Hiztegia: ALL

torxa, torxa. Izena. tortxa. 📄 Pospoloaren antzeko zerbait. Kandela edo zuziaren adierak ere baditu. 🔀 vela, antortxa.
trabajadore, trabajadoria. Izena. 📄 Esklabu gisa lan egitera behartutako frankismoko presoak. 🔀 trabajador.
Trabaleku. Toponimia. Trabaleku. 🔀 Trabaleku.
trabaza. Izena. Trabaza. 📄 Ote jotzeko makila. 🔍

http://www.herrimusika.org/bildumak/ikusi.php?p=1561&id=fr

trabaza

. 🔀 Tragaza.
trupesi, Trupesiya. Izena. Hidropesi, edema.. 📄 Gaixotasun mota. 🔍

Tropesi batek arrapatuta orduko orren pobreza, baño lagunak izandu zuten aiudatzeko nobleza: oiñuts gorrian Lezo'ra juanda kunplitua da promesa, fabrikan bertan dirua bildu an ateratzeko meza. Txirritaren 'Bertso berriak' sortatik (Iturria: Klasikoen gordailua. Armiarma)

. 🔀 Hidropesia, edema..
ttur-ttur. Adberbioa. poliki-poliki., pausuz pausu. tur-tur 🔀 poco a poco., 🔀 pasito a pasito.
turtulux, Turtuluxa. Izena. Tortolos. 🔀 Taba.
txabilla. Izena. txabila. 📄 Haria edo artilea egiteko tresna. 🔀 molinito para retorcer el hilo.
txambra, Txambra. Izena. Blusa. 🔀 Blusa..
Txampaiñe. Toponimia. Txanpañe.
txantxil , txantxilla. Izena. txantxil. 📄 Ontzi zilindrikoa, esnea neurtu eta banatzekoa. 🔀 cántaro, ánfora.
txar, Txarra. Adjektiboa. txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. 🔀 Pobre, insuficiente.
txermoni, txermoniya. Izena. 📄 Txerria hiltzean, banatzen diren odolki, txorizo... Auzoko eta lagunen artean banatu ohi dira.
txiki arrayo. Adberbioa. Leher eginda. 🔀 Rendido/a..
txiki-txiki iña. Adberbioa. Leher eginda. 🔀 Rendido/a..
Txikierdi. Toponimia. Txikierdi.
txikittu. Nagusia. Puskatu.. 🔀 Romper.
txiñalka. Adberbioa. Txinalka.. 📄 Oinetakoak erdi jantzian, orpoak ongi sartu gabe ibiltzeari esaten zaio. 🔀 en chancletas.
txoaki, Txoakiya. Izena. Txorakeri. 🔀 Tontería.
txoil. Adizlaguna. Guztiz, erabat. txoil 🔍

Txoil- txoil errepikapena, indargarri gisa erabiltzen da.

. 🔀 Del todo, completamente, enteramente.
txokon, txokona. Izenondoa. sakon. 🔍

 Platerarekin erabiltzen da bereziki , plater txokona.

. 🔀 hondo.
txokor, Txokorra. Izena. Txekor. 🔀 Ternero.
Txuikin, txuikiña. Izena. zurikin. txunkiña 📄 Artoa zuritzen denean gertatzen den hondakina 🔀 farfolla de maíz.
txukatu. Aditza. lehortu, xukatu. 📄 Zerbaiti gainean duen ura edo hezetasuna kendu. Lehortu. 🔀 secar.
txukuna, txukun. Izena. zotina. 📄 Bat-batean gertatzen den arnasgora ozena 🔀 hipo.
Ualdetxo. Toponimia. Ugaldetxo. Igualdetxo 🔀 Ugaldetxo.
uara. Adberbioa. ohara. 📄 Txakur emea araldian edo arreske. 🔀 perra en celo.
ugazama, ugazama. Izena. amabitxi. 🔀 madrina.
umatu. Aditza. umatu., kumea egin. 📄 Kumea eduki 🔍

Umatu berriya: kumea eduki berria.

. 🔀 Tener una cría, parir.
Untsasko. Toponimia. ?.
Urkabe. Toponimia. Urkabe.
urrikittu. Nagusia. damutu., errukitu., urrikaldu. 🔀 compadecer.
usu-arraio, usu-arraio. Adberbioa. usu-demonio, azkar. usuarraiyo 🔀 rapidisimamente, a toda velocidad.
xabal, xabala. Adjektiboa. laua. 🔀 llano.
Xabale. Toponimia. Arpidene.
xamar. Zenbatzailea. Samar., Nahiko., Aski. 🔀 Bastante.
Xapateone. Toponimia. Masepadrone. 🔍

Done Eztebe plazan, Antonio Irastorzaren ondoan. Janaria, ogia, egunkaria, gozokiak ... saltzen zituzten

.
xolo, Xolua. Izena. Zulo txikia. 🔀 Agujero pequeño.
Xoterone. Toponimia. Pontxene.
Zaia. Toponimia. Zaria. 🔍
Zaria (by Xabier Harregi Agirrezabala eta Juanito Iñarra Agirrezabala)
Tontorra (by Inaxio Elizegi)

Zaia [Zaria]. (Toponimia). Zaria Errenteria eta Oiartzun arteko mugan nabarmentzen den kasko baten izena da, besteak beste. Mendizaleen txartelontzia, erpin geodesikoa eta antenak jasotzen dituen porlaenzko txabola txiki bat dauka gainean. Baditu beste izen batzuk ere, Uzpurugaña, Uzpuko gaña (Uzpuru deritzo Munanier aldeko lepoari), Errenteriko torrea (hauxe da Errenteriako udalerriko gainik garaiena).

. 🔀 Zaria.
zaiya. Izena. Zahagia. 🔀 Odre, pellejo..
zaizki, zaizkiya. Izena. zaizkiko, zaizkitik 📄 Ahaide ez zuzenak esateko erabiltzen da. 🔍

Pluralean erabili ohi da

. Lizaso, K. (1998) Joxe Joakin Mitxelena gogoan. Auspoa. 27 eta 53. orrialdeak..
zakote, Zakotia. Izena. Anoa. 📄 Egun osoa kanpoan lanean pasatzen zuten langileek, poltsa edo zaku batean eramaten zuten janaria. 🔀 Provisión de comida, víveres.
Zaldin. Toponimia.
zama. Izena. Multzoa, pila. 🔀 Montón, cúmolo, gran cantidad.
zampatu. Nagusia. Zapaldu. 🔀 Pisar.
zar, Zarra. Adjektiboa. Handia.. 🔀 Grande, en tono despectivo.
zarabanda. Izena. narra, trailu, idaur, txibita. zaabanda 📄 Lurra berdintzeko erabiltzen zen tresna. Egurrez, zumitza, elkartuta egindako tresna. Gainean harriak jartzen zitzaizkion eta behiek edo idiek bultzatzen zuten. 🔀 trillo.
zarpa, Zarpa. Izena. Atzapar. 🔀 Zarpa.
zarrako, zarrakua. Izena. Zirrara. 🔀 Impresión fuerte.