Tratantea

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:42:55 - 0:45:40 (2' 45'')
Laburpena Txarondon ardi asko zituzten. Behin aitak kolpean 40 ardi saldu zituen. Epeleko Leon, tratantea.

Transkribapena

-Gue attak akortzen naz ni, ni oso umia nitzan ordun biño, saldu zittun berrogei kolpe batin. Zazpi duro 'ta erdi bakoitxa. "Hoi diru aldiya hartu du Txaundok!" harrittua jende guziya.
Prantzira jon zin erdiyak. Epeleko Leon tratantia dembu haitan.
-Al zen?
-Inguru hotan azienda guziya harrek eamaten zun.
Gizon motz bat. Aranaztarra zen.
-Epeleko, hua.
-Epeleko attona.
-A.
-Epelekua.
-Joxe Luix, oango Joxe Luix.
-Hoin attona. Hoin aman atta.
-Bai.
-Bai, Aranaztarra. Leon Iparragirre. Zazpi duro 'ta erdi.
-Harrek...
-Zortziña duro eskatu. 'Ta: "Eez, duro erdi bat bajatu berko 'uk". 'Ta hara, zazpi duro 'ta erdiyan berrogei ardi.
-Berrogei ardi.
-Ez zun beiñ 'e humbeste diro kusiya izango.
-'Ta krixton, krixton diro pilla. Bai.
-Joe.
-Ardiyak beixi, larogei 'ro karri zittun. 'Ta haitan beak nahi zittunak beixi zittun.
"Beno hemendik hamabost bat eunea 'ro billuko ttuk, abisten ditenin noixko billu". Ordun biali zittun denak ez markatu, ez deus 'e. Biyek 'e bazuten haik begiya e.
Guriak bazakin seuru harrek zein ardi beixi zittun. Larogei izango zin gutxinin han 'ta. Baita harrek 'e. Geo billa torri zenin "Karri al ttuk ?". 'Ta len aiña ez zittun karri biño harrek beixitakuk bai. Beira jarri 'ta "Hemen ttuk bai noski".
'Ta igual zu beimpin hor 'zango 'ia zuk beixitakuk. 'Ta beiya, hua beiya, denak iualtxuk izaten dia hoik.
-Bai, bai. Nik ez nittuke ingo.
-Nik izautzen ttut, nik izautzen ttut bai biño. Joño!
Bat baten ukerrik gabe. Biyek 'e beitu haik.
-Joe. Karo gaiñea horta aitzen dena'ta gehiyo. Artzaiyak 'e bai biño.
-Tratantik beak 'e bai.
-Karo.
-Harek beixi. Brusa haundi bat ya belauneiñokua, dembu haitan brusakin ibiltzen zin, asko bintzat. Harren zeatik, izaten zun harrek barrengo aillekatik patrika haundi bat. 'Ta handik atea 'ta taka-taka patu.'Ta hartu ardiyak eta martxa.