Lanbide zaharrak

Artzantza (ardilana; bildotsak); Ikatza; Linua eta ehuleak; Karobiak; Abarkagintza; Perratzaileak; Harri-joleak; Sokaginak; Kapadorea; Ganadu-tratantea; elurzuloak; erlategiak

Txondor eta karobi

Transkribapena

- Karobiyana ez al tzu nahi?
- Bai bai karobiyana
- Karobiyan itten zen ordun, ka zea itten zen karobiyan ikatza. Ikatzakin iruiya berriz 'ta
- 'Ta Txaundon bazen karoriya o' ze, o?
- In zandu zen han zean gu karoiya,
karoiya ze izango zen han, ze itten zun gue atta zenak?
- Karia itten
- Karia itteko izaten da karoiya
- Ikatza txondarra
- Txondarra
- Txondarra san ber nun, gaizki ai nitzan.
- Ze Txaundoko norbattek ittten zun?
- E?
- Txondarra? Txaundoko norbattek?
- Ordun norbatte, Miel Trumoya 'ro difuntua 'ro bazen, 'ta atta bea 're zeatuko (...) zen
Eurra ber izaten baizen!
- Egur ikatza itten zen ez? txondarrakin?
- Bai eur ikatza bai.
'Ta karoiya beste bat izaten zen haundiya haundiya, (...) harriz kargatuta, karia in zen han
- Bai 'ta handik karia
- 'Ta non zin karoiyak han Tornolan?
- Gue itxetikan aurrea alde askiyan bazen. Harriz dena tapatu ganun, ditxosozko kamiyoko hortan.
- A
- Kamiyua itten tapatua?
- Bai hala in zuten hora. 'Ta gio karia eoten zen pilla gaitza, aski ona bai.
Makiña 'at urtian eskoba 'at zarpazustu samarra zununin erki itxia zuitzen zela! Aski usai onekua bai! Orduko paeta zarrak astintzen zin !
Zeak, zer dia hoik, armiarma haundi batzuk izaten dia? haik e' muitzen zango zin
Haik hotzik ez , nei batin begita bota zin nolapatte deskuittuta bota ziten karia. Bista ez da erra e' urik itxian izaki ez! haik korriyak eaman nittun hauzko aska!
- Ai ama!
- Oinaze errak (...)
- Ez zizunin zeaik in abeiyik in e
- Enun izandu deusen okerrik, garbittuta jon zen.

- Karo horrek erre itteu ez? karik erre itteu
- Erre itten baitu, kare biziya (...)
- Joo
- Kare biziya hua (...) eskuakin ez aguntatuko hain aisa ez
- 'Ta hua nola banatzen zen baratzin eskuak ez erretzeko? zerbat palakin o'
- Bo eoziñekin, bai, zalardo 'ro zerbatt erramintakin eozin hortan ai berko zen. Eskukin ezen ingo.
-Ez, ez erreko zen bestela
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:19:55 - 0:22:50 (2' 55'')
Laburpena Tornolan txondor asko egiten zen, eta karobiak ere bazeuden. Karea baratzerako eta etxea margotzeko erabiltzen zen: zomorroak akabatzen zituen. Eskuekin eta begiekin erne ibili behar zen, kare biziak erre egiten baitu.

Mandazainen bizimodua

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:29:00 - 0:32:00 (3' 00'')
Laburpena Maxalengoek egur-ikatza saltzen zuten. Egun osoan ibiltzen ziren mandoekin garraioan eta auzoko tabernetan bazkaltzen zuten. Semeak hasi arte, aita bakarrik aritzen zen lan guztiak egiten. Egun batean, San Antondik Erlaitzera eta handik Irunera joan eta itzuli egin behar izan zuen hurrengo egunerako txondor tokia prestatzera. Nafar hizkera egiten. "Txondarrari tokia egin behar jiran-bueltan". "Kontumbria zen Eup ittekua: eeeeeeeup".

Mokozorrotzeko meategiak

Transkribapena

- Bagenittun iriyak e, iri pare bat, bai... 'ta harekin. Geo minasen; Mokozorrotz. Mokozorrotz deitzen den itxia bada 'ta mina han. Han harloria harria bereixten zuten, baliosua, Astuariasea 'ta eamaten zuten.
'Ta Bentasea eamanteko ez dakit zenbat patzen ziyoten, gutxi.
- 'Ta zein ibiltzen zen atta iriyekin?
- Atta bizizen artin bai, geo anaiyak. Harloria saten geniyona, harri zuri antzeko bat. 'Ta metala 're bai, (kaltzi klatzekuak). Bentasetikan bialtzen zuten halako tranbia ttiki bat zea propio hortako gauzak eamantekua. Hola.
- Eta ordun attak iriyakin ze itten zun? Minetatik hartu eta trena arte 'ro jetsi?
- Hemen, minetatikan hartu eta trenea eaman 'ta ez dakit ze patu... gutxi, miño orduko dirua. Dirua zerbatte, familiya atetzeko aurrea.
- Hamar seme-alaba atetzeko!
- Aber!
- Lan pilla erra bai.
- Oaingo kontuik ez zen.
- Ez zen, ez zen...
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:19:45 - 0:21:00 (1' 15'')
Laburpena

Urederren idi-parea zuten. Mokozorrotz meategietatik materiala trenera garraiatzen ibiltzen ziren idiekin. 'Harloria' deitzen zioten harri zurixka ateratzen zen meategi horietatik, eta baita metala ere.

ikatza egiteko beste modu batzuk

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:31:33 - 1:32:12 (0' 39'')
Laburpena Ereñotzu aldean haritzarekin labean egosten omen zuten egurra ikatza egiteko eta Estremaduran ere ba omen da lantegiren bat.

Txondorrari su eman

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:15:20 - 1:18:47 (3' 27'')
Laburpena Suak txondor barruan egiten duen lana kontatzen dute, nola su ematen den eta egurra nola egosten den. txondorrak ez du kerik atera behar. Txondor barruan 1000 graduko tenperaturak hartzen omen dira.

Ofizioa lehen eta orain.

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:30:56 - 1:31:33 (0' 37'')
Laburpena Ikazkin asko zeuden lehen Oiartzun eta inguruetan. Egin beharreko lana berdina den arren orain erreztasun asko daude, tresneria, kamioiak...

Ikazkinaren egun bat

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:26:48 - 1:29:55 (3' 07'')
Laburpena Ikazkinak eguna nola pasatzen zuten kontatzen dute. Eguna argitu orduko, gosari-txikia egin eta denak prest egon behar zuten lanerako. Egunean15 bat ordu egiten zituzten lan. Gauetan txandaka aritzen ziren txondorra zaintzen.