deus ez

Kategoria gramatikala: 
Zenbatzailea
Batuan: 
ezer ez
Gazteleraz: 
nada
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusimakinakin garbitzen 'ta bazin propiyo baserritarrak hola ibiltzen zienak. Garbittu, aletu 'ta saldu itten genun. Biño harekin ez genun deuse... Itxian ondun oilluntzako 'ta hola. Ez genun hola kantidadeik itten!Irastortza Artola, Inaxi
Aipamena ikusiHoik ekarri dute miño nik ez dut ekarri 'ta gizon horrei mango yot dirua 'ta bihar ekarriko 'izu pastelak honek", "Bihar pastelak? Gaur ekarri ber ttunen, gaur!". Hartzan! 'Ta gizon harei eman niyon dirua eta esan niyon gaur e'yot deuse ekarri 'ta bihar karri yozu zerbaitt:Andalurria Urrutia, Anttoni
Aipamena ikusi'Ta hoi ba, kontentu. Bueno, bueno, bueno... 'Ta geo san niyon... Gizona harei esan niyon... Monikai esan niyon: "Bai Monika nik gaur e'zattut deuse ekarri" san niyon "e'zattu deuse ekarri, miño gizon horrei... Andalurria Urrutia, Anttoni
Aipamena ikusiez zin gotu ezer eamatia 'ta hoik eaman ziyoten, honek zerbaitt eaman ziyon 'ta zeak 'e Momotik 'e eaman... Nik deuse eaman ez 'ta... Hizketan 'ta hizketan 'ta hizketan 'ta han Monika harrekin, bat galdetu 'ta bestia galdetu 'ta: Andalurria Urrutia, Anttoni
Aipamena ikusiKlaro, geo han zentralin dena genun: argiya, ura itxea... dena zen zentralin, eta horrea torri 'ta hor ez urik eta ez argiyik eta deusez. Miñez jarri zin. Ne Felipek... eondu zen urte 'ta geyotan una lesión en corazón egin ziyon disgostukin eta penakin. Erki kosta zen hori, bai, gue Felipe bai. Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- 'Ta zu han ziñan bittartin? Nola moldatzen zin hok?
- Eskolan zin, 'ta eskolatik torri 'ta hortxe. Ez zen ordun telebisiyuik eta deuse. Ahal zutena... 'o ben zeak itten, ben gauzak itten.
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Hogei urte, gerran. Ni dena gotzen naz gerra. Gerra, lengo esayera da: gerraik hobena miño pake txarrena hobia dela, 'ta bai. Ordun ez duzu pozik 'ta deuse, 'ta beti usai bat, zea usai... polbora usaiya 'o... gaiñea gerrako lenbiziko urtian euzkiyik e'tziñen sateko...Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Ezta zea... len san duuna kandilla ostia hoikin.
- Ura 're gabe. Ura 're ez zuten, urte askuan.
- Deusez, ordun... Oan ze ganbiyo din iñak!
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi- Astebukaeretan ez zela ia deuse, 'ta oaiñ...
- 'Ta iñoa joteko posibilidadikan ez. 'Ta ordun auzoko fiestak noiz etorriko zai. Oaiñ kotxikin eozein lekuta joten ttun 'ta ordun...
Manterola Arrieta, Maillolli
Aipamena ikusi- Ze pasatzen zan ba? ze
- E... deus ez
- Hor hor mutilla zea hola mutilla elegante 'ta zeak Pasaikuak zian!
- A bai
- bai, bai neskatxak hola
Lasa Auzmendi, Joxe
Aipamena ikusi-Zer dia oain, Presondo ez al zen taberna 'o?
-Ez, deus ez. Gaur ez do ezer 'e Karrikan
-Biño leno ez al zen?
-Leno bai taberna.
Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusi"Jesus, ni miro de la" Leiyotik beitu 're ez men zula itten. Harek ze sango zun ber zen tokiyan? Hemen deus ez zela. Miño ondorin 'e seittu in dute ixten. Legorreta 're itxi. Torrelabega 're itxi.Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi-Hoik politikan beldur izuarriya zuten. Nausiy hoik. Hoik ze papera ingo zuten, deus ez zola. Deus ez zola sango zuten haik beti. "A, hemengua hala ziok!" .Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusiIndarrik ez izaki mazkak hemenguk bezela. 'Ta deus ez da izaten e! Mazka txar hua. Pintxuk bezela 'men du indarra harrek. Hala saten dute bai.
-'Ta animaliya nola jar, zea itten den e! Horregatik hemen ttikiyuo karo, gutxiyo ber harta.
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusiEhun kilo erraz altxako ditut
hartutzen badet arnasik
Iriarte horrek deus ez du egingo
pakekuak nahastu baizik
Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusiLehen eguarriyai nik heldu niyon
eguardiko hamabitan
itxura hutsakin deus ezin egin
ari behar zan benetan
Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi-Bai. Nahastuta ayuntamientoko tximiniyak eta bota.
-Bai. Bai, bai, ba hortxe hasi zen. Bai, bai 'ta gue (?). Gu eskola bukatzen. Geo deus ez 'ta.
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiZean 'e, Pullin 'e, aitzurrika kusi 'men zun Lorentxok Bordaerriko Maria.
-Bai, 'ta geo hurrungo eunin, hurrengun jon 'ta hurrengo goizin jon 'ta deus zaten ez.
-Deus ez.
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi"Ze arraiyene du harek, txerriy horrek?" Eta: "Ui jon berko 'zu Felix, jon berko 'zu" Andriak. 'Ta jon 'ta atia ereki du 'ta txerriya izutua han 'ta deus ez 'ta hemen ez do ba deus 'e 'ta beira ibilli 'ta atzea goitti.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta harrekin kutxarian gisa in 'ta umiri jarri, osaba harrek. 'Ta jateko 'ta biño kostumbria ez umik oandik eta ezta, near in 'ta near in 'ta biño haikin pixkat janezi umiri. Kutxaria, herremintaik, deus ez 'ta.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-A... 'Ta txerrikumia astuan zean 'ta?
-Bai... Txerriya 'o aston bat iual saltzeko 'ro miatxon bat 'ro hola. Zarbaitte hola bai! Biño oan bezela oillar 'ta konejo 'ta zea, ez ez ez. Deus ez! Ez berdurik eta ezer ez. Killikupin eoten zen arraiya saltzen.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Ez dait ze in zuten...
-Deittu 're ez? 'Ta deus ez? Holaxe jon al ziñan?
-Bai, ordun garai haitan deitzeko, beak torri ber zuten ne billa. Han ordun ez zen telefonoik zea! 'Ta...
-Tortzen ez?
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Ezta ezer 'e!
-Deus ez?
-Ezer ez.
-Biño Artikutza...
-Biño Artikutzan sartzin bai.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta gaiñekun ze jango zenun. Zortziyan bein kartzen bazenun eiza jon 'ta haragi zar bat. 'O arrai pizar bat. Gaiñekun deus ez. Beti bertako arrautza 'ta itxeko, itxekua. Oain dia, 'ta geo basura ateko ez da ba! Ez zu kusten horko boltsa, horko plastikua. 'Ta dena e! Eraiya 're plastikun 'ta... Nahitaez ate ber. Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta arriyua 'ta itte' al zen len?
-Arriua?
-Bai.
-Bai, arriua, arriua zen... zea koltxoi baten illia. 'Ta geo harren maindirik 'ta deus ez. Zuimenta saten ziyoten. 'Ta geo ontziyak akaso. Arriua, huaxe zen arriua.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta dirua 're non zen? Akaso ben lenguson batzuk, kompaziyo batea ze sango zaittut, hemengua izaki kompaziyo batea Bergaran 'o hor 'ta bueno lengusuna eun batzuk pasatzea. 'O osaba 'ta izeana 'o...
-Bestela ez?
-Gaiñekun deus ez.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Mendiya 'ro hola garbittu ber baldin bazen, hoa herri langillik, hoa jornalin. Oain aitzen din bezela. Biño gaiñekun hola biriak eta arrelatzeko 'ta hoi ayuntamientuk ez zun patzen. Bakarra mateila 'ro eraiya 'ro hua. aiñekun deus ez.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Obran beti lan geiyuo 'ta geiyo iazten zen. Harrek ingaintzen zittun denak, diruk!
-'Ta ordun hasiko zen jendia itxiak iosten 'ta?
-Bai
-Ordu arte deus ez ez?
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta... geo handik torri nitzen eta berriz beste lau eun biño lenoztik berriz Ailuxeita:Arizluzeta]. Nola, morroiya billaka aitzen zin ordun. 'Ta neskamik...
-'Ta asko ibiltzen ziñazten hola morroi 'ta?
-Oi! Jákiña ba, itxian deus ez zunak...
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi- Bestela saarduk bazun indarra, e! Bai. 'Ta orduko lana ikaarri zen. Dena baldeka itten zen. Bakizu, garaiy haitan ez baizen ez bombik . Deus ez. Dena baldeka. Bete 'ta dena, dena, dena.
- Ze itten zen tolaretatik baldetan jaso...
Isasa Iartzabal, Jexux
Aipamena ikusi- Ordun ez baizen kaskoik ibiltzen!
- Deus ez.'Ta, biño, txarrena izaten genun, ura asko jaiotzen zen, 'ta illunabarrin jon 'ta bi metro t'erdi 'ro igual zolua dena urez betia. 'Ta eskailletati zintzilik baldia bete batek 'ta
Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi- Honek deus ez.Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi- Bai, izaunak zin miñon, jolin, lana in da geo pena da deus ez izatia 're.
- Klaro, ordun ber gañea.
- Hombre! Beti ber da miño, gue itxian gutxi sartzen zen 'ta.
Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusiguria oso triste 'ta "Ze pasatzen zik? Ze iñ 'ttek?" "Nei deus ez, nei deus ez, biño mote mote nekin heldu zena... San ziot ez atetzeko, ez atetzeko, ez atetzeko, 'ta ne andriak esan ziok ez atetzeko, ez atetzeko 'ta geldittu 'ttek 'ta akabo! Oain san zitek hil 'tela.Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusi- Bai, errespeto gehiyokin! Sekulan ez arrimatu, ez heldu aldi bat, ez...
- Kenduta... (...) batzuk kenduta, gaiñekuk...
- Deus ez! Nei... Ni behintzat... Ni behintzat hola bizittu izandu nitzan.
Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi- Oain deus ez.
- Bai, oain...
- Biño len 're gehiyago kontzen zen diruri!
Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Aipamena ikusi- 'Ta zuek eosketak eta nola itten zenittuzten? Kalea iyotzen ziñazten 'o?
- Kalea, kalea. Kalea iyotzen giñan. Beno, honek taberna hontan, tienda ttiki bat... beno, gauz batzuk bazittun. Be... ordun joten... gauz batzuk, deus ez.
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusieta bakizu urrutitik torri ber; oain bezela ez zen kotxeik... deus ez zen, eta harrek 'e nahi zun aldeo neskame 'o... oso mutil jatorra zen. San niyon: "Zue atta zen: un señor-señor. Ez hilla delako 'ta ez zu hemen zalako. Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi 'ta "jakin nahi dute" 'ta horrek san ziyon hoi Iberdrolan enpleatu 'ta "Bueno, ni Iberdrolan enpleato eondu naz miño nik deus ez dakit hemen andre bat bada, seuraski harrek jakingo 'u", 'ta honea torri zen 'ta nik san niyon:Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi'Ta zengatik? Porke Francok nola ez baizun urriik Españian, lenotikan eamana baizun. Ekarri zun muniziyua extranjerotik eta geo ez zon dolarik eta deus ez zon hemen patzeko 'ta dena biali zun hola: illarra... gauzakin. Eta Haizian Inaxio, Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- 'Ta ordun dantzik eta ez? Deus ez! 'Ta nola izautu zenun zue gizona?
- Ordun... Nik gizona? Pues holaxe tokatu zin! Horrek pelukeiya zakan, ni eondu nitzan bar hortan un (...) tenía. 'Ta han izautu nun.
Berrondo Iartzabal, Luixa
Aipamena ikusiGeo deus ez. 'Ta birea zerriama, ume pillakin atea! 'Ta golpia tira 'ta deus harrapatzen ez. Golpetikan harrapatzen ez. Hoik 'e izango zin ba zerbatte! Gaiñekun hoi beai pasiya saten zula guriak, e!
Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi- Biño, sorgiñan hoi... Nik atta difunturi hoi aittu izandu niyola. Hoi kontua nik ez dakitela, hoa Olalden amakin ibiltzen zen demboan atta, eta Kamiyoku hortan arto tartin kriston bihor sailla 'ta ze kriston soiñuk eta, 'ta geo zeatu 'ta deus ez. Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi- 'Ta nausiyak ez zizuten ezer saten?
- Ezta deuse.
- Jakinki haik?
Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusi- Gue amai eman zizkaten hamasei oillasko. Ya jaten hasteko moukuk. (...) Kilo pare bat 'o.
- Bai, bai.
- Biño ez zen deuse sateik.
Iñarra Lizaratzu, Manuel
Aipamena ikusi-Biño ordun kamion bat eun guziyan pasatzen bazen 'e, ordun eurketaiya 'ro holakon bat, gaiñekun ezta ezer 'e... lasai! (...) Bizikletan bat 'o beste 'o... gaiñekun deusez.
-'Ta oan den kamiyo bera al zen, Artikutza joten den bea?
-Hoixe bea!
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Grabillakiya 'ro holakua.
-Pf... Deusez! Zolua galanta toki batzutan 'ta...
-Miño zuek gaiñea kamiyotik biño geiyo, len herri birik 'ta geiyo izango zin, 'ta gurdi birik 'ta estratak eta ez?
-Bai, estratak eta bai. Oan denak zikindu dia. Eyote kasoik itten 'ta!
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Ordun ayuntamientuk itten zun materiala 'ta ...
-Bai huaxe. 'Ta ardo pizarren bat maten baldin bazun... gaiñekun deusez.
-'Ta herramintak 'ta 're bai 'o norbeak?
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi- Hoi, hoi. Dena, ayuntamientua 'ta dena nola baizin han, beti gehiyo biltzen zen. Bai. Ez, ez, politta, politta, politta eoten zen. Gauza gutxi zela. Nik hoi saten dut, ez oain bezela, oaiñ, oaiñ... Bueno, oaiñ 'e ez do plazan deuse 'e, e! Total! Ez do gauz haundiyik, e!Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusiArrastoik bat ez. 'Ta deuse! Harriya, lurra denak ba 'men zeuden han.
-Normal.
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Dena bijilatu harrek.
-Dena hantxe biltzen zen 'ta "Hara han zaillek!" 'Ta "Bai". "Ez duk deuse seuraski, zertik ez duk heldu 'ta. Torko yun"
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta hala, hua torriya 'ta han zon: "Ez da deuse, guazen".
'Ta hala banaka-banaka jarri 'ta goitik beitti baguzen, Eskolamendiko han txaol batzuk 'e bazin leno, oaiñe 'zango 'ia 'ta txaol hoin onduan pasa 'ta "Ez da deuse, lasai".
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Guk Xoteonetikan garleik eta deuse ez genun, barrika bete terraza azpiyan `ta trenbiria harrobikua pasten zen... gue itxea, ondotik kontratik etaArbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusineskatxak (...) etortzen zian, karo ez zen dantzik eta deuse, 'ta gio hairi seika Gurutzea 'ta Gurutzen afaldu geneal (...) pentsazuLasa Auzmendi, Joxe
Aipamena ikusi- Bai, epoka zen. Holako garai harteiño 'ta holaiño 'ta istoi. Amon hoik zekitena! Nik ez nakin deus 'e 'ta haik itten zutena. Oi, zea bezela... Amonak, zarrena... Ez zun nahi... Oi, el predilekto, karo, bat besteik ez zuten 'ta! Mutikua,Berrondo Iartzabal, Luixa
Aipamena ikusiMiño leno ez zen medikamentuik deus 'e. Pulmoniya harrapatzen zen 'ta enplastu batzuk jartzen ttiztenen 'ta holako gauza batzuk. Oaiñ adelantu hortan... zar asko zartu da, erruz. Zarra erruz gaude, erruz! 'Ta lengun letzen nun periodikun, ez dakit... redondu hontan:Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- 'Ta geo gaiñekun hemen, ze denda 'ta ze taberna 'ta zin?
- Hemen ez do deus 'e. Hemen taberna bat; hementxe zon, bian. Honea hartzen dena hortan, kruzin, oaiñ botia do itxia. Hori ezautu nun, besteik ez zen hemen tabernik.
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Nahi dena ezin iñ oaiñ! 'Ta beno, oaindikan pranko ongi no.
- Bai, bai.
- Botikik ez dut deus 'e hartzen oaiñik.
Elizondo Lekuona, Domingo
Aipamena ikusi- 'Ta hara 're oiñez, kalea, ez?
- Oiñez, hoixe! Ordun ez zen kotxeik eta deus 'e.
- Dena oiñez.
- Oiñez.
Elizondo Lekuona, Domingo
Aipamena ikusi-Eta zeikan ez zen hor?
-Hor ez zen deus 'e.
-Ez zen...
-Bakarra zena ospitala. Ospital zarra. Hor ez zen gaiñekun deus 'e.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiPotaje pixkat armatu 'men zun, 'o patata 'ro zerbaitte sua inta armatu 'men zun. Umik gosiak eta. 'Ta armatu 'men zun 'ta haik jateko kutxareik ez, deus 'e ontziyik ez. 'Ta gaztaiñai azala kendu, gaztain gaztiai azala. Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta beno, nik gauza bat pensatzen nun, gauza bat bakarra nik bakarra nakin. Ez zekin ez Inuzentziok, ez Moñitok 'ta Pillipok, iñork ez zekin beste deus 'e. Ez zekiten deus 'e haik. Izan zittekela 'ro pentsatuko zuten, biño gaiñekun deus 'e ez zekiten haik.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi"Nik ez dait gizona deus 'e, nik ez dait deus 'e! Nik ez dait. Nola sango 'ut ba nik?" Nik saten niyon. 'Ta hala, 'ta halako batin: "Bueno, aber!" Zea nombrik 'ta dena hartu zittuzten, 'ta deitu ginttuzten banaka-banaka 'ta.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiHaik ez zin azaldu. Haik ez zutela, kamionin ez zela deus 'e. Ze ez zela deus 'e? Gaiñin han zen zea.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiDiro mordoxka 't gastatu, biño ba! Pasa zen 'ta. Deus 'e. Gek sano beimpin 'ta. Ze sango zaittut gaiñekun...
-'Ta zembat demboa eon ziñan?
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Hitzik 'e. Ez genekiun. Guk ikasi genun zea pixarra, erdaaz pixarra. Ez dakit deus 'e ikasi genun biño, pixarra hemen soldauk honea torri zinin. Trabajadorik 'ta torri zinin, orduntxe.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Joxemielen semia.
-Semia, gaztina. Bazterreko neskakin ibiltzen zena. 'Ta argiyikan 'ta ez zen deus 'e. Jelakin ' jona zen ordun, fabrika haitan 'ta ez zen argiyik eta.
Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusiOaiñ ez da itten deus 'e. Illeik iñorrek jaso ez aurten 'e! Ezta eaman 'e!
-Ez, e?
-'Ta arkume larruik 'e ez. Ordun arkume larruakin sos batzuk. Arkumikin sos batzuk.
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi"Beno hemendik hamabost bat eunea 'ro billuko ttuk, abisten ditenin noixko billu". Ordun biali zittun denak ez markatu, ez deus 'e. Biyek 'e bazuten haik begiya e.Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusiHan berriz, deus 'ez, mazka ttiki-ttiki-ttikiya. 'Ta han ardiyak ongi. Biño, ardiyak hok ongi maten 'men dute hemenguk han.
-Ordun hemenguk dia gorragoa jarriyak
-Gorrago, gorrago. Askoz 'e gorragua hemengua.
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusiHairi 're bostehun peztako 'at jarri ziyotela 'ta poza errakin izautu izandu nun. Biño urte asko deus 'e gabe.Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi-Aber hautsa zembat 'zango 'ta hamasei beti bezela. (...) deus 'e. Enrikek ibiltzen du martxa. Nik launtzen yot, harrek ibiltzen du azienda 'ta zea dena martxa.Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusi-Bitan biyek. 'Ta oan deus 'e ez do!
-Hor gerra dembun billera itten zen.
-Non?
-Soldaua erruz biltzen zen. Hemen. Soldauak bazin eozin tokitan.
Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusi-Gustoa jaten denak ez du kalte askoikan itten.
-Ez, nik ez nun behintzat okerrik sumatu deus 'e.
-Errak izango zin e! Etxian prepatzen zinak.
Pagadizabal Artola, Frantxiska