Lanbide zaharrak

Artzantza (ardilana; bildotsak); Ikatza; Linua eta ehuleak; Karobiak; Abarkagintza; Perratzaileak; Harri-joleak; Sokaginak; Kapadorea; Ganadu-tratantea; elurzuloak; erlategiak

Lana, erruz, eta jana, eskas

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:58:10 - 1:00:00 (1' 50'')
Laburpena Gaztetan lan asko eginak dira, eta, askotan, eskas eta gaizki janez. Eta hala ere, adin honetara iritsi dira. Lehenago, beren gurasoek taloa eta sagarra bakarrik izaten zuten jakitarako, eta gazta. Besazurtenak.

Jornalak eta erretiroak

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:54:50 - 0:58:10 (3' 20'')
Laburpena Batzuetan, mandazain batek hartzen zuen enkantea, eta, gero, besteen artean banatzen zuen. Gero, gazteak ere hasi ziren joka. "Karga kontun patu". "Dirua billu in ber tzen, zintzo aski bai". "Ta holaxe gue bizimodua". "Kastigua; andria hartuta re kastigua, ta gabe re bai, hemen kastigukin bizi ga".

Basoaren enkantea

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:51:50 - 0:54:30 (2' 40'')
Laburpena Baso gehienak herriarenak ziren eta Udalak markatzen zituen pagoak egur-ikatza egiteko. Zein adar bota behar zen markatu, kargak kalkulatu, eta, gero, enkantean ateratzen zuen. Mandazainek erosten zuten, eta gero beraiek ordaintzen zieten txondorgileei eta gainerako peoei. Xulua, Isatse eta Maxalengoak ziren Oiartzunen egur-ikatza garraiatzen aritzen zirenak. Joka. Hika.

Mando bat beti aurretik

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:45:00 - 0:47:40 (2' 40'')
Laburpena Mandoak taldeka eramaten ziren, eta bat beti aurreraxeagotik. Ez zen kasualitatea: Aurreko mandoak bere gustuko tokian egiten du pixa eta gainerako guztiek ere hantxe egingo dute. Bitartean, ez dira gelditzen, pixagaleak amorratzen egonda ere. "Tirrit ta tarrat". "Hori gauza prezisua da e".

Berrikuntzekin, ohiturak galdu

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:41:30 - 0:45:00 (3' 30'')
Laburpena Maxalengo arreba Irunera ezkondu zen, eta, anaiak lagunduta, ikatz biltegia jarri zuen. Anaia-ilobek, kalez kale saltzen aritu beharrean, biltegian uzten zuten egur-ikatza, eta, hartara, garraiorako denbora gehiago zuten. Gasa sartu zenean, sobera ziren egur-ikatza eta mandoak. Mandoak nola eramaten ziren. Toki izenak.

Egur-ikatzaren garraioa

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:39:45 - 0:41:30 (1' 45'')
Laburpena Mandazainek menditik auzoetara jaisten zuten karga, eta, han, gurdia betetzen zen eta hirietara eramaten zuten egur-ikatza: Irun, Errenteria, Donostia... Gero, butanoa sartu zen, eta, suak kentzen hasi zirenez, egur-ikatza sobera izaten zen.

Garraio guztia abereekin

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:37:50 - 0:39:15 (1' 25'')
Laburpena Maxalengo heian, behiak eta mandoak izaten ziren. Semeak hazi arte, aitak egiten zuen lan guztia. Gurdiarekin ibiltzen ziren, orduan trafiko gutxi izaki. Gurutzen, esneketaria ibiltzen zen kamioiarekin, baina, bestela, inor ez. Autobusa zaldiekin zen: korreoa. Bertsoak jarri izan omen dizkiote Oiartzungo korreoari.