sekula ez

Kategoria gramatikala: 
Adizlaguna
Batuan: 
Inoiz ez
Aldaerak: 
Sekulan ez
Esanahia: 
Gazteleraz: 
Nunca, jamás
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi'ta sekula ez zin faltatu izandu 'ta geozko kampun utzi.
- Oaiñ igual emango littuteke, biño ordun denak holaxe eukiko zenittuzten 'ta!
- Bai.
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusiGaiñekun, afiziyua 'ta pazintziya 're ber da! Nik ez nun umeik sekula jo izandu! Ona esan in ber du! Nik maixtra ona izandu nun, neonek egiya san. Harek 'e sekula ez zun jotzen umeik.
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Bekuk e'ttunen iyotzen sekula 'e, beti goitikan bai, tortzen ttunen.
- Goikuk etortzen ttunen, miño hemen bekuk behiñ 'e ez zitenen joerik e.
- Ez, ez; gu jeitxi bai, miño bekuk iyo ez.
Manterola Arrieta, Maillolli
Aipamena ikusi- Nei oaindik sekula iñorrek ez nau san behintzat kobratuik!
- Ez, ez.
- Tasatu 'ta hoimbeste, zuetzako, biño...
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusiIzutua, abioiyan bat zelakun, e? Abioiya... aeroplanua...
- Sekulan ez baizen ailletua...
- (...) (Aular) bat eta ...
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi- Bai, e'niyun azaldu. Nik in ttuten biajitan sekula 'e zitten tokatu ezerre. 'Ta hara jon 'ta 're han utzi itten genittun guk, geo hurrungo eunin lanea jon ber genula 'ta utzi 'ta geo hok geatzen zin batzuk han kargatzeko, kamiona kargatzeko,
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusimiño nik suertia izan nin bai. Itxea entreatu ordu 'ta sekula ezer izandu gabe. Ez.
- Guk toki frankotan bai. Guk paketik sartzen genittun. (Xouta) Beste sagardotegiya hoi zer zen? Denin sartzen genittun.
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi- Txipiberrik zea jarriyak, hor goiko muntu 'o utzi 'ta alde itten genittin guk 'ta geo beak gordetzen zittun nomaitte, Txipiberrik.
- (Txipiberri) ez zen sekula harrapatuko.
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi- Joteko bai erki.
- Miño bettiko, gotti iyo (...) zu malda hua. O...! Biño sekula gouan eukitzen du "bai atrasatua!" Bazin (...), biño galdetu: "'ta zertik?" Zuk oain bizikleta bazenu...
Berrondo Iartzabal, Luixa
Aipamena ikusi- Denak galdezka: "oaiñik ez al da zutik jon? Oaiñik ez al da zutik jon? Ez bau ikasten ez da sekula jongo! Ya me daba tanta...
- Jo!
Berrondo Iartzabal, Luixa
Aipamena ikusi- karo, 'ta zuk maten ez bazenun, itxian 'e bai, san nahi dut, len hola zen.
- Guk ez genun sekulan esaten zigorrik eman baziguten. Haserre bagauden 'e senidik, aixkitzea ez esatetik. Zertik beste... "Zerbatte ingo zenuten! Zerbait izango zen!"
Berrondo Iartzabal, Luixa
Aipamena ikusigerra gue Inazio. Sekulan Oiyartzundik ate gabia, pusill bat ikusi gabia 'ta... hala eaman zuten. Sei urte pasa zittun. 'Ta Manuelek suertia izandu zun; ya gerra bukatu zen 'ta Lesakan in ziñen soldauxka. Lesakan bazen konpañiya, bakizu gerra ondorinPikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi 'ta ordun artajorra 'ta ibiltzen zin eta gue itxea asko joten zin 'ta... horren ama Xaturnina, sekulan... oaindik 'e begitan zakanet. Zazpi urte nittun, oaiñ larogeita kontuk satea nijua, beno, gehiyo gañea... Eta ama neria haik... zelaira jon ber haikin 'ta bi sos man 'ta:Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Ez. Joten zela 'ta soiñua bazela 'ta hoik bai, miño gañekun ez, ni e'naz sekula hoita... Ni Altzibarrea 're, San Pedrutan, ne denbo guziyan behiñ bakarrik torri yunen, nola itxian beti izaten baizen soiñua... Altzibarrea.Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusiBeira jarriyak denak lapurtzeko 'ta e'zuten 'ta... Gerran taberna ezin zen izan biño... Taberna ez gen... ez zen itxi sekulan. 'O baten batek nahi baldin bazun botil bat ardo eamateko 'o... Batzuk mutillak izaten zin itxetikan dirua bialtzen ziyotena eta ongi bizi zinak trabajadori haitan 'e.Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi"Ba! Nik e'nun sekula pentsatu izandu solteretan miño bizimodu hobia botako nunik ezkonduta", "Aizan! Nik ezkonduta bizimodu hobia bota niñen", "A bai?" Hemezortzi urtekin ezkondu zen. "Bai?" 'ta "Bai". Geo, nik san niyon: "'Ta horren gazteik solteran geldittu ziñan 'taAndalurria Urrutia, Anttoni
Aipamena ikusi- Ordun, ordun zen zea txarra... e.... Zuk kompaziyo batea dantzan ibiltzen ziñan, ni ez nitzen ibiltzen, biño guk kusi itten genittun. Han ibilli dia 'ta "beno guazen zerbatt hartzea"! 'ta dena mutillak patzen zun. Sekulan emakumik ez! Ordun hoi zen!Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi- Bai, errespeto gehiyokin! Sekulan ez arrimatu, ez heldu aldi bat, ez...
- Kenduta... (...) batzuk kenduta, gaiñekuk...
- Deus ez! Nei... Ni behintzat... Ni behintzat hola bizittu izandu nitzan.
Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi- Pues bira, gabe.
- Sekula sekulorum. 'Ta zui kartze al zizuten?
- Bai, nei amautxiya bizi zen arte bai. Amautxiya atautxiya biño len hil zen 'ta geo akabo.
Irastortza Artola, Inaxi
Aipamena ikusi Itxeta jon 'ta han zin trastik hartu 'ta martxa! 'Ta hoi ez da gerra. Hoi da lapurra!
- Bai, bai, ze patu 'ta ez zuten ingo (...)!
- Keba, keba! Sekula jan gabeko jendik 'o... Aj!
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Ama 'ta gotzen zin, karlista garaikuk eta?
- Esan itten zun, ez béak ez, ez zin metittuk izango hoik, ez dut uste, keba... Nei 're ez zit gustatu izandu sekula, e! Gue denbutan 're bazin e, Nazionalistak eta PNV 'ta, gorriyak eta...
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Ez. Guk ez genun sekula iñor 'e hartu.Bikandi Aristizabal, Maitxo
Aipamena ikusi- E? Ni sekula metittu politikan.
- Hobe!
Bikandi Aristizabal, Maitxo
Aipamena ikusi- Eta erdara, gaztelera aitzen al zen?
- Bueno, guk e... Erdaraz ai ber izaten genun nahitanahiyez. Eta gaiñea ez genekiun. Ez genekiun... Nik eskolan ikasi nun pixka bat. Eta geo 're etxian 'ta auzokukin 'ta ezta sekula 're.
Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusiEta guk sekulan imajinatuko ez giñan gauzak eakutsi ziguten jaten. Tipula gordiña txiki-txiki iñ eta zardinzarra gordiña nastu harrei, oliyua gordiña bota eta hura gustoa jaten zuten. Beak... Ben gauza itten zutena. Guk genunetikan jango zuten gustora, eta tomatia 're bai. Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusi- Ez, hoi sekulan ez! Nik hemezortzi urtekin pelukeiya ereki nun, eta sekadorik eta letrak patu nittun, e!
- Karo.
Aduriz Lopetegi, Mañoli
Aipamena ikusiKlaro, esniai ura bota! 'Ta litro batekin itten bazittun... Hoi, hoi sekula...Berrondo Iartzabal, Luixa
Aipamena ikusiHondarraiyan bizitzen dia. Haik sekula ez zuten aziendakin 'ta ezertako gogoik. 'Ta geo nik herrerun lana itten nun 'ta dembo gehixio nun baserriyan aitzeko 're 'ta ze nahi 'zu ba! Hara! Ezerren zeaik gabe, holaxe. Hola dia gauzak. bai. Arrebak 'e neskame eonduak...Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusi- Ez, ez. Nik ez nun halakoik sekula... Zortzi ordu 'ta baja 'ro norbatt tokatzen bazen, beste biyek hamabi ordu. 'Ta hola.
- 'Ta geo aparte len san zuna. Egur karraiyuk 'ta!
Iza Artola, Joakin
Aipamena ikusi- Ez, ez, ez. Ez, ez. Ne bistan, behintzat. Zean ez. Lenotik ez dakit, biño hoiy ez dute sekula attatu.Isasa Iartzabal, Jexux
Aipamena ikusi- Lenotik ez dakit, biño hoiy ez dute sekula attatu.
- Ordun litro pilla erra zea itten, banatzen zenuten!
Isasa Iartzabal, Jexux
Aipamena ikusiNaturaleza aiyekatikan bueno! 'Ta gaiña ez naz, ez dut iñorren berrikan ni mendira joteko. Batzuk: "Mendira bakarrikan? Ez al haiz aburritzen?" 'Ta ni sekula ez naz aburrittu mendiyan. Sekulan ez. Ni mendiyan gustoa arkitzen naz, gustoa. Ez naz behiñ 'e akortzen bakarrik nozela 're. Ezta... Harregi Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusi'Ta nik sekula ez nun botzen, e! Ne artin "Badakizute, ikusten nazute joten nazela asike ez 'zute ne txartelan berrikan" 'Ta ez niyon bota sekula. Hartu bai, biño bota ez. 'Ta geo baserritarrak ben zea hoixe zuten "Zokorra saldu berko 'yeu? Ya ardiyak (...) ai 'ttuk eta jon berko 'yeu" Hola izaten zen. Bai. Harregi Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusiHoi kontratun jartzen ziten. 'Ta nei, nik ez seguro soziala 'ta ez ezer 'e (...) ez naute sekula ezer 'e eman. Hilario sartu zen 'ta harrei seittun jarri ziyoten seguridad sozialak 'ta hura seittun.
- Hua langille bezela?
Harregi Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusi-'Ta kantik 'o zerbaitte itte' al zen? Suakin?
-Suakin bai: "San Juan, San Juan heldu da, sorgiñan begiya galdu da, galdu bada gal bedi, sekulan agertu ez balitz". 'Ta holako kanta ero batzuk.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiikurriña oso gauza sagradua da 'ta ez da sekula hanka azpiyan ibili ber, oso ongi in zu!" Ui...! Hura poza neria!Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi- Soiñan azpitik iamatekua?
- Bai, bai, bai. Beti beti iamaten dugu. Galtzakin ez, biño beti honekin, beti honekin, beti. Sekula ez ga gabe ibilli.
Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusi'Ta arratsin beti txerriya beti karraxika: 'Ta kuik eta kuik eta kuik. Eta: "Ze arraiyene du ba?" Ez zun sekula maldiziyoik 'saten Felix harrek. Zea zen Xantua 'ro. Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiHola 'ta eskua bazterretik batak bestiai man 'ta bat halaxe karri genun. Kamiyun ezin utzi ba. 'Ta halaxe karri genun. 'Ta sekula (...) biziyik ate 'ta, kamiyoz karri. Kamiyoz kamiyo torri giñan, berko! Alto itten bazuten martxa guk 'ta hantxe geldittuko zin.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Bai, bai seuraski bai.
-Transportekuntzat bai. Bai nik izaun bat, ez dut sekulan aztuko. Honea torri gizon bat 'ta zea Bernardok karri zun.
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta halaxen 'ta gui lapurtu, huaxe lapurtu ziuten. Gaiñekun ez diute sekulan deus lapurtu izandu! Huaxe!Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta geo ezin ailletu 'ta jon gabe geldittu. Biño, bronka maten ziuzten, biño nei ez zin sekula man izandu. 'Ta zerbaitte eaman in ber luxi hoiri. Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi- Paperak ittea torri 'ia 'ta, hitzik 'e jakiñ ez kastillanoz Beinzarreku horrek 'ta ni han sartu 'ta san ziun gui: "esto y esto ha venido esta a hacer los papeles y aquí no está en el registro." Ni 're sekula jon gabia naz, e! Ze juezak eondu zin. Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi-Ez sekula holakoik ez da ibilli 'zandu personik. Kartzela ...
-Ez al zin izaten portuesak 'o?
-Bai.
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Hemengua.
-Guk bintzat, sekulan ez dugu kambitu larogei urti hotan. Oaiñ 'e izango dia ardi 'atzuk, askoik ez oaiñ.
-'Ta hanako latxa...
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi- Ez, ez hoik zin kalin bizi zinak. Hemen zin nausik haundinak hoik zin. Hijinierua haundina. Irunen bizitzen leno lengo zarra, Don Ramon Orti. Bakeiko semia, motz bat,sekula ez mina sartua, eyun buruan joko ez harriyak hoa!
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi-Hoi ni soldado neola Leonen ikasi nun e! Ez zen hemen tomate gordiñik jaten sekula!
-Ez, ordun ez.
-Ezta pentsatu 're!
Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusiZailtasuna guk biño gehiyo izautu dutelako ez. Nik hala uste dut. Gure ama, ez nik saten dutelako 'ta umiak mutikozkorrak eta neska. Sekula umikin kabreatu.Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusiBaño eaten dut, kolakau itten dut eta hoa hartzen dut, biño esne hutsa ez dut sekula eaten. Ez zin gustatzen. Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Aipamena ikusi- Honezkeo elkar ongi izautzen zazte zuek e'? koñatak?
- Ba, sekula izautze al da ba? ehun a ehun ki ehun anea gatz o' eztakit zenbat jan ber dila sateute alkar izautzeko 'ta,
Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi-Harrikalai fama 're badugu ba? Hoi zertikan 'te zen?
-Ez dakitt, harrikalaiyan fama beti izandu du Oiartzunek. Biño nik ez dut sekula ikusi harrika hola maten.
Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Aipamena ikusikolore hoikin edadekoik, nik gue ama sekula enun e arropa kolorezkuakin e!
Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi- Erdera geyo gio sartu zen, beandugo oan dela berrogei bat urtetik honea 'o hola bittartian. Gerratian esateute askok eta askok euskaraz galazi in ziyotela miño gui etziun sekula iñorrek galazitttu euskaraz hitzeittia.Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi- Harrapatu ez zuten sekulan iñ?
- Ez, behiñ ez.
- 'Ta zuei 're ez?
- Ezta behiñ 'e! Behiñ ez. Hor ez ziguten gui harrapatu izandu. Ez.
Zabaleta Labandibar, Joxe
Aipamena ikusi- Aizaiñen
- Hua gotzen za zu?
- Goatuko ez na ba! Dantzan han ikasi nun nik eta! Amak aitzen banau! "Sekula ez du ongi ikasi 'ta!" sango 'u. Aizaiñen.
Zabaleta Labandibar, Joxe
Aipamena ikusi-Bittartin ez zenun euki holako?
-Sekulan zea bajikan 'e hartu izandu noski. Enaz akortzen behintzat behiñ e.
-Joe! Horrekin eon berko zenun?
Zabaleta Labandibar, Joxe
Aipamena ikusi- Nei san zin, " Hi, Hik ingo al yuke gue kontuk'? " eta Sa san niyon "Bueno nik ez dakit kontuik sekula eztut in miño bueno hasiko naz eta iya ongi ematen baldin badut, zuek esango nazute" 'taHarregi Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusi-Ordun, atetzen ziñanin haurrakin?
-Bai! Sekulan ez, sekulan ez! Ez, Sekulan ez.
-Karo, ordun nola harrapatuko zenun zuk nobiyua?
Andalurria Urrutia, Anttoni
Aipamena ikusi- Bei erki ikasi genun bizitzen guk! aztu 're ez sekula miño
- Bai, difentzi erreko bizimoduk! zuenak eta guenak.
Pagadizabal Artola, Frantxiska
Aipamena ikusiPoto itten zun harrek. Biño Txikierdikuk sekulan ez zun itten. Bai. 'Ta oiñez e! Oan kotxetan izaten da, biño oiñez jendia barra-barra.
-Oiñez astuatan 'ta bai?
-E?
Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Aipamena ikusi-Eta gero jostailluk itteko 'ta?
-Jostailluak gue jostailluak bakizu zer zien? Parra ingo zenuke e! Uste al zu jostailluik ikusi genula sekula guk? Hiru erregik 'ta tortzen zinin, eguarri jaiyak
Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Aipamena ikusi'Ta beti lata 'ta lata aitzen. Espostu in ber zu, espostu in ber zu. 'Ta nei ez zin sekula gotzen. Espostuko nitzan ezta pentsatu 're, espostu ber banun. Andalurria Urrutia, Anttoni
Aipamena ikusiNik ez nun san. Miñon Moñik san 'zandu du. Ez nula pentsatu 'zandu sekula solteratan, miñon ezkonduta bizimodu hobia botako nula. San 'zandu ziten.Andalurria Urrutia, Anttoni