Gaztetako ibilerak

Korrikalari apustua

Transkribapena

- Ehiztaiyak al zazte?
- Afizionatuk.
- Altzitikan apustua in genun batin. Han barrikotia iñ,
oken itxian 'ta goizeko ordu bitan ya zizpa-zizpa iñak 'ta apustua in genun korrika. Gu giñan ekipua. Ekipua bat zen zea, Periko...
- Añorga?
- Ez, Periko Barraka 'ta Joxemai Altzikua.
- 'Ta gu Manolo herreruna... Manolo herreruna 'ta ni.
- Zalakain.
- Errelebun, Altzitik honea. 'Ta ailletu zein in zen? Periko bakarra ailletu. Manolo eroi, bueno ni... guk errelebo bat in genun eta Manolo ia ailletun eroi 'ta Periko juxtu-juxtu-juxtun ailletu 'ta geo itxea jon 'ta kriston paliza: hurrengo eunin ez dakit
meikuna jon ez 'te zen gaiñea; gottika 'ta... Txiki arraiyo iñak.
- Izan 'e (...) hasi 'ta geo korrika handikan honea.
- Barrikotia inta. Bai, hormioia hoi in 'ta geo.
- Ordun goizeko ordu bitan izaten zute zuek zea guziya. Bi anaiyaiy ez? Goizeko ordu bitan zeakin...
- 'Ta ustez sasoi gaitza miño, geo ezin karri.
- Gaztiak! Gu orduko edadia baganakaun ingo genuke holako apustua.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:52:00 - 0:53:30 (1' 30'')
Laburpena Apustuzaleak ditugu gurutzetarrak; koadrilla hau bai, behintzat. Altzin barrikotea egin eta agudo atera zen apustua.

Aeroplanoa zela uste

Transkribapena

- "Oi ze torri da? Aeroplano bat eroi dela hemen!". Aeroplano bat eroi zela.
- Bai, ordun ez baizen. 'Ta aeroplanuk 'e gutxi.
- Gutxi aeroplanuk 'e. Miño bozina 're jo nin fuerte.
- Bai, joder! Ondo apalduk jonak zin bai hok, 'ta hala in ber zuten hara jotekun. Miño paraja harta...
- Biria hartan iyo in ber zin e!
- Estrata batin! Toki askotan kabitzen ez 'ta (buztun) bat gaintikan 'ta...
- Miño ongi prepatua dena (patineko) aitzurra 'ta pikotxa beakin hartuak, zolua betetzeko, kamiona geatzen bazen betetzeko. Jata urratu 'ta itteko.
- A, ongi prepatua?
- Ondo prepatuk hoik. Honek pioyak denak hartu beakin batin 'ta denak anda dios (orrua 'ta marrua gue itxea).
- Bizikleta 'ta (...) guziyakin jon ttun atzin. Aularre 'ta. Miño egualdia zea in baizun, hego haizia, seko-seko baizon 'ta.
- Bai, hala berko, paraja... Malda hua iyotzeko...
- Miño seko-seko zioken, hegua yun.
- Bai, bai.
- 'Ta zuek ze ibiltzen ziñazten astuakin 'o hola han, biria hartatikan?
- Bihorrakin.
- Bihorrakin.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:09:00 - 0:10:10 (1' 10'')
Laburpena Altzira ez zen behin ere automobilik igo, eta, Juanito kamioiarekin igo zenean eta hango argiak ikusi zituztenean, uste zuten aeroplano bat erori zela. Estrata txarra zen, baina hegoa zegoenez, lehorra zegoen. Hika.

Juanitok apustua irabazi

Transkribapena

- Altzitikan 'ta honea, biria...
- Estrata zarrak, bire zarrak. Kroska 'ta zea harrikonkorra (...).
- Altziko biria iñikan, hormioizkua, zenbatxo urte? Urte mordoska bauk.
- Hogei bai, 'o gehixio 'ro...
- Hogei 'ta bost?
- Urtiak jon itten ttuk e.
- Hogeita bost bat urte iñikan. Miño lehenoztikan estrata 'ta txarra gaiñea e! Aldapa haundiya baizen 'ta beti urak yeaman itten zun (gozua) 'ta harriya 'ta bueno!
- 'Ta animaliya ibiltzen zen tokiyan gehiyo hondatu ez?
- Bueno, kamiona 're joten zen ordun e, estratan.
- Joten zen?
- Bai.
- Honek iraazi zun apustua 'ta.
- Estrataz-estrata Altzira iyo zen hau kamionakin e.
- Honek jarri zun (resultua).
- Afai bat jokatu launan artin, bost 'o sei afai 'ta, jon baietz 'ta ezetz 'ta gau batian, goizeko ordubitan 'o hartu kamiona 'ta...
- Gabin gaiñea!
- 'Ta martxa Altzira!
- Leno, ondo apalduk zin bai hok! Arratsin (...)
- Hau ohiyin 'ta argiya kusi zunin leiyutikan sartzen harrittuta: "Ze krixto da hemen?".
Izutua, abioiyan bat zelakun, e? Abioiya... aeroplanua...
- Sekulan ez baizen ailletua...
- (...) (Aular) bat eta ...
- (Aular) 'ta Diburtxio.
- Diburtxio zarra.
- Hoken zarra.
- Zuena.
- Xebaxtian 'de bai, Galardi.
- Baita 're, Xebaxtian 'e bai.
- Baziñazten gehiyo.
- Attan kamioiyakin?
- Bai.
- 'Ta attak ba al zekin?
- Atta ez, ni nitzan.
- Miño atta entetu al zen jon ziñala.
- Bai, kusi zun (xirri).
- 'Ta ez al zen hasertu.
- Ez, muturrak hurrengo eunian, muturrak.
- Atzian Diburtxio zarra eta Aularre.
- Lizardi bestia.
- Lizardi 're bai.
- Miño... ez zun ezer (...) nik hartu nittun esniak, nik jon ber bainun geo Donostira 'ta ya pasó.
- Lizardi 'ro... Pottittokin espostua bazen bestia.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:06:40 - 0:08:50 (2' 10'')
Laburpena Gaur egun baserri gehienetara pista dago, baina garai batean bide eskasak izaten ziren. Altzitik Gurutzera estrata zegoen, baina malda handikoa. Behin apustua egin zuen Juanitok, eta aitaren kamioiarekin igo zen.

Gaztetan lana eta dantza, biak

Transkribapena

- Baserri haundiya izandu da beti Borrondi? 'O azienda asko 'ro...
- Ez. Beti sei behi 'o (..) hola izaten genittun. Ez, haundiya ez.
- Kozkorra.
- Nehikua.
- Bai, nehikua.
- Laneko nehikua.
- Dena eskukin in ber zen lan dena 'ta bai, nahikua izaten genun.
- 'Ta gehiyena zer zen, beno behiyak zenittun 'ta ardiyak 'ta 're bai? 'O...
- Ez, ez.
- Behiyak.
- Behiyak bakarrik izaten genitun bai.
- Esneko behiya?
- Esneko behiya. Oillo batzuk eta, konejo batzuk eta hola.
- Urtian txerri bat 'o beste hill 'ta hola. Bai.
- 'Ta zea, zu ya baserriyaz erki zenekila torko ziñan. Iakutsi ez zizuten askoik in ber izango.
- Ez, ez, ez.
- Behiy jeisten 'ta bazekin 'ta sean 'e bai 'ta..
- Sean 'e bai.
- Denin ai ber izaten nun.
- Ongi elejittu zun Enrikek. Ya ikasiya hokiyo.
- Hombre! Klaro. Bai, bai.
- 'Ta izautu ze san 'zute? Izautzen ziñaztela zea, gaztetikan?
- Bai, izautu bai.
- Bai, kustez izautu, bai, hoixe baietz, bai. Ordun barriyun eraretxokuak denak herriyan gehinak izautzen giñan. Leno san 'uten bezela, ba (...) Altzibarko billera ez giñen iñoa joten beste 'ta bertakoa, berta. Dena izaten zen.
- Altzibarrea 'o Ergoina. Gaiñekun... Geo zea 're Txikierdira 're bai.
- Oiñez Txikierdira. Bizikletan jon biño nahiyo launakin oiñez jon 'ta hola. Hola izaten zen.
- Berriketan, ez?
- Bai, bai. Bolada 't izandu genun Txikierdin dantzan ibilli 'ta bertan afaltzen genuna. 'Ta patzen genun sei duro 'ta hamar errial. Bai. Afaiya. 'Ta... Kafia hartuta hoi. Zerbait plato jan 'ta geo postria 'ta hola. Hamar errial. 'Ta kuadrilla juntatzen giñan dezentia 'ta beste batzuk
itten genun sei duro 'ta kafeik hartu ez. Kafia hartu gabe.
- Hamar errial aurretzetik.
- Geo... Eon pixka 't. Geo kafia hartzen bagenun, hoa biña pezta kobratzen zuten, zortzi errial. Bi errial aurretzen genittun. (...)
- Biño hoiy ya..
- Hoiy soldaotik torri 'ta geo, e!
- A!
- Biño Maitxokin hasiya ziñan ya?
- Ez.
- Ez.
- Lenoztik. 'Ta ordun 'e bai al zin kuadrillak eta? Kuadrillak 'ta juntatzen ziñazten?
- Neska 'ta mutill ez, e! Beti mutillak eta.
- Mutillak.
- Bai, juntatzen giñan, kuadrilla gaitza juntatzen giñan! Denak eraretxo batekuk.
- 'Ta karrikakuk bakarra 'ro...
- Ez, ez. Bordazpiko Joxe, ez dakit izautuko zenun zuk... Bordazpiko... Ergoinguk eta Iturriozkuk eta denak juntatu ordun.
- Denak.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:27:10 - 0:30:30 (3' 20'')
Laburpena Borrondin behiak zituzten, esnetarako behiak. Maitxo baserrian ikasita etorri zen. Elkar ezagutzen zuten. Lehen denek ezagutzen zuten elkar. Bileretara nora joaten ziren: Altzibar, Ergoien eta Txikierdira. Mutilak eta neskak aparte, koadrillan. Auzo askotakoak elkartzen ziren.

Gaztetasuna

Transkribapena

- Jo, dembu haik. Biño ze kontentu giñan ordun! Egiya, e!
- Ui pentsa, dantza batek itten zun ilusiyua! Oain, berriz, hamar jarrita 're...
- Hombre! Pazko bigarrenin jon Txikierdira eta Txikierdin "ui, berandu dugu, guazen!" Epentzaiño torri eta beste pieza bat gustatzen ziguna. Berriz buelta man 'ta korrika...! Era una pasada e, nola ibiltzen giñan.
- Ordun Txikierdira 're joten ziñan?
- Hombre, Pazko bigarrenin han jotzen zuten astian eta Txikierdira. Bai, Txikierdi? Bueno!
- Astian jotzen zuten?
- Astelenakin. Pazko bigarrenan astelenakin. Eta geo bestia jotzen zuten astian, esto... San Ixidro egunian. Arrosiyua hemen zean...
- Bai, Monaundin. Eta geo bera jeitsi eta dantza. Biño nik ordun pelukeiyan lana itten baldin banun, San Ixidron ez nun posible izaten 'ta saten niyoten: "¿Oye, no me vais a dejar? Que hoy son las fiestas de Txikierdi?" 'Ta "Pues vete un poco antes".
Eta joten nitzan 'ta bueno, ordun ez zigun importa izaten, bizikleta hartu benga!
- Bizikletan?
- Bai.
- Bai, e?
- Bai. Bizikletan jota bota ziten zean... Errentira pelukeira joten nitzan bizikletan eta Arrauku hortan Urbietan taillera bado hor, eta Ugaldetxotikan kruzia, klaro! Oaiñ rotonda do biño.
Eta han, beitu 're ez nun ingo seguraski, ez dakit, nik pentsatzen dut... Bueno, ez dakit ze pasatu zen. Behintzat moto batek jo 'ta bota 'ta allá que voy! Eta in ziten markak hemen zean 'ta... Bai! 'Ta bueno, pasa zen hura 're. Horrengatikan ba, eske garaiy haik!
Eta oan goatzen naz eta esaten dut: "Jo, nola ibiltzen giñan 'ta zeiñen ondo pasatzen zen gauzakin!" Diferente zen! Ordun ez zigun hala iruitzen, e? Porke ni askotan jolin,pues ne launai beranduxio tortzen uzten baziyoten, jolin, nei uzten ez 'ta izaten 'ttuzu errabiya hoik,
biñon ez zenun hartzen... Nik ez nun behiñ 'e pentsatu uaiñ itten duten gaztiak bezela "eske nei hau itten baldin banaute, pes igual jon ingo naz". 'O bildurra hoi dutenak gurasuk jungo din nombattea 'ro hola. Guk ez genun pentsatzen jotia iñoa! Sate 'izut, eun batzuk pasatzea
nombattea jonta, eziñ etsi etxea tortzen ziñan! Joeko... Keba!
- Karo, diferentia.
- Oso diferentia zen. 'Ta oso ondo, e!
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:23:40 - 0:26:10 (2' 30'')
Laburpena Oso kontent ibiltzen ziren gazte denboran: Txikierdiko bilera, Monondi... bizikletan ibiltzen ziren.

Gaztetako ibilerak

Transkribapena

- Aurren aurrenian ni gotzen naz Altziberra. Biño dembo gutxi in nun nik Altziberren. Kao, geo Errentiyan hasi nitzan lanin 'ta ordun Errentiyako launakin eta... Errenteiyan bueno hortan hasi giñan eta geo han gehiyo ibiltzen giñan. Bai.
- Errenteiyan bertan?
- Errentiyan bai, Alameda. Jolin, las piezas de Alameda! El Turin 'ta...
- Zeiñek jotzen zun? Bandak 'o hola?
- Bandak. 'Ta geo (...) jartzen zuten tartian. ¡O, aquellos tiempos! ¡Qué gozada! Korri 'ta bueno...! Ona zen, e?
- 'Ta geo erretira? Nola?
- Erretira?
- Oiñez torri 'ta zortzi terditako 'ro betzitako itxea. Eta bestela bronka.
- A, 'ta horregatik, gehixio aguantatzetik geo korrika!
- Korrika. Goatzen naz, zapata takoidunakin. Eskuan hartu... Eske bakizu ze gertatzen zen? Errentiyan itten zuten atzeneko pieza bandak Turin ganará, Turin perderá. Oseake, abestiya zen Turiñena. Eta gu joten giñan Turiñ ikustea, biño ez zigun partidua...
Futbola ez zigun gustatzen, gustatzen zigun saltxa.
- Karo.
- 'Ta haiyek... Esto... Errentikuk... Gehiyena Irundarrakin zunin, Real Unionekin zunin pikia izaten zen. Eta aiyeka batin izaten zen porterua Irungua klaro, 'ta bestin Errentikua. 'Ta gu beti Irungoa, a la saltxa joten giñan 'ta karo, galdutzen baldin bazun 'ta hola, pues geo
pieza izaten zen atzenekun. Irabazten baldin bazun kantatu itten zun, beno, jo itten zuten pieza hoiy. Eta guk hura dantzatu nahi izaten genun. 'Ta karo geo berandu. Zuk bakizu zer den geo korrika, zapatak eskuan hartuta etxea? Etortzen giñan zapatakin ondo Arraguaiño,
biño hor bazen fabrika bat Beta, oan almazenak eta daude, hura beti pasatzen nun nik zapatak eskuan nittula korrika etxea. Terrible!
- 'Ta hoi zertikan? Zer tzen...
- Kamiyua. Zer zen? Korrika zapata takoidunakin biño hankutsikan gehiyo itten genulako 'ta berandu genulako!
- A, 'ta aleiya, Arrauiño jendia...
- Karo! Hombre! Ez ziguten ikusiko korrika zapatak eskuan genittula!
- 'Ta ya ez zonin, pajaros a la vista ordun!
- Hombre. Bai, bai, bai, bai.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:21:20 - 0:23:40 (2' 20'')
Laburpena Bilerak: Altzibar, Errenteriako zumardia, Touring...

Bilerak

Transkribapena

- Ni ez, ni ena gotzen.
- Txikierdira 're joten giñan. E Anttoni? Zu ez al za (...) Txikierdin?
- Ibili?
- Bai. A! Jo! Egualdi txarra baldin bazen jibatzen giñan, urrutira jon ber genun 'ta.
- Ez ziñazten joten egualdi txarrakin?
- Bai. Oso zea ez baldin bazon joten giñan miñon, nahiko zea izaten genun itxetikan
Txikierdira eta geo han pasatzen genun denbora eta berriz handikan itxea 'ta, nahiko komeiyak izaten genittun!
- 'Ta ordun eunez.
- Ordua jartzen zen etxian e!
- Bai?
- Hombre!
- 'Ta ze orduk zin?
- Ui, aztua dakat oaiñ miñon, ui bestela ez ziguten utziko hurrena, ez bagiñan etortzen han itxian santakun... hurrengun jai in berko genun.
- 'Ta amezkillak 'o ez al zin izaten ba?
- Amezkilla? Ez genun aitzen amezkillak noiz jotzen zun! Bai, hala saten zuten miño, ez giñan beti amezkillan beira eoten noiz jotzen zen.
- Ze in ber zenuten? Amezkilla miño lenoztik erretiratu 'o geo?
- Nola itten zen Anttoni?
- Ze ordutan izaten zin amezkillak?
- Ez dakit ze ordutan izaten zin?
- Hoixen ba, aztu 're in zigu 'ta.
- 'Ta dantzazalia al ziñan?
- Bueno, posible genuna itten genun. Hantxen ibiltzen giñan, 'ta kontentu! Dantzan ibili eta aste guziko kontentu. Que cosa ¿e? Ez genun ilusiyo haundiyikan. Lehendabizi Altzibarren ibiltzen... izaten genun, eta geo berriz Txikierdira hasi giñan, horkua gelditu zen denboran.
Txikierdira joten giñan. Bakizu non den Txikierdi? Hara joten giñan.
- 'Ta nondik barrena joten ziñazten?
- Kamiyoz.
Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:22:45 - 0:24:40 (1' 55'')
Laburpena Lan asko egiten zuen Rosariok, baina igandeetako bilerara ez zuen nolanahi huts egiten. Lehendabizi Altzibarrera eta gero Txikierdira hasi ziren. Ordua jartzen zen etxean eta erne ibili behar zen.

Txikierdiko bilera

Transkribapena

- 'Ta nobiyua itteko billerata jon ber?
- Bai, joten giñan Txikierdira 'ta han bukatzen zenian soiñua, korrika itxea!
- Txikierdira joten ziñazten? Altzibarrea ez?
- Altziberra 're bai, biño Txikierdin jende zeagua baizen. Errenteikua 'ta hola asko. 'Ta gu ze, hamazazpi hemezortzi urte 'ro. 'Ta hara jon 'ta handik auro bukatu ezkio, korrika atzea beitzeko demboik gabe. Egiya! Itxea ailletzeko auro.
- Nondik barrena tortzen ziñazten?
- Oi! Txikierditik? Ugaldetxon barrena. Handik atera 'ta goitik betti 'ta geo gotti.
- Martxa errin!
- Korrika!
- 'Ta zer zen, illundu aurretik torri berra? 'O amezkilla 'o ze izaten zen?
- Bai. Guk... Ez ziguten amezkillik jartzen zertik, goiz izaten zen, biño goiz torri ber izaten genun. Bai.
- Bestela errita!
- Oi! Seguru!
- Zein zen gorrena, ama 'o atta?
- Atta ez zen metitzen. Aman kontura zen, bestela jeniyo bizikua baizen. 'ta harrek 'e zapeteko bat eman ezkeo... Ez, ez zen atta sartzen umikin.
- Ama.
- Ama. Harek gobernatzen zittun denak.
- Ez zun lan txarra! Zortzikin! Bai.
- Biño ez zen uan bezela. Uan, difente izaten zen ordun. Ez uan bezela, hau nahi dut,
eta bestia nahi dut eta holako jostaillo 'ta bestia... No hay nada.
- Kapritxo gutxi!
- Batez! 'Ta gaiña kapritxoik 'e ez. Ikusten zen 'ta zea ez denak ikusten du zea 're.
- Klaro!
- 'Ta hola.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:27:10 - 0:29:30 (2' 20'')
Laburpena Altzibarko bilera alderago zuten, baina beraiek Txikierdira joaten ziren, Errenteriako gazteak-eta ibiltzen zirela eta. Hamazazpi eta hemezortzi urterekin joaten ziren. Goiz etorri behar izaten zuten etxera; korrika etortzen ziren. Aita ez zen sartzen haurrekin; amak gobernatzen zituen denak. Lehen ez zegoen kapritxorik.

Bileratik goiz erretiratu behar

Transkribapena

- Ba, borondatia 're bai.
- 'Ta gaiñekun familiya sukaldin bilduko ziñazten?
- Bai! Hoixen. Eunez lanin batzuk kampun 'ta bestik barrenin 'ta...
Segi denak bakotxa be martxan.
- 'Ta ba al zen itxian norbatte kontu zarrak kontatze aitzen zena? Zalia zena?
- Bai. Ama... Ama oso goxua, pazintzi haundikua zen. Atta... Un poco más ligero.
Desapiyua behintzat! Jo ez giñun behiñ 'e izandu, biño... Gaiña billeratik eta goiz jon ber zen, e! Zai. Ni akortzen naz, Iturriozko fiesta batzutan, Santiyotan... Iturrioztik, jakiña, beanduxio! Tortzeko 're biria 'ta... Torri 'ta atia itxiya attak!
Bi ahizpak nearrez eta ne aurreko ahizpak, biyek, biyek nearrez ate ondun 'ta, han pasaeran nobiya-nobiyu batzuk 'ta " ez da ba hain berandu! Ume gaixuak hola iukitzeko!" Ez, haik pasatzen nobiya-nobiyu hoik esan, gaur honezkio amonduk izango dia haik 'e.
Eta ez dakit zein zin, "Berandu ze izan ber du?" Santiyotako fiestak, Iturriotzen izaten zen. Handik tortzen 'e demboa 'ta! Torri ordoko atia itxiya! 'Ta ama saten barrendik: "ereki 'yozu, ez da berandu 'ta! Ez da berandu, oaindik eun argi do 'ta ereki 'yozu!"
'Ta ospas! Hantxe biyek marruez. Nozpatte ereki giñun 'ta geo hau desapiyuk, berriz (...) ez giñula etxian ametittuko 'ta ez dakit zer 'ta. Ordun ixi-ixillikan! Biño izorrai jo. Hurrengun 'e guk gena iñ! Je! Berko! Gazte dembo gehiyo ez disfrutatzezkotan 'e!
Gehiyegiya zen gue atta, e! Hala zen. Jesus Maria!
- Harrek be autoridadia! Atta izaki...
- Bai, hombre! Bai. Alabak eamateko beldurra biño eaman iñ!
- Iual, iual. Atia itxi 'ro erekiya utzi!
- Bea zen... holakua izango zen hua.
- 'Ta ezkontzen zein izan zen lendabizi?
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:41:20 - 0:43:50 (2' 30'')
Laburpena Ama oso goxoa zen; aita gogorragoa. Bileratik goiz erretiratu behar zen harekin. Iturriozko santioetatik etxera etorri ziren batean, oraindik egun argi zen, baina hala ere atea itxita harrapatu zuten.

Haurtzaroa

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:12:50 - 0:15:30 (2' 40'')
Laburpena

Haurrak zirenean, Altzibarren elkartzen ziren auzoak, eta gero Altzibarko bilerara joaten ziren. Ez ziren Altzibartik ateratzen. Arandaranera ezkondu zen eta auzoko haurren maistra izan zen.