Tornolako maldak

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:39:40 - 0:42:55 (3' 15'')
Laburpena Txarondok etxea txikia du, baina lur asko ditu. Behientzako baino ardientzako toki hobea da; hango maldak... Ardia zuten asko, ehunen bat edo. Errepidea egin zutenean, ardi bidea izorratu zuten. Gazta eta arkume-larrua saltzen zuten. Probetxu handia ateratzen zioten.

Transkribapena

-Bai, itxia ttikiya. Baserriya franko bazen.
-Bai e? Terrenua 'ta asko ttu?
-Txaundoko errotan terrenuk eta Aiendolatik beruo 'ta nonahi baenittun saillak. Bai, bai, guetzako nahiko lana bazen han.
-'Ta zembat azienda 'ro? Zembat buru zenittuzten 'ro?
-Hiru-lau behi. Lau eondu zin. Ardiya genun mordoxka. Ehun bat ardi 'ro hola. Bai, ardiyantzako paraje hobia da hora. Behiyantzako biño.
-Bai, bai, bai.
-Malkarra 'ta.
-Bai, haik bota posible han ardiya.
-Bota ber, ardiya beti.
-Bai.
-Geo bajua zen, toki bajua 'ta. Neguan 'e ongi xamar pasatzen zin ardiyak hor. Geo kamiyua in zuten 'ta! Ardi biria asko izortu horrek, berriz. Moztu! Mendiya moztu 'ta.
-Karo.
-Ibiltzen zin gaintik eta azpitik biño. Txakur batek aurrin hartzen bazun bat pampa kamiyoa 'ta seko hill 'ta holako makiña bat 'e bai 'ta. Hortxe.
-'Ta ardiyakin ze itten zenuten zea udaran goitti 'ro iyotzen zenittuzten 'o beti...?
-Aiako Harrira joten zin bai. Aiako Harriyan ibiltzen zin, udaan. Negu partin beitti kartzen genittun 'ta geo beti izaten zen enemigua hor.
-Zein?
-Kamiyu horrekin.
-A kamiyukin!
-Txakur batek bi sanga ittia aski, hoik txoruak izaten dia 'ta.
-Bai.
-Pampa kamiyoa!
-Bata bestin atzetik gaiñea!
-'Ta akatu!
-Joe!
-'Ta asko galdu!
-Karo geo bire berriyak 'ta ingo zenittuzten biño, bittarti hartan... Hoi Portuburuko zelaiya 're erdiz erdi pasia da ez?
-Erdiz erdi bai.
"Lehen Bazterkalte bagenun, oaiñ hiru!" Portuburuko Anttonio(?) difuntuk. Portuberrikalte, Portuburukalte 'ta Bazterkalte. Hola aitzen zen aittona hua. Denai erdiz erditik pasa.
Terreno pilla ikarriyak galdu. Geo rellenuak beitti bota 'ta.
-Karo, oan ez du maten biñon.
-Oan disimulatu dia pixka 't biño.
-Belarrakin 'ta ez du maten biño be garaiyan in zutenin bazterra 're dena larrutuko zuten haik.
-Holaxe geldittu zen bai. Hala in zuten.
-'Ta ardiyak zembat 'o 'zaten zen... Ez za gotuko zembat?
-Guk, ehunen bat ardi.
-Bai, e?
-Ehunen bat.
-'Ta gazta 'ta itten zenuten?
-Bai, bai. Arkumik saldu 're bai 'ta.
-Non saltzen zenittuzten?
-Hain, hain. Gue bizimodua haikin izaten zen. Oan biño... Ordun denak dirua itten zun zerbaitt!
Oaiñ ez da itten deus 'e. Illeik iñorrek jaso ez aurten 'e! Ezta eaman 'e!
-Ez, e?
-'Ta arkume larruik 'e ez. Ordun arkume larruakin sos batzuk. Arkumikin sos batzuk.
Illiakin 'e sos batzuk. Ardi zarrak 'e saltzen genittun. Batzuk hazitzen genittun 'ta. Ardi zarrak 'e tiro ona. 'Ta hola beti diro pixar bat hartzen aitzen giñan haikin.