Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-049
Pasartea 0:49:40 - 0:52:00 (2' 20'')
Laburpena Ardi latxaz. Lehen mendira igotzen zen ardia udaran, baina orain gutxiago. Herri-lurretara eramaten zen. Lesakako mugan.

Sasi-ardia: txikia baina gogorra

Transkribapena

-'Ta hemen, hemengo zea ardiya beti raza bera izandu al da 'o? Zuk bai al dakizu hemengo raza den 'o nombaitik karriya den 'o?
-Ez. Hemengua sasi-ardiya hemengua.
Beste Aralarko 'ta haundiy hoik bezelakua ez.
-'Ta sasi-ardiya?
-Sasi ardiya, haik hemen hill ingo like. Aralarko ardi haundy hoik.
Hoik mazka fiña ber dute. 'Ta hemen berriz, "Hango belar luze harrek indar gutxi dik, makala dek hua, makala!" saten du hango artzai, Martxel 'o deitzen yoten artzai batek.
Han berriz, deus 'ez, mazka ttiki-ttiki-ttikiya. 'Ta han ardiyak ongi. Biño, ardiyak hok ongi maten 'men dute hemenguk han.
-Ordun hemenguk dia gorragoa jarriyak
-Gorrago, gorrago. Askoz 'e gorragua hemengua.
Ttikiyagua 'ta gorragua. Bihorra 're bai. Bihorra 're hemengua gorragua. Ttikiyuo biño.
-Gorragua.
-Bai.
-'Ta hoi zertikan 'te da? Hemen larre gehiyo dilako 'o? Mendi gehiyo'o?
-Mendiyan belarra ahulagua delako, azienda ttikiyagua ber hemen.
Indarrik ez izaki mazkak hemenguk bezela. 'Ta deus ez da izaten e! Mazka txar hua. Pintxuk bezela 'men du indarra harrek. Hala saten dute bai.
-'Ta animaliya nola jar, zea itten den e! Horregatik hemen ttikiyuo karo, gutxiyo ber harta.
-Gutxiyo ber hemenguk.
-'Ta gaiñekun zuk zer, beti ze ikasi zu, ze jakin zu, hemengo ardiya dela, ez dela iñondikan karriya.
-Ez, ez. Ez.
-Hemengua.
-Guk bintzat, sekulan ez dugu kambitu larogei urti hotan. Oaiñ 'e izango dia ardi 'atzuk, askoik ez oaiñ.
-'Ta hanako latxa...
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:47:45 - 0:49:40 (1' 55'')
Laburpena Oiartzungo ardia sasi-ardia da. Aralarko ardia hemen hil egingo litzatekeela dio, bazka fina behar dutelako haiek. Hemengo belarra ahulagoa izaki, bertako ardia eta behorra horregatik dira txikiagoak, baina baita gogorragoak ere. Hemen dugun ardia bertakoa da, joan deneko 80 urtean bai, behintzat. Hika gipuzkera.

Ardi-salmenta, Frantziara

Transkribapena

-...zittun attak eta.
-Bai, 'men zittun eun hartan eaman berrak lareunta ez dakit zembat.
Denak batea?
-Bai.
-'Ta nola eamaten zittun?
-Itxe, urtian behin itten ba billuadliy hoi 'ta.
-A...
-Itxe askotan baitzen ardiya ordun.
Batek hogei izango zittun, bestik hamar izango zittun, bestik berrogei. Denak pilla batin hartu 'ta Prantzira.
-'Ta golpin saltzen zin hola haimbeste 'ta e?
-Bai, bai.
-'O ya artaldia kendu nahi zenulako?
-Ez,ez ez.
-Hortako itten zenun saltzeko?
-Beste hiruroeita hamar 'o geldittu zin. Bai. 'Ta handik bi urteko 're zeilaira iña (?).
-Karo. Karo. Beste ardiyakin...
-Hoi izaten, produziyo haundiya zun harrek.
Bildots mordoska utzi hazitzen 'ta. Haik gehiyo 'ta hurrungun. Gerra, hoik kamiyuk in biño lenotik.
-Karo.
-Mendi onak zin hoik.
-'Ta geo Epele harrek nola eaman 're zittun?
-Oiñez.
-Oiñez Frantzira?
-Oiñez, oiñez.
-Mendiz eamango zittun?
-Mendiz, mendiz. San Antonen barrena. San Antonen barrena.
-'Ta geo hara jon 'ta han 'e empletu berko zittun?
-Bai, hara eaman ezkio. 'Ta hoik han, horrek ureiño eamango zittun, noski. Urin pasten zittuzten. Endarlatsako irriyu hortan pasa ber zittuzten nun 'o han.
-Bai 'ta baten bat ittotzen bazen, dirua galdua.
-Bai, bai. Galduko zuten.
-Bueno geo karo saldu, garestiyo salduko zittun harrek. Irabazten ate berko zun.
-Han eosten zizkana bazun baten bat 'o.
Durik gabia harrek. Ordun ardiya asko joten zen Prantzira. Bai.
-'Ta han bertan ez 'o? Nolatan eamaten 'te zun, 'o hemengo ...
-Oaiñ asko itten 'men da bertan. Ordun ez 'men zuten kostumbri hura. Eosi. Uan berriz, horrengatik ez 'men da tirik oain. Bertan bertakua itten hasi 'men zin.
Asko kostatzen hemendik eosita 're 'ta. Numbatte idea berriyak hartu zittuzten'ta. Oaiñ hemengua izorrai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:45:40 - 0:47:45 (2' 05'')
Laburpena Gerraren aurretik ardi asko saltzen ziren Frantziara. Mendiz eramaten zituzten.

Tratantea

Transkribapena

-Gue attak akortzen naz ni, ni oso umia nitzan ordun biño, saldu zittun berrogei kolpe batin. Zazpi duro 'ta erdi bakoitxa. "Hoi diru aldiya hartu du Txaundok!" harrittua jende guziya.
Prantzira jon zin erdiyak. Epeleko Leon tratantia dembu haitan.
-Al zen?
-Inguru hotan azienda guziya harrek eamaten zun.
Gizon motz bat. Aranaztarra zen.
-Epeleko, hua.
-Epeleko attona.
-A.
-Epelekua.
-Joxe Luix, oango Joxe Luix.
-Hoin attona. Hoin aman atta.
-Bai.
-Bai, Aranaztarra. Leon Iparragirre. Zazpi duro 'ta erdi.
-Harrek...
-Zortziña duro eskatu. 'Ta: "Eez, duro erdi bat bajatu berko 'uk". 'Ta hara, zazpi duro 'ta erdiyan berrogei ardi.
-Berrogei ardi.
-Ez zun beiñ 'e humbeste diro kusiya izango.
-'Ta krixton, krixton diro pilla. Bai.
-Joe.
-Ardiyak beixi, larogei 'ro karri zittun. 'Ta haitan beak nahi zittunak beixi zittun.
"Beno hemendik hamabost bat eunea 'ro billuko ttuk, abisten ditenin noixko billu". Ordun biali zittun denak ez markatu, ez deus 'e. Biyek 'e bazuten haik begiya e.
Guriak bazakin seuru harrek zein ardi beixi zittun. Larogei izango zin gutxinin han 'ta. Baita harrek 'e. Geo billa torri zenin "Karri al ttuk ?". 'Ta len aiña ez zittun karri biño harrek beixitakuk bai. Beira jarri 'ta "Hemen ttuk bai noski".
'Ta igual zu beimpin hor 'zango 'ia zuk beixitakuk. 'Ta beiya, hua beiya, denak iualtxuk izaten dia hoik.
-Bai, bai. Nik ez nittuke ingo.
-Nik izautzen ttut, nik izautzen ttut bai biño. Joño!
Bat baten ukerrik gabe. Biyek 'e beitu haik.
-Joe. Karo gaiñea horta aitzen dena'ta gehiyo. Artzaiyak 'e bai biño.
-Tratantik beak 'e bai.
-Karo.
-Harek beixi. Brusa haundi bat ya belauneiñokua, dembu haitan brusakin ibiltzen zin, asko bintzat. Harren zeatik, izaten zun harrek barrengo aillekatik patrika haundi bat. 'Ta handik atea 'ta taka-taka patu.'Ta hartu ardiyak eta martxa.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:42:55 - 0:45:40 (2' 45'')
Laburpena Txarondon ardi asko zituzten. Behin aitak kolpean 40 ardi saldu zituen. Epeleko Leon, tratantea.

Auzolanean

Transkribapena

-'Ta laiana nola dakizu zuk?
-Laia.
-Attak santa 'ro?
-Bai, izenak eta hoik bai. Biño zuk hok ikusi biño lehen ikusiyak zenittun?
-Bai, bai, bai, bai! Jesus bai!
-Zer zin Txaundon geldittuk 'o?
-Ez, ez. Itxian ez dut beiñ 'e izautu. Hiru hortzekuk.
-Hiru hortzekuk.
-Makuak. Kierra luziakin. Dapa-dapa-dapa.
-Hua zer zen aitzurra bezela sartu?
-Aitxurra bezela sartu, goitti altxa 'ta atzea tira.
-Hoi da. Hok biño lijerogua da hoi zerbaitt 'e hua. Bai. Hok lentuk oso. Holaxe!
-Eta hua zen?
-Geo auzolanin hor ibiltzen giñan zea gaur hemen bihar han kuadrilla juntatuta, hogei igual hogei launtaiño. Itxe bakoitxetik bat 'o bi 'ro.
-Biño auz...
-Epelen 'ta.
-Hoi gehiyena belartan 'ta iatzetan 'ta aitzeko izango zen, ez? 'O eozer gauza...
-Lurra iaultzen 'e bai 'ta gotz...
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:35:30 - 0:36:30 (1' 00'')
Laburpena Makoa laia baino arinagoa da. Auzolanean aritzeko, hogei lagun baino gehiagoko koadrillak biltzen ziren.

Makoarekin lurra jiratzen

Transkribapena

-Zu ya kontrabanduan hasi ziñaneko ya entrenamentu erra bazenun.
-A, bai, bai. Zutik ikasiya nitzen erki! Mendiyan, mendiyan ibiltzen bai.
-Jesus!
-Erki bai ikasiya! Bai kontrabandun hasi giñaneko. Gen buruan jabe iñak giñan. Ordun, indartuk pixkor.
-Bai. Erki entrenatuk.
-Bost erdi 'o sei benik goitti jonak. Plakua nitzan ni e! Arron plakua.
-O, berko! Haimbeste ibillita!
-Bai, plakua nitzan.
-Ez zen ginasi berrik ordun!
-Itxian 'e lana izaten baigenun guk oso umetatik hasita. Baserriya 're, Txaundo, nekosua oso. 'Ta gotza bada 'ta, lur lana bada 'ta, han ez do. Makuakin 'ta lurra guziyak jitu 'ta!
-Zuek goldia ezin zenuten sartu! Malda!
-Bai zea, malda ikarriya!
-'Ta makua zein da? Makua zer da hanako...
-Hiru hortzekua kierrakin. Lenotik bestia bazen laia.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:33:30 - 0:34:30 (1' 00'')
Laburpena Txarondon lan handia izaten zuten, lurrak malda ikaragarrietan baitzituzten. Makoarekin aritzen ziren, goldea ezin zuten sartu eta.

Nafarroara, irin bila

Transkribapena

-Bai, hortxe bizi. Hiltzen zailla 'men da ba sano delik eta. Nolapaitt 'e bizi.
-Bai.
-(...) komei txarrak kusi genittun errotak itxi 'ta jarri niñuztenin ze hamar hamaika urtekin ni hor.
Ibilliya naz mendiy hoitan asto txarrakin! Astua 'o mando txarren bat bagenun noski ordun! Aranatza jon.
-Zu joten ziñan?
-Bai.
-Bakarrik?
-Amakin bat biaje, zea Inuzentzio difuntua.
-Zentralekua?
-Zentraleku hura 'ta Epeleko Joxe Antonio difuntua 'ta Joxe Antonio ez dut leheno san, hua 're soldau ibilli 'ta herittuta torri zen. 'Ta hil zen inxtantin.Biño biaje batzuk in zittun handik.
-Hoi zer zen Joxe Luixen osaba 'ro?
-Osaba. Gaztina Epelekutan. 'Ta hoa herittu zelako itxea biali zuten. Biño be enfermedadikin etorri hua. Hala ibilli zen urte batzutan.
Asto beltx bat, akortzen naz. Pixkor askiya bai. Inuzentzio 'ta hiruak, prankotan ni mutiko txarra, hairi ezin seittuik. Biajik 'e haundiyak dia hoik e! Sasoikuak aguantzen du, biño umia.
-Karo 'ta zuk san zuna, biriak 'e txarrak.
-Txarrak biriak. Artikuzko ziar hoi dena pasa kazkaar easo errak hartua naz ni hor e! Bai, bai. 'Ta hara jon 'ta zakuz errota guziyak betiak. Txandan zai eun osua!
Oaingo errotak, errota elektriku hok eta krixton pasatzen dute. Biño dembateko ureko errota haik, harriyakin.
-Pixarka-pixarka.
-Pixarka-pixarka itten 'men zuten lana.
Hola ibilli giñan, hola ibilli giñan. (...) ez iñorrek izaki. Gaiñekun, eun guziya han pasa 'ta akortzen naz bezpera hemendik hara gau guziya 'ro gehina pasia 'ta han euna pasa. Illundu 'ta geo ate giñan eun batin Aranazko errotatik.
Izuarri egualdi txarra 'ta Lesakan barrena torri berko genula 'ta, handik buelta haundiyuo hartu genun. Handik Igantzira jo 'ta Igantzitik Lesaka 'ta. Geo Aitxulein barrena hurrengo goizeko itxea. Zutik juxtu juxtun! Ni behintzat bai.
-Hoixen!
-Jesus! Hoa, hoa mixeiya! 'Ta zakua ixtantin(?) hantxe eukitzen. Zortzi eun 'ro.
-Karo!
-Asko gehiyo gabe. Berriz 'e jon in ber. Biaje franko iña naz ni, biaje franko!
-'Ta harrapatu ez beiñ 'e? Ez zizuten...
-Noizpaitt 'e harrapatu giñttuzten Eskasku hortan. 'Ta nik hitzik 'e enekin erdaaz 'e 'ta.
Inuzentzio 'ta haik Ameriketan jaiyuakholokuk zin. 'Ta Joxe Antoniok ez zun asko jakingo, noski. Biño harrek zerbaitt 'e libratzeko modun bintzat. Ez ziuten kendu.
-Ez zuten... Zerbaitt 'e...
Guardia ziilak zin. Guardi ziil paria. Hemenguk izango zin, Oiyartzunguk. 'Ta libre utzi ziguten.
-Ordun, kontu hoitan, karo zuk...
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:30:00 - 0:33:30 (3' 30'')
Laburpena Gerraren ondoren, errotak itxi egin zituzten eta Nafarroara joaten ziren irin bila. Bera behin baino gehiagotan joan zen Arantzara.

Gerrara behartuak

Transkribapena

-Gu gauz batetik salbatu giñan balan azpira ez giñala jon. Umik giñan 'ta. Atta berriz pasia, eraritan pixka 't pasia aurrea, berroei urte. Txoiyak ez zittun izango biño, aldian.
-Haik ez zittuzten eamaten? Erari...
-Ez. Guria zen diezinuebekua. Kuarenta i unoiño 'ro eamaten zuten. Kuarenta i unotik beittikuk, zaharraguk zinak ez zittuten eaman.
-Ez zittuzten eaman.
-Irripako Bittoino 'ta hoik zin kuarenta i unokuk.
-A...
-Bordaberriko Patxiku 're bai.
Patxiku hilla da oan, Errentiyan bizitzen zen. Andria naparra zun Telleikua.
-Bordaberrikua?
-Bordaberriko Patxiku.
-'Ta haik eaman zittuzten? 'O haik libratu in zin?
-Ez, ez. Kuarentaiunokuk eaman zuten.
-Haik eaman ya 'ta handik beheraku, eta handik ...
-Handik zaharraguk zinak utzi zittuzten.
-Utzi zittuzten. Han Tornolatikan zein eaman zittuzten?
-Jesus Maria! Itxero, Bazterkaltekua[10268] Paxkual.
Sailpurukua Gregorio, Bordaberrikua Erramun, Emitakua Joxe, Epelekua Inaxio. Hoik egiyak saten ai naz e!
Han geldittuk hoik. Sailpuruko Gregorio. Portuberriko Xauxtimo. Itxero, kasik itxero! Intzentsokuk bi anaiak torri zin biziik. Biyek eamanta! 'Ta ez naz denak batin akortuko 're biño...
-Bai. Ez, ez, biño bintzat ...
-Holaxe! Itxero Tornolatik! Tornolatik harrapatu zuten.
-Gazte pilla!
-Gazte pilla gaitza! Harrapatu zuten bai. Hola!
-'Ta hoi da, zuenetik, zuek gaztegiyak 'ta atta ya ze iña.
-Gu gaztegiyak 'ta atta pasia. Gu libre. Hemen 'e bai Larrekua 're Xeundo hilla. 'Ta, buf! Auskalo zembat! Auskalo zembat!
-Bai 'ta hoik, hoik Ergoinen 'ta bakarrik! Oiyartzun guziyan... Pilla erra izango zen!
-Bai! Pilla erra bai! Geo beste batzuk nazionalixtan aillekakuk zila 'ro demonio eaman 'ta bueltik ez! Afusilatuk.
'Ta holakua 're asko 'ta. Tristia.
-Bai.
-Gerra gaixtua.
-Beldurra 'ta ...
-Bengantza bat bestiai 'ta.
-Beldurra 're erra pasako zenuten?
-Portuburukua 're Anjel, hua 're biziik torri zen itxea biño erittuta. 'Ta hartatik hil zen.
Bestia Larrekua Juan Joxe 're bai. Urte askon burura biño hua 're eskumuturrin bazun behiñ 'e sendatzen ez ziyon zea bat 'ta. Gaur sendatuko zuten berbada hura.
-Bai, ingo zuten biño...
-Biño hua 're harrek galdu 'men zun. Burura jo ziyola 'ro. Zerbaitt 'e pozoiya, zea benenua. Pozoiya euskaaz da?
-Bai.
-'Ta muniziyun zean bat.
-Bai, auskalo.
-Bai 'men zutela ordun. Menentua (?) uzten zuna herritu harrei.
-'Ta geo dembutan ...
-Hua 're hil zen bintzat 'ta!
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:22:30 - 0:26:10 (3' 40'')
Laburpena Txarondon inor ez zen joan gerrara. Senideak gazteegiak ziren eta aita zaharra zelako libratu zen. Gainontzean, Tornolan, etxe bakoitzetik bat eraman zuten.