ane lardi enbil-k bidalia Ar, 04/13/2010 - 09:21-n
Forma mugatua:
Zakotia
Kategoria gramatikala:
Izena
Batuan:
Anoa
Esanahia:
Egun osoa kanpoan lanean pasatzen zuten langileek, poltsa edo zaku batean eramaten zuten janaria.
Gazteleraz:
Provisión de comida, víveres
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | - Hire bai? - Nik zakotia hartu... - Tornolan barrena ibiltzen ziñazten 'o hemendikan biria bazen? | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | - Oiñez bai, e? - Oiñez, bai. Taka taka. Zakotia eskuan zintzilik eta... - Zakotia? | Iza Artola, Joakin |
Aipamena ikusi | - Zakotia. - 'Ta bizikletaik ez zenun zuk? | Iza Artola, Joakin |
Aipamena ikusi | -Ate Ergoindik 'ta Munanierrea joten giñan lanea oiñez. Zakotia esku batin 'ta txamarra 'ro jertsia 'ro zenun harrei lotu 'men 'ta ardua han zatua eosteko diruik ez zelako. Eta betik goitti hemendik ate 'ta bordan goitti Biraita, 'ta Biraitatik Aranen goitti den biajia... | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | - Garaiy haiytan. Béak hauntzian kajakin ibiltzen zen, zea zakotia kajan ibiltzen zun, eltzia 'ta kazula batin 'ta beti kajakin ibiltzen zen, kaja ttiki 'at. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | - Eta erramintak eta denak béak izango zittun. - Bai, erraminta béak. Béak ibiltzen zuten, bai. Guk zakotia. 'Ta zato bat ardo 'ro hola, ardua ibiltzen genun garaiy haitan. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | Hemen betik gora holaxe joten giñan. Batzuk zakotia bizkarrian 'ta bestik zatua 'ta... - 'Ta eun guziko? - Eun guziko. | Zabaleta Labandibar, Joxe |