- Zuek juten ziñaten tratuakin plazara, zure etxetik norbait igual juten zan
- A bai eunero, ama enkarguk ittea.
Goizin jon 'ta zea xesto haundi bat buruan hartu, buruan jarri trapo haundi bat, hua buruan jarri 'ta zea oiñez gue etxetik Oiartzungo kalea, ordobete.
- Oiartzungo kalera?
- Bai hua buruan hartu 'ta hortxe. Hua kargatu 'ta itxea hola jarrita tin, tin, burun.
- 'Ta ze eramaten zun buru gaiñean?
- Hemen ses... enkarguk, ogi 'ta gauza asko, burun
- 'Ta saltzeko ere bai?
- Ez ez ez kaletik itxea enkarguk guk jateko
- A baina ez zu ez zenuten saltzen?
- Keba
- Baratzeko
- Dena itxin itxin.
- Dena jaten zenuten zuek dena barrura.
- Barrura.
- Eta esnia ere ez, esnia ere ez?
- Esnia bai, esnia saltzen genun bai
- A bai?
- Bai auzoa
- Auzoa. Geo auzo bat, gio haik hemen barrena joten zin esneketaiyak, hemendik betti,
Pikoketakuk esniakin.
- Ordun zuek saltzen saldu esneketaiyai?
- Bai
- Ez etxez-etxe ez
- Gue etxekua 'ta hango auzuk. Bost itxeko esniak.
- Eta nola joten ziñazten marmitak eta eskuan hartu eta...
- Marmita bat bakarra, nahikua.
- Bat, bakarra. Karo hiru behikin...
- Esne gutxi
- Esne gutxi
- Esne pizar bat 'ta gio arrautzak eta dena itxin, saldu batez. Oilaskuk eta txerrik 'ta denak itxian jan.
- Konejuak ere bai?
- Baitare. Konejuk eta oillo 'ta.
- 'Ta eukiko zenuten baratzian artua 'ta
- Bai, artua 'ta illarra. Bakizu zer den illara?
- Bai
- Artua 'ta illarra 'ta
- Artua 'ta leikua batera?
- Bai batin.
- Geo, jateko gutxi behiantzako... 'ta terreno asko artua 'ta leikua. 'Ta behiantzako mazkik ez. 'Ta otia, otia ebaki.
- Nola?
- Ibitiyakin. Zama in 'ta geo etxea eaman otia zama hoi bizkarrin 'ta hua behiyai, kiz, kaz, kiz, kaz, kiz, kaz otia jo, behiyai 'man. Hua jan.
- Zekin joten da otia?
- Trabazakin o' holako katxarro bat, harrekin jo. Aixkoa bezala, ti ta ti ta huatxe jo.
- Bi eskukin?
- Bi eskukin.
- Bi
- Bai bi makillan muturrin zea (...) holakua. Hola.
- Eta hori behi e ganaduai jaten emateko.
- Bai hua 'ta geo lasto pixkat 'ta berde pixkat nastuta hola