.
-Bai pixkat
-'Ta ze ordutan ate ber zenun? Goizin jote al ziñan, kalea?
- Goizin, bai, betzitako.
-'Ta ze ordutan atetzen ziñan Txaundotik ?
-Txaundotik Oñez zea! Taka-ttaka.
-' Ta goizeko zazpitako 'ro ?
-Ez betzitako.
-Zenbat denbo ber zen Txaundotik kalea?
-Ordobete ttika-ttika
-'Ta lijero jonta!
-Ordobete ber da oañ e'.
-Joe
-Hortxe ibilli giñan bai
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:00:40 - 0:02:00 (1' 20'')
Laburpena Tornolako eskolan oinarrizkoa ikasi zuten, eta, zer edo zer gehiago ikasteko, Oiartzungo kalera joaten ziren oinez; Mitxelenean zegoen maistra bat.