Lanbide zaharrak

Artzantza (ardilana; bildotsak); Ikatza; Linua eta ehuleak; Karobiak; Abarkagintza; Perratzaileak; Harri-joleak; Sokaginak; Kapadorea; Ganadu-tratantea; elurzuloak; erlategiak

Oiartzungo mandazainak

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:35:40 - 0:37:50 (2' 10'')
Laburpena Oiartzunen hiru mandazain ziren, hirurak ere auzoak: Maxalengoa, Xulua eta Isatsekoa. Maxalenen, aitona hasi zen mandoak erosi eta lan horretan. Garai batean, denerako behar zen mandoa. Adibidez, baserrietan obrak egiteko materiala eramaten zuten gorakoan, eta, beherakoan, ikatza ekarri. Pastak Hernanin erosten zituzten. Etxera etortzen ziren ferratzaileak. "Xintxo ibilita beti sosak aurretzen".

Txondorra

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:32:00 - 0:35:10 (3' 10'')
Laburpena Martxoan, egurra botatzen zen, izerdia hasi aurretik. Hamar bat gizonek adar handienak botatzen zituzten, eta, gero, lau peoik egurra txikitu eta txondorra egiten zuten. Txondorra nola egiten zen: alkatea, tantaia... Txondorra ongi zaindu behar zen, beti egon behar zen gainean. Txabolan egiten zuten lo. Txondorgileak nor ziren: trumoitarrak, goizuetarrak, lesakarrak...

Egur-ikatza

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:26:25 - 0:29:00 (2' 35'')
Laburpena Behin, Altzibarko festetan txondorra egin zuten plazan. Mandoak kargatzea ez da nola halako lana; hori ere jakin egin behar da. Zakuetan eramaten zuten egur-ikatza; bost zaku mandoko. Garai hartan, egur eskasia zegoen eta egur-ikatza eskuetatik kentzen zioten bezeroek. "Ber du bakotxak be opiziala, jatorra ez dut saten miño, pixkat ber da". Mandazaia. Hika.

Gerran eroritakoak, gurdiz Lesakara

Transkribapena

- Hota zein, zea, San Markosen zozten gorriyak 'o ezkerrak?
- San Markon eongo zin kontraiyuk. 'Ta hok hemendikan... Hemen, hemen mendi guziyak hartu zittuzten lembizi. Hemendik Erlaitzen 'e zea, frente gorra 'men zela. 'Ta geo hasi zin zeak,
militarrak behiyakin 'ta zea, jendia eskaka hasi zen ayuda, herittuk eamateko. 'Ta zea, itzaiyak batzuk... Itzaiyak joten zin 'ta igual soldauk toritzetikan 'o ez dakit... Zerbatte iruitten difentia, zean uztarriyan... Zean, uztarriya kurterin eamaten zen ba kabilla, zeai pirtikan sartzeko
'ta kabill hua aber zer zen 'ta pistola zelakun 'ta... Ez dakit, akaso broman 'o, broman 'ta ezin san zer 'zu ezin san hoa. 'Ta tartin eskualdunak 'e tokatzen dia 'ta haikin. Haik hemendik Oiyartzundik Lesaka herittuk eamaten. Lengo bire zarretik ezin jonik. Bi soldao ezin eamanik gurdiyan.
'Ta geo gue attai eskatu manduak. Aleiya, bi semik bialtzeko mandukin, zea burniziyuk eamateko 'ta, Pikoketa 'ta, Erlaitzea 'ta. 'Ta geo san 'men ziyoten, beno, oaiñ aurrea jon ber zutela 'ta aber mando hutsak biali 'o ben mutillakin. 'Ta ez, gue attak ez, manduak utzi 'ta mutillak erretiatzeko.
Geo hala, gerra gerra ai zela, geo gue anaiyak soldao zoztela, Eibarren kusi manduak. "'Ta hara, hara hi, gue manduak hemen ttuk! Hemen zabiltzak gue manduak, hemen zabiltzak!" Bai izautu 're auro!
- Ez, zea!
- Joe!
- 'Ta geo nozpatte bukatu zen gerra 'ro, 'ta holaxen.
- Hala 're utzi ziyotenin...
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:18:35 - 0:20:35 (2' 00'')
Laburpena Erlaitz inguruan frente gogorra egon zen. Militarrak itzainen bila hasi ziren, zaurituak eta gorpuak Lesakara garraiatzeko. Domingo aitari bi semeak mandoekin bidaltzeko agindu zioten. Aitak erantzun zuen mandoak baietz baina semeak ez zituela bidali nahi. Eriyuk. Erittuk. Uztarriya, kurtela, kabilla, pertika.

Mandazain lanak ahitu

Transkribapena

- Ni 're atta... Attak 're... itxian geldittu nahi 'ta, ni bakarrik ezin ba ibilli 'ta geo morroi bat karri genun Lesakatik. Geo morroiya 'ta biyek biltzen giñan.
- A!
- 'Ta geo hala, hala, hiru lau urte in genittun 'ta geo hemen lanak attu, 'ta hemendik Zeraiña jon giñan. Han bazela lana 'ta hara jon giñan. Goizin ate lautan itxetik, Maxalendik'ta illunaarreko zortzitako ailletu. Hernaniko... Euna zabaltzeko Hernanira, Tolosa, Segura, Zeraiñea azkeneko!
- 'Ta manduakin.
- Manduakin. Gaiñin aspertu, oiñez 'e aspertu 'ta, segi 'ta segi, 'ta behintzat, arratseko ailletu giñan 'ta geo han aittu giñan lanin. Geo soldao han... Eun batin fiestak tokatu, 'ta soldao joteko tortzeko deiya.
'Ta hua 're aldrebes. Hango fiestak utzi 'ta ez torri nahi 'ta bai, "torko 'ttuk itxea nausiyak billa eta hor jongo duk geo" 'ta. Derrigorrin jon in ber geo. 'Ta azkeneko trenin torri giñan Errentira 'ta handik oiñez. Gaur ez litzake umia 't eskola jongo oiñez. 'Ta gu berriz, kilometruk oiñez.
- Bakar bakarrik.
- Ohittura 're hala zen 'ta!
- Bai, difentzi erra bai.
- 'Ta geo, soldao jon giñan 'ta soldaotik torri 'ta... Bi urte pasa nittun 'ta, handik torri 'ta nombatte lana in ber ba 'ta. Hortxe, lembizi piño zuitzen, 'ta piño mozten 'ta geo desmontin bazela lana, zea, San Junen 'ta desmontin 'ta... Ño! Nekatu itten! Geo beste gizon batek san Luzurenin bazela
dirua atzeko moua 'ta harek bi anai mango zittuztela 'ta guk beste bi anai 'ta zortzi laun zoziyo. 'Ta han 'e bi urte pasa genittun 'ta bukatu. 'Ta geo Lizararzun, obra 'ta. Lizarazunin bi launek altxatu harriya 'ta bizkarrin hartu 'ta han hua ez zela posible hala ittia 'ta geo harrei esan, zea...
"Zu gui launtzen hemen 'ta papeleran sartu ber 'zu" Papeleran sartu 'ta leno astian desmontin larogei duro irabazten 'ta geo fabrikan betzi durokin.
- Jo!
- Jo! Hua, hu jornalan mixeiya! Biño, segi 'ta segi 'ta. Errelebun 'ta. Errelebun 'e itxian laundu itten pranko, 'ta segi 'ta segi 'ta errealoik maten ez 'ta hasi nitzan ate in ingo nula 'ta hasi nitzan 'ta hango gizonak: "Aguanta zak pixka 't Domingo, aguanta zak pixka 't!"
'Ta aguanta 'ta aguanta 'ta gaur hola geldittu giñala, ez nun pentsatzen 'e!
- Buelta hartu?
- Buelta hartu 'ta jornala polittakin 'ta beno. Oaiñ hementxe. Baserriyan 'ta aittu ga 'ta azkeneko saldu denak eta oain, oaiñ bizi in ber 'ta oaiñ 'e zerbatt. Batin reuma dela 'ta, bestian zer dela 'ta, oaiñik komeiyak!
- Hoik lengo desgastik dia Domingo!
- Bai, bai.
- Karo. Oain dembua, dembua sobran, biñon... Nahi dena itteko...
- Nahi dena ezin iñ oaiñ! 'Ta beno, oaindikan pranko ongi no.
- Bai, bai.
- Botikik ez dut deus 'e hartzen oaiñik.
- A, ez e?
- 'Ta... Beno, batzutan karranpak hartu 'ula 'ta beti zerbatte izaten da, biño, behintzat...
- Harrittu itten al za?
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:04:10 - 0:07:40 (3' 30'')
Laburpena Inguru hauetan lana ahitu zenean, Zerainera joan ziren lanera. Dena oinez. Han zegoela, soldadutzara deitu zuten. Ez zuen joan nahi baina derrigorrez joan behar zen. Soldaduskatik etorri ondoren, zenbait lantegitan ibili zen. Azkenean, paper-fabrikan bukatu zuen. Gaur egun, lan gutxiago egiten du, baina osasuna du falta. San Jun. Karranpa.

Mandoei begira

Transkribapena

- Lembizi eskola 'ta manduk eta itxian ikusten nittun muti koxkorretan 'ta, jode, eskola... Eskola haikin joteko bai goua, biño gauza ez! 'Ta eskola jon ber 'ta, eskola hasi giñan. 'Ta lembiziko eunetan gustora. Arropak eta, galtz... Zapatak eta, pollittak eta, geo hausten hasi zinin komeiyak!
Hausten hasi zinin berriyik ekartzen ez amak eta, zaharrakin, bestik berriyakin 'ta gu zaharrakin ez jon nahi 'ta, erdi nearrez hortxe goizetan. 'Ta beno, nolazpatte, nolazpatte, galtzerdiyak 'e orpotik hautsiyak eta, kampoa ate itten 'ta, nearrez goizero. 'Ta amak berriz, "segi, segi!
Sartu azpira 'ta segi!" 'Ta eskola jon biño leno, berriz 'e kampoa aterik! 'Ta nolazpatte, nolazpatte, beti segi beti segi, segi, 'ta nozpatte hamar urtea 'ro ailletu giñan, 'ta hamaika urte komuniyo haundiya iñ 'ta, geo beti, beti manduri beira. Beti aurreko ofiziyua ondokuk 'e.
'Ta nozpatte koxkortzen lembiziko hasi giñan, ama joten zen ikatza saltzea zeakin, karrukin, 'ta gu amai launtzea. Ama guria fuertia zen 'ta indarra zun 'ta guk harrei laundu altxatzen 'ta geo harrek karrun gaiñea bota. 'Ta holaxe puxka 'tin ibilli giñan.
- Eta orduko eskola utziya 'o bi gauzak itten zenittuzten?
- Bai, utziya. Ez genun nahi orduko utzi! 'Ta oaiñ eskola ttikiyakin geldittu ga. Beno, sumar 'ta restar 'ta multiplikar. 'Ta... uaiñ 'e... Uaiñ 'e txokor bat saldu ber baldin bada, bihatzak kontatuz ez ga diskuitzen, e!
- Diskuitu ez!
- Oain 'e kontuk atetzen 'ttut! 'Ta tratalaiya tortzen bada 're, ai! Guk 'e kontzen giñun gen tontuai, geonai!
- Bai. Karo.
- 'Ta hola ate 'ugu bizimorua. Geo, geo manduakin hasi giñan. Beste anaiyakin launtzen 'ta. Geo bat soldao jon zen 'ta bestia 're bai gerra 'ta. Geo bat libratu zen, bi soldao zeneko, bat libre.
'Ta bat libre 'ta, harrei launtzen 'ta. Geo hua 're eaman zutenin, geo gu bi anaiyak geldittu 'ta bestik torri 'ta fabrikan hasi zin, zarrenak, 'ta geo... Azken... Ne aurrekua jon zenin ba ni attakin geldittu.
- A!
- Ni hamabost urtekin zazpi mandokin bakar bakarrik joten nitzan zeara, Errentiko kubostikan bentasa. 'Ta attak kargatu 'ta nik segi. Biño hale 'e eskola utzi nunin, konten joten giñan mandukin 'ta!
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:00:50 - 0:03:50 (3' 00'')
Laburpena Domingoren familia Ardotzera joan bazen ere, berez Maxalengoak dira. Maxalengoak mandazainak ziren eta egur-ikatza garraiatzen eta saltzen aritzen ziren. Domingok nahiago zuen mandoekin lanean aritu eskolara joan baino. Eskola gutxirekin gelditu zirela baina kontuak eramateko adina badakitela dio. "Aurreko opiziyua ondokuk e". "Holaxe puxkatin ibili ginan". Tratalaia.

Larrazabal inguruko basoak

Transkribapena

- Basuan, guez gu ez gea beiñe basuan aittu izandu miño han bai basuan basuan 'ta jendia aitzen zen
- Ze aitzen zen egurra atetzen?
- E?
- Egurra ateratzen? Egurra atetzen? aitzen zin?
- Bai. egurra. Ikatz itten e' bai aitzen zin leno ikatz itten ibiltzen zin
- Miño oan, leno bai ! Ikatz itten aitzen zien leno!
- Ez, ez zu, san du!
- A gu? gu ez! gu ez. gu ez! jendia beste jendia (...)
- Han Larrazabal aldian e' bai.
- Hoixe (...) Goizutarrak eta Txakurtotarrak eta han aitzen zien, bai.
- Bai, bai, bai
- 'Ta ze itten zien bertan txondarrak? Txondarrak bertan?
- Bai txordarrak (...) bai. Oañ eztut nik iñon, oañ gañea ezto hor basoik eta oañ piñua do ya dena ya piñua do hor sartua(...)
- Ta zu ze basu
- Errentiko papelerakuak eta hoik 'ta ttuzte asko 'ta zeak e' bai Oiartzungo ayuntamentuk e' battu hor piñuiyak eta battu hor (...)
-'Ta len zer zin, piñuiyan aurretik zer zen hor geyena? Piñun aurretik zer zen hor geyena?
- Piñun miño leno aitza 'ta, aitza 'ta pagua. Pagua zen leno.
- Pagua gehina.
- Oañ piñua hor genealian. Piñua 'ta norteko aitza 're bai.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:11:40 - 0:13:15 (1' 35'')
Laburpena Larrazabal inguruan baso asko dago. Jende asko ibiltzen zen basogintzan: ikatz egiten, txondorra... Orain pinua dago, baina lehen: haritza, pagoa, norteko haritza...

Arraguako aldaketak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:06:50 - 0:09:30 (2' 40'')
Laburpena Lanbarrendik esneketaria etortzen zen: Lartzabal, Arragua eta Ugaldetxo inguruko baserriko esneak hartzen zituen. Bide txarra zuten Bidagurutzetatik -Birauztatik- Arraguara, oso irristalaria. Ingurua asko aldatu da.

Ugarte, Ugarte Errota eta Ugarte Tolarea

Transkribapena

- Ordun e... Ze gotze... Zu ze gotzen za, e... Uarteko errotakin, 'ta Altziberrekin 'ta ttikitako ze... Ze zea 'ttuzu, rekuerdo?
- Ze rekuerdo?
- Bai.
- Ez dakit ba, ze klasetan esan 'e!
- Jostatzen 'ta gotze al za?
- E?
- Jostatzen ibiltzen ziñaztela?
- Jostatzen bai. Han ibiltzen giñan, batzutan gorde... Gordeka 'ta eziñ billatuik eta.
- 'Ta ze ibiltzen ziñazten, auzuan? Altziberren?
- Ez...! Itxe ingurun. Geo lau... Beste lau, beste lau itxe bazin, beno, beste lau famili bazin. Guria 'ta beste lau. Uarte Errota, geo Tolaria, 'ta geo beste bi bizitzako etxia. Bai.
- Bai.
- Lau guztita. Bertan.
- Uarte béak zer 'ttu bi bizitza?
- Uarten... Bai.
- Uarte haundiyan.
- Uarten bi bizitza... Zume bat, 'ta bestian... Ez dakit ba! Zein zen? A! zea, Antonio 'ta Felix, mutillak 'ta nexkak berriz, Pia 'ta Arroxa 'ta hola.
- Ordun kozkorrei mordoxka juntatzen ziñazten?
- Bai, bai. Bai, bai. Garaiy haitan lau bizitza bazien. Lau. Han Uarten hiru. Bat bi bizitzakua zen, Tolare... Bestia tolariakin. 'Ta geo Uarte Errota.
- 'Ta tolaria 're izautu zenun zuk?
- Tolaria?
- Ibiltzen zela?
- Bai, bai.
- Oaindik kendu gabia zen?
- Bai, ordun bai. Oaiñ, oaiñ ez dut uste donik. Tolare, Tolare, beti baserriyan izena Tolare saten geniyon. Tolare.
- 'Ta geo, e... Hua zer zen zuena, 'o han beste batzuk bizi zin?
- Uarten leno maixterrak zian. Geo haik demboakin jabe in zin. Biño gu han giñan garaiyin oandikan maxterrak zian. Errentan beti.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:05:55 - 0:08:10 (2' 15'')
Laburpena Jostatzen ibiltzen ziren, gordeketan. Etxe inguruan ibiltzen ziren, lau familia baitzeuden inguruan: Ugarte Errota, Tolarea eta Ugarte bera, bi bizitzarekin. Tolarea ezagutu zuen.