Beroa

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:44:00 - 0:46:20 (2' 20'')
Laburpena Meazulo asko daude Arditurrin, bakoitza bere izenarekin. Luzeenak bi kilometro ditu, abantzean, galerietan kilometro asko baitaude. Bero handia egiten zuen barruan eta tximiniak egin behar izaten zituzten haizea sartuko bazen.

Transkribapena

- 'Ta zea, zolo bakotxak be izenak 'ta izango ttu, ez? Mina zolo bakotxak?
- Bai, bai,bai, mina zolo bakotxak.
- 'Ta zer zen beak jartzen ziyoten izen berakin deitzen zeniyoten zuek o' zuek zuen izenak zenittuzten?
- Bagenekin izena, primer sur 'ta segunda norte 'ta, ben izenak hola zittuzten.
- Haundin-haundina nola zen, zein zen?
- Hoi primer surreku hoi luzina noski. Kilometro 'ta geixio bai. Bian bazin luziuk e' e, bian. Ziento zinkokua 're, izango zen berrehun metro benik.
Hoi bi kilometro benik.
- Bi kilometro zean
- Abanzia,
- Hoi da
- Tunela ta handik dena tximenittua, azkeneko lenbiziklo pasoko tximeniyak,
hogei bat metrotik o' ta geo tartik bestia mineala jateko, haizi haizia pasatzin, lenbizi haizia pasa 'ta preskatzen zenin, tarti hoi, bi matxoian tarti hoi dena atea, tiroka.
- 'Ta berua haundiya itten zun? bero haundiya
- Bero ! Tximeniya pasa arte bai. Oh. Behin tximeniya pasazkio, 'ta leno asensorik 'ta jarri zin bittartin oandik txarrua!
- Gue osabak saten zun: " Oan ongi ai zazte! Guk tximeniya o' zea minak guk ereki 'ta , oan ongi ai zazte! " 'Ta dio oan e' nahiko beruk badia hor. Bero 're.
- Eta haik haik okerro haik astensorik 'ta
- Astensori haik jarriya baita, Ajelek eta.
- 'Ta hik nola ibiltzen zin gora 'ta bera? Sokakin hola o'?
- Motorra galanta, kablikin zintzillik. bagoiyak harek atetzen zittun. Miño hua kintaño baitzen, gio septimo planuk rampak. Rampa haitan bidia.