Taxi-txirrinda

Primary tabs

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:39:02 - 0:40:20 (1' 18'')
Laburpena Maitxo jostetik zetorrela, bizikletan eramateko eskaini zitzaion mutil bat. Bera gustura joan zen, oinez joateko luze baitzuen, eta mutila ere gustura.

Transkribapena

-'Ta hua bizikletan! Ni ezkondu gabia, e? Jostea joten nitzan. Uranganeku hartan heldu naiz ni etxea damba-damba 'ta "ei..." Oso txistosua ta majua zen, e! Txulua zen, biño oso zea zen. 'Ta "nahi al 'u bizikletan gaiñin jon, bidoiya jarrita" 'ta "nik bai". Honek esan duna, "nik bai".
Jo, bizikletan gaiñin, bidoiyan gaiñin ni hankak aiyeka batea nittula jarri 'ta zean Gabierrotako, Uranganeko pisuko hortik zen. Nundik... Ez dakit noaiño eamaten... Geo txabolak iñ zittuzten Añarreko beko kamiyoko zokuan, ez dakit. Ez dakit bizikletan noaiño behntzat Añarreko
zubiraiño ni bizikleta gaiñin... Baguz, heldu ga 'ta "titiyak kuste'izkizut!"
- Berde berdia zen!
- Nei importa zin ba!
- Parra in dut horrengatik!
- Hombre! Importa zin ba nei!
- Hua erki bizikletan!
- Bizikletan, jolin! Bai, 'ta hola!
- Harrek 'e bazekin, e!
- Hombre! Nik man niyon masaillekua harrei Altzibarko plazan! Bai gustura! Zen berde berdia!
- Nik ez niyoten eman, biñon jarroka saargo botako niyotela bai!
- Nik jo ba! Nik zapla!
- Ez, hoiri ez! Biñon...
- Altzibarko plazan 'ta... Hola...