Bilerak

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:22:45 - 0:24:40 (1' 55'')
Laburpena Lan asko egiten zuen Rosariok, baina igandeetako bilerara ez zuen nolanahi huts egiten. Lehendabizi Altzibarrera eta gero Txikierdira hasi ziren. Ordua jartzen zen etxean eta erne ibili behar zen.

Transkribapena

- Ni ez, ni ena gotzen.
- Txikierdira 're joten giñan. E Anttoni? Zu ez al za (...) Txikierdin?
- Ibili?
- Bai. A! Jo! Egualdi txarra baldin bazen jibatzen giñan, urrutira jon ber genun 'ta.
- Ez ziñazten joten egualdi txarrakin?
- Bai. Oso zea ez baldin bazon joten giñan miñon, nahiko zea izaten genun itxetikan
Txikierdira eta geo han pasatzen genun denbora eta berriz handikan itxea 'ta, nahiko komeiyak izaten genittun!
- 'Ta ordun eunez.
- Ordua jartzen zen etxian e!
- Bai?
- Hombre!
- 'Ta ze orduk zin?
- Ui, aztua dakat oaiñ miñon, ui bestela ez ziguten utziko hurrena, ez bagiñan etortzen han itxian santakun... hurrengun jai in berko genun.
- 'Ta amezkillak 'o ez al zin izaten ba?
- Amezkilla? Ez genun aitzen amezkillak noiz jotzen zun! Bai, hala saten zuten miño, ez giñan beti amezkillan beira eoten noiz jotzen zen.
- Ze in ber zenuten? Amezkilla miño lenoztik erretiratu 'o geo?
- Nola itten zen Anttoni?
- Ze ordutan izaten zin amezkillak?
- Ez dakit ze ordutan izaten zin?
- Hoixen ba, aztu 're in zigu 'ta.
- 'Ta dantzazalia al ziñan?
- Bueno, posible genuna itten genun. Hantxen ibiltzen giñan, 'ta kontentu! Dantzan ibili eta aste guziko kontentu. Que cosa ¿e? Ez genun ilusiyo haundiyikan. Lehendabizi Altzibarren ibiltzen... izaten genun, eta geo berriz Txikierdira hasi giñan, horkua gelditu zen denboran.
Txikierdira joten giñan. Bakizu non den Txikierdi? Hara joten giñan.
- 'Ta nondik barrena joten ziñazten?
- Kamiyoz.