Lagunartea eta familia

Amarekin Venezuelara

Transkribapena

Nor Sagarzazu Oiarzabal, Nikolas. "Ankamotxenekoa"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-132
Pasartea 0:11:55 - 0:15:26 (3' 31'')
Laburpena Amarekin Venezuelara joan zen anaia bisitatzera eta hilabete pasa zuten bertan. Amak ez omen zuen katurik ikusten han. Bestalde, Venezuelan zeudela jakin zuten Franco oso gaixo zegoela.

Parisko laguna

Transkribapena

-Aittu 'ta esan dezu aberri eguna bizitzen zenutela, oso garrantzitsua zela zuentzako? Aberri eguna.
-Bai, bai.
-Ze ohittura zenuten ordun, ikurriña 'ta?
-Ikurriña beti jartzen zen. Bai. Eta geo nik, geo nik izandu nun Parisen lagun bat, oiyartzuarra. Eta han in ziten kartan, una tonteria. Kartan jarri nei. Eta karta hua in zuten ereki, Oiyartzunen.
Por la censura y por lo que fuere, hura ereki zuten. 'Ta hillabete osuan esta menda eunero joten zen kuartelara, a presentarme joten nitzan.
-Karta harengatik?
-Karta horrengatik. Total una tontería debía de poner. Ahaztua dakat nik, aber hombeste urtian. Maria Jesus Gaztelumendi, eskribittu zina. Eta una tontería porque aquella era muy lista, hoy vive! Lehengo, oan dela bi aste deittu nau.
-Hara! Beitu!
-Bai, bi aste 'ro hiru 'ro hola izango dia deittuikan Maria Jexuxek. Bakarra da ahizpetan bizi dena.
-Bizi dena.
-Bai, 'ta horrek ttu ne urtiak.
-Zue gaztetako launa zenun?
-Bai 'ta hoik hara jon zian. Lehembizi ama hil zitzaiyoten, geo atta 'ta hoiki eta ama zu, oi alaba zu, Jesus!
Alaba zaharrena zon San Juan de Luzen ezkondua. Eta hara jon zen ala, ama, Jesus! Alaba. Eta geo in zittun beste alaba hoik beak eaman. 'Ta geo hortik jon zin Parisa.
Eta oan dela hillabete 'ro hola izango da: "Jolin la Kontxita!" Nei hor. "No es nadie".
Nik san niyoten: "Zer zute nekin?"
"Desde Paris le están llamando"
San niyoten: "¡Qué te crees las Etxebestes así somos!" Nik.
Cosas que, bai oango astakeiyak dia hoik e! Oan dela hillabete 'ro hola izango da Maria Jexuxek deittu zila.
Eta zabaldu zen hor! "A Kontxita le han llamado de Paris". 'Ta san niyon "¡Qué te crees, yo tengo gente de pasta alli! Pero pasta en las rodillas".
Ne esaera eruak holakuak.
-Bai, holakuak dia.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:32:32 - 0:35:41 (3' 09'')
Laburpena Parisen lagun bat zuen. Hark bidalitako gutuna ireki egin zuten eta han jartzen zuen huskeriaren batengatik kuartelera joan behar izaten zuen. Maria Jesus Gaztelumendi. Oraindik ere hitz egiten du telefonoz berarekin.

Batzokia

Transkribapena

-'Ta batzokira juten ziñazten?
-Bai, bai. Batzokira. Han geo kozina 're zeatzen ziuten, nola gisatzen zen 'ta. Una tal Melchora emakume on askiya. Kozina eakusten ziun 'ta.
-Han batzokiyan?
-Batzokiyan, bai.
-Preparatzen gauzak.
-E?
-Gauzak preparatzen ...
-Bai, bai. Otorduak itten zittun harrek, bai.
-A, bitu!
-'Ta geo guk 'o bakaillua piper berdiakin 'ta tomatiakin 'ta. 'O bestetan haragiya gisatua 'ta menestrak eta hoik denak. Melchora zun izena harrek.
Eta harrek eakusten zigun astian behin hoa. Ni nitzan saltsa guzita sartzen nitzan.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:23:58 - 0:24:52 (0' 54'')
Laburpena Batzokira joaten ziren, han sukaldatzen eta irakasten zien Meltxorak.