Arditurriko meategien esku-aldatzea

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:04:50 - 0:06:30 (1' 40'')
Laburpena Mende hasieran, Arditurriko meategia frantsesen eskuetan zegoen, eta, Munduko Lehen Gerra etorri zenean, dena zegoen bezala utzita alde egin zuten. Handik hamalau urtera, Real Compañía Asturianak hartu zuen. Frantsesek burdina ateratzen zuten, eta, asturiarrek, zinka.

Transkribapena

-Nola itxi zin 'ta hoi, atzo san tzinin
-A, bai bai, hoi bai. Noiz hasi zen e bai 'Ta.Katorzeko gerran, frantzesak ai zila ordun burnimetala atetzen 'ta gerra sortu zenian gabetik goizea alde in 'men zuten denak haik 'ta itxiya geldittu.zaun zaun tokiyan utzita jon 'men tzin.
Labiatan urtutzen zuten ordun burniya, zepa atetzen zuten. Ordun iñ omen tzin zunel hoik 'ta Antxoko biri hoik 'ta, haik prantzsak jarriyak 'men tzin martxa hoik denak.
Geo haik jon 'ta beste hamalau urtian geldik eondu 'men tzen. Geo ni jaio nintzan urtian konpañiz kanbitu 'ta Real Compañia Asturianak hartu, 'ta hasi zila 'ta burniyai etzitotela kasoik in haik zinkai heldu ziyotela.
Blenda izena du horrek blenda. Hoi aittu da ... berrogeita hemezortzi urtian 'o hola. Aiko zen, ni berrogeita hemezortzi urtetan erretitu nitzan 'ta
-Bai zerbatte hola
- Zerbate hola pasa ttu
-Eta hok jarri zuten trena?