Ugarte, Ugarte Errota eta Ugarte Tolarea

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:05:55 - 0:08:10 (2' 15'')
Laburpena Jostatzen ibiltzen ziren, gordeketan. Etxe inguruan ibiltzen ziren, lau familia baitzeuden inguruan: Ugarte Errota, Tolarea eta Ugarte bera, bi bizitzarekin. Tolarea ezagutu zuen.

Transkribapena

- Ordun e... Ze gotze... Zu ze gotzen za, e... Uarteko errotakin, 'ta Altziberrekin 'ta ttikitako ze... Ze zea 'ttuzu, rekuerdo?
- Ze rekuerdo?
- Bai.
- Ez dakit ba, ze klasetan esan 'e!
- Jostatzen 'ta gotze al za?
- E?
- Jostatzen ibiltzen ziñaztela?
- Jostatzen bai. Han ibiltzen giñan, batzutan gorde... Gordeka 'ta eziñ billatuik eta.
- 'Ta ze ibiltzen ziñazten, auzuan? Altziberren?
- Ez...! Itxe ingurun. Geo lau... Beste lau, beste lau itxe bazin, beno, beste lau famili bazin. Guria 'ta beste lau. Uarte Errota, geo Tolaria, 'ta geo beste bi bizitzako etxia. Bai.
- Bai.
- Lau guztita. Bertan.
- Uarte béak zer 'ttu bi bizitza?
- Uarten... Bai.
- Uarte haundiyan.
- Uarten bi bizitza... Zume bat, 'ta bestian... Ez dakit ba! Zein zen? A! zea, Antonio 'ta Felix, mutillak 'ta nexkak berriz, Pia 'ta Arroxa 'ta hola.
- Ordun kozkorrei mordoxka juntatzen ziñazten?
- Bai, bai. Bai, bai. Garaiy haitan lau bizitza bazien. Lau. Han Uarten hiru. Bat bi bizitzakua zen, Tolare... Bestia tolariakin. 'Ta geo Uarte Errota.
- 'Ta tolaria 're izautu zenun zuk?
- Tolaria?
- Ibiltzen zela?
- Bai, bai.
- Oaindik kendu gabia zen?
- Bai, ordun bai. Oaiñ, oaiñ ez dut uste donik. Tolare, Tolare, beti baserriyan izena Tolare saten geniyon. Tolare.
- 'Ta geo, e... Hua zer zen zuena, 'o han beste batzuk bizi zin?
- Uarten leno maixterrak zian. Geo haik demboakin jabe in zin. Biño gu han giñan garaiyin oandikan maxterrak zian. Errentan beti.