Lanbide zaharrak

Artzantza (ardilana; bildotsak); Ikatza; Linua eta ehuleak; Karobiak; Abarkagintza; Perratzaileak; Harri-joleak; Sokaginak; Kapadorea; Ganadu-tratantea; elurzuloak; erlategiak

Ikazkinaren jornala

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:24:55 - 1:26:06 (1' 11'')
Laburpena Ikatza oso gutxi pagatzen zuten garai hartan. Joxe Manuel aitarekin aritzen zen eta jornala ezin atera ibiltzen ziren. Joxe berriz "Urdina"rentzat aritzen zen eta 20 duro ordaintzen zizkion astean.

Ikatza jasotzeko zakuak

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:23:14 - 1:24:08 (0' 54'')
Laburpena Ikatza sagar zakuetan jasotzen zuten; belarrezko zakuetan. Askotan su hartzen zuten zaku horiek.

Ikatza ateratzeko, 2-3 lagun nahikoak

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:21:35 - 1:23:14 (1' 39'')
Laburpena Su hartu gabe mugitu egin behar izaten da ikatza. Eta bi edo hiru lagun aski dira lan horretarako. Makua.l

Noiz dago egurra egosita?

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:20:13 - 1:21:35 (1' 22'')
Laburpena Erraz nabaritzen da txondorra noiz dagoen bukatuta, egurra noiz dagoen egosita. Gauetan nabaritzen da gehien, ilargia bezala, txondorra gorritu egiten denean. Gero ikatza pixkanaka ateratzen da, bueltan-bueltan, behetik hasita.

Txondorgileen janzkera

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:13:37 - 1:15:20 (1' 43'')
Laburpena Galtza urdinak, alkandora, galtzerdiak eta abarkekin ibiltzen ziren. Ardi larrua jartzen zuten bizkarrean euritik babesteko. Arropak lehortzeko sutondoan jartzen zituzten; ikaragarrizko ke usaina hartzen zuten.

Txabolan zer jaten zuten

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:11:00 - 1:13:33 (2' 33'')
Laburpena Patata, baba, tomatea, bakailua, amorraiak, taloa eta sardina zaharrak jaten zituzten batez ere txabola horietan. Sasina egiteko ohitura ere izan zuten gerora.

Txabolako sua

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:09:21 - 1:11:00 (1' 39'')
Laburpena Mendiaren kontra egiten zuten sua txabola horietan. Makina bat aldiz hankak hari begira jarri eta lo eginak dira. Gau eta egun piztuta edukitzen zuten su hori. Kamaña.

Txondorgileen txabola

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:05:39 - 1:07:56 (2' 17'')
Laburpena 20-30 bat lagun bizitzen ziren txabola horietan eta eztaka batzuk eta hesiarekin egiten zituzten. Iratzea, hostoak eta zotalak jarri eta gailurra botatzen zitzaien, eta hantxe bizitzen ziren hilabete batzuk. Errekaren inguruan izaten ziren, ura gertu edukitzeko.

Txondorra gosetzea

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:04:06 - 1:05:39 (1' 33'')
Laburpena Txondorrari zuloa egiten zaionean "gosetu" egin dela esaten da. Eta, haur txiki bati bezala, jaten eman behar zaio.