Ardi-salmenta, Frantziara

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:45:40 - 0:47:45 (2' 05'')
Laburpena Gerraren aurretik ardi asko saltzen ziren Frantziara. Mendiz eramaten zituzten.

Transkribapena

-...zittun attak eta.
-Bai, 'men zittun eun hartan eaman berrak lareunta ez dakit zembat.
Denak batea?
-Bai.
-'Ta nola eamaten zittun?
-Itxe, urtian behin itten ba billuadliy hoi 'ta.
-A...
-Itxe askotan baitzen ardiya ordun.
Batek hogei izango zittun, bestik hamar izango zittun, bestik berrogei. Denak pilla batin hartu 'ta Prantzira.
-'Ta golpin saltzen zin hola haimbeste 'ta e?
-Bai, bai.
-'O ya artaldia kendu nahi zenulako?
-Ez,ez ez.
-Hortako itten zenun saltzeko?
-Beste hiruroeita hamar 'o geldittu zin. Bai. 'Ta handik bi urteko 're zeilaira iña (?).
-Karo. Karo. Beste ardiyakin...
-Hoi izaten, produziyo haundiya zun harrek.
Bildots mordoska utzi hazitzen 'ta. Haik gehiyo 'ta hurrungun. Gerra, hoik kamiyuk in biño lenotik.
-Karo.
-Mendi onak zin hoik.
-'Ta geo Epele harrek nola eaman 're zittun?
-Oiñez.
-Oiñez Frantzira?
-Oiñez, oiñez.
-Mendiz eamango zittun?
-Mendiz, mendiz. San Antonen barrena. San Antonen barrena.
-'Ta geo hara jon 'ta han 'e empletu berko zittun?
-Bai, hara eaman ezkio. 'Ta hoik han, horrek ureiño eamango zittun, noski. Urin pasten zittuzten. Endarlatsako irriyu hortan pasa ber zittuzten nun 'o han.
-Bai 'ta baten bat ittotzen bazen, dirua galdua.
-Bai, bai. Galduko zuten.
-Bueno geo karo saldu, garestiyo salduko zittun harrek. Irabazten ate berko zun.
-Han eosten zizkana bazun baten bat 'o.
Durik gabia harrek. Ordun ardiya asko joten zen Prantzira. Bai.
-'Ta han bertan ez 'o? Nolatan eamaten 'te zun, 'o hemengo ...
-Oaiñ asko itten 'men da bertan. Ordun ez 'men zuten kostumbri hura. Eosi. Uan berriz, horrengatik ez 'men da tirik oain. Bertan bertakua itten hasi 'men zin.
Asko kostatzen hemendik eosita 're 'ta. Numbatte idea berriyak hartu zittuzten'ta. Oaiñ hemengua izorrai.