Hiztegia: J

jaki, Jakiya. Izena. Jatekoa, janaria. 🔍

Gehienetan haragia edo arrainari egiten dio erreferentzia.

. 🔀 Comida, alimento. "Jakiyik ba al da?": Ea haragirik edo arrainik ba ote den galdetzeko erabiliko litzake..
jana. Adberbioa. Josita, betea, gainezka. 🔍

Esate baterako, haur baten burua "zorriz betea", "zorriz josita" dagoela esateko, "zorriz jana" dagoela esan liteke.

. 🔀 Llena/o, repleta/o, rebosando de.
jarriya. Adberbioa. Ohitua. 📄 Zer edo zertan "jarria egotea" hori egiten "ohitua egotea" da. 🔀 Estar acostumbradas/os.
jator, Jatorra. Adjektiboa. Jator. 🔀 Maja/o, agradable.
jende dena. Zenbatzailea. Jende guztia. 🔍

"Jende guziya" forma ere erabiltzen da. (Agian, bietan zabalduen dagoena)

. 🔀 Toda la gente.
jenealin. Lokailua / Juntagailua / Menderagailua. Oro har. 🔀 En jeneral.
jibatu. Nagusia. Izorratu. 🔀 Fastidiar.
jitu. Nagusia. itzuli., biratu., jira egin. 📄 "Bazter guziyak jitu ttu" = Bazter guztiak nahasi ditu "Denda guziyak jitu ttu" = Denda guztietan zehar ibili 🔀 Girarse. Esanahi ezberdinak har ditzake "jitu" aditzak. .
jo. Nagusia. Kontsideratu. 🔀 Considerar.
jo. Lexikoa.
jo jo iñ. Nagusia. Ondo garbitu. 🔀 Limpiar a fondo.
joko, Jokua. Izena. Joku. joku 🔍

"jokua" ez da "jolasa", lehiaketa kutsua duen ekintza baizik. Irabaztea da helburu bakarra eta ez dibertitzea.

. 🔀 Juego de competición.
josaba, Josaba. Izena. Osaba. 🔀 Tío.
joskura, Joskura. Izena. Jostura. 🔀 Costura.
jostaketa, Jostaketa. Izena. Jolas. 🔍

"jostaketa" dibertitzeko asmoz egiten den ekintza da eta ez lehiatzeko soilik egiten dena. Irabaztea helburu izan baliteke ere, ongi pasatzea du helburu nagusia.

. 🔀 Juego para divertirse.
jostatu. Nagusia. Jolastu. 🔍

"jolas" egitearen ekintza, dibertitzea helburu duena.

. 🔀 Jugar.