Gaztetako ibilerak

Ilundu aurretik etxean

Transkribapena

-'Ta dantza ze arrimatu izin zen 'o nola zen?
-Gu ez, gu ibiltzen giñan sueltun.
-Sueltun.
-Bai. Hoi bai asko!
Gu ibiltzen giñan, benga! 'Ta geo asper, "Ai, guazen illuna!". Ordun bakizu ordun goiz erretiratutzen giñen. 'Ta etxea korrika.
-Betzitako hola 'o?
-Buff. Segun, udara baldin bazen.
-Udaran betziyak, bai.
-Bai, 'zango zin. Betziyak udaran 'ta neguan ez dakit goiz torko giñan. Illuntzeko...
-Gu behintzat, Errentitik atetzen giñen behin zazpiyak ezkeo.
-Nik aztua dakat behintzat gaiñekua.
-Oan berriz.
-Oan berriz.
-Oaiñ atera betzitan.
-Atera beatzitan 'ta hamarretan.
-'O beranduo igual.
-'Ta arratzalde guziyan...
-Beanduo igual.
-Hoi zea, penagarriya da e! Arratzalde guziyan ze iñik ez 'ta geo arratzin jon ber.
-Geo hurrungo eunin lo.
-Geo igande goizian.
-'Ta itxian gurasuk beldurrak akatzen zerbait pasatzeko.
-Hurrungo goizian zomorro jana denak.
-Bai.
-Kotxe zar hoikin.
-Bai.
-Bakizu ze pasatzen den.
-Biño zuen gurasuk 'e beldurra pasako zuten!
-Bai, biño oiyea joteko denak gabea, afaltzeko denak itxian.
-Beno, bai bai, karo.
-Hoi ya beste...
-Hain goiz torrita.
-Oan berriz afalduta atetzen dia.
-Goiz tortzen giñan!
-Hoixe!
-Bai difentzi erra bai.
-Bate ama, ama denak lo eondu ga.
-Karo, bai, karo. Gabez zea tortzen, biño bueno Axun 'ta ez dia ibilko.
-Jakin zazu ze ingo zun! Faltan beimpin gau guziyan 'ta.
-Biño.
-Batzuk goixio torko dia. Denak ez dia ibilko goiz arte.
-Hoi bakizue zuek, ez?
-Bai, bai. Ez dia orduk eta. Karo.
-Ez, gaiñea hoi dena eztaduan azuntua da. Klaro ba harrek jarko baluke fieztak eta tabernak goiz ereki eta gabian itxi.
-A, karo! Bai, bai, bai.
-Biño beai gehiyo (...) zaiyo. Konsumo gehiyo 'ta impuesto gehiyo. Hoi estadun negoziyua da.
-Bai, oan tabernak goizuo ixten dia, biño geo besten bat erekitzen baita. 'ta ordun.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:47:17 - 0:49:19 (2' 02'')
Laburpena Ilundu aurretik etorri behar izaten zuten etxera, orain gazteak kalera ateratzen diren tenorean.

Apustu kontuak

Transkribapena

- Euskaraz Juanito.
- Bai.
- Zuk ulertzen 'zu ez?
- Bai.
- Eta handikan torri giñan zeakin, Xebaxtianekin, furgonetan 'ta... geo hemen bizikletak zittuzten haik utziyak. Geo behintzat hor Guutzea torri giñan eta:
"Ño, erki torri gattuk honea. Oaiñ Altzira jongo bagiña holako (...) 'ta...", "Patzen bazue 'ro iual ingo yeu e!" 'ta "Ez tuk automobillik hara jongo denikan" 'ta hola hasi giñan 'ta "Bueno, bueno. Nik... ez banaz iyotzen nik patuko 'it zea, milla pezta 'ta joten bagea,
gaiñea zuek gañin zaztela, joten baldin bagea bostehuna pezta zuek mango al tzue?" 'ta "Bai, bai, benga, konforme!" denak, konforme. 'Ta hara jon giñan, bost laun zin haik.
- Bost laun zin bai.
- 'Ta mila 'ta bostehun pezta kobratu 'ta itxea...
- Viva la pepa hi!
- Bi mila pezta bai, bostehuna pezta zen.
- Bai, bai, 'ta...
- Garaia hartako dirua!
- Hoi pentsatzen ai nitzan, hoi noiz zen?
- Miño...
- Urte mordoska 't?
- Hoixe!
- Dirua e?
- Bai, bai, dirua.
- Oain zenbat urte?
- Berrogeita hamar urte.
- Bai.
- Dirua (suelto zebillen hor e?)
- 'Ta gu beira leihotikan, atta 'ta biyek. Ni mutikozko... ni gaztia oaindik.
- Atta ez zen lasai eongo ba, kamioiya han ikusita?
- Hoixen, kezketan. 'Ta hemendikan 'ta hor... attan zeatikan...
habitaziyutikan 'ta hortikan: "Baijua, baijua" 'ta "Miño, miño ez du gauza onikan in behar, ez du gauz onik in ber" 'ta argiya ikusi 'enun 'ta "Hara! Ailletu da!". Hemendik ikusten baizen dena. Geo bueltakun 'e... bai bueltakun no había problema, bajo despacio-despacio.
- Ez, tokatu zen egualdiya xiku-xikua, hegohaizia zola.
- Bai, bestela ez zon joteik, miño arront seko baizon. Geo itxian muturrak bai, miño geo pasa zen.
- Zui importako zizun, bi milla peztakin!
- Kalea ailletu 'ta Goñi zarra han, ni han geldittuta. Enteatu haik! Torri 'ta: "Koño, hi bezelakuik (...)" 'ta bostekua maten 'ta ez dakit zer, aileya... astakiya in nulako.
Bea 're igualtxua baizen. Ordun guk 'e bai sasoiya.
- Bai, bai, gaztetasuna.
- Oain pasia!
- Bai, aspalditxun pasia.
- Bai, berrogeita hamar bai izango 'ia.
- Bai, bai, berrogeita hamar urte izango ttuk.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:11:20 - 0:14:30 (3' 10'')
Laburpena Juanitok apustua nondik nora atera zen kontatu digu. Kamioia aitarena zen eta kezkatuta egon zen hura, leihotik begira, semeak zer egiten zuen erne. Hika.

Taxi-txirrinda

Transkribapena

-'Ta hua bizikletan! Ni ezkondu gabia, e? Jostea joten nitzan. Uranganeku hartan heldu naiz ni etxea damba-damba 'ta "ei..." Oso txistosua ta majua zen, e! Txulua zen, biño oso zea zen. 'Ta "nahi al 'u bizikletan gaiñin jon, bidoiya jarrita" 'ta "nik bai". Honek esan duna, "nik bai".
Jo, bizikletan gaiñin, bidoiyan gaiñin ni hankak aiyeka batea nittula jarri 'ta zean Gabierrotako, Uranganeko pisuko hortik zen. Nundik... Ez dakit noaiño eamaten... Geo txabolak iñ zittuzten Añarreko beko kamiyoko zokuan, ez dakit. Ez dakit bizikletan noaiño behntzat Añarreko
zubiraiño ni bizikleta gaiñin... Baguz, heldu ga 'ta "titiyak kuste'izkizut!"
- Berde berdia zen!
- Nei importa zin ba!
- Parra in dut horrengatik!
- Hombre! Importa zin ba nei!
- Hua erki bizikletan!
- Bizikletan, jolin! Bai, 'ta hola!
- Harrek 'e bazekin, e!
- Hombre! Nik man niyon masaillekua harrei Altzibarko plazan! Bai gustura! Zen berde berdia!
- Nik ez niyoten eman, biñon jarroka saargo botako niyotela bai!
- Nik jo ba! Nik zapla!
- Ez, hoiri ez! Biñon...
- Altzibarko plazan 'ta... Hola...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:39:02 - 0:40:20 (1' 18'')
Laburpena Maitxo jostetik zetorrela, bizikletan eramateko eskaini zitzaion mutil bat. Bera gustura joan zen, oinez joateko luze baitzuen, eta mutila ere gustura.

Lazkao Txiki ezagutu zuenekoa

Transkribapena

Nor Lizaso Lekuona, Koxme
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta KOXME LIZASO
Pasartea 1:00:53 - 1:02:05 (1' 12'')
Laburpena Urbian ezagutu zuen Lazkao Txiki, Koxmek 19 urte inguru zituela. Erromeri "klandestinoa" egiten zen. 52 urteren ondoren, berriz aurten igo da Urbiara.

Herrerako txapelketa Uztapiderekin

Transkribapena

Nor Lizaso Lekuona, Koxme
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta KOXME LIZASO
Pasartea 0:58:25 - 0:59:51 (1' 26'')
Laburpena Uztapidek eraman zuen behin Herrerako txapelketara, Koxmek irabazi zuen. Hasieran, lotsa kendu eta gaitasuna behar izaten dira. Gerora, plaza gehiago egin zituen, dei asko jasotzen zituen.

Lehen bertsoaldiak

Transkribapena

Nor Lizaso Lekuona, Koxme
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta KOXME LIZASO
Pasartea 0:53:10 - 0:57:33 (4' 23'')
Laburpena Kozkortu zenean lagunekin hasi zen bertsotan, hemen inguruko sagardotegietan etahemen inguruko bertsolariekin. Auzotako festetan ere kantatu ohi zuten.