Etxeko giroa

Familia, jatorria, etxeko giroa, erretratoak, lagunak, biografia, ohiturak, belaunaldi desberdinen arteko harremana

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:40:35 - 0:43:10 (2' 35'')
Laburpena Pregoiak egin eta urtebetera izan zuen lehenengo alaba. Seme-alabei aitabitxi-amabitxien izena jarri zieten. Semea istripuz nola hil zen kontatzen du. Zintzoak ziren semeak; irabazten zuten guztia etxean entregatzen zuten.

Bere bizitzaren laburpena

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:01:30 - 0:05:30 (4' 00'')
Laburpena

Bere bizitzaren laburpena. Irungo Bentetan jaioa, Ureder baserrian. Maldaburura ezkondua. Gizona nafarra zuen. Bost seme-alaba. Bosgarrena istripuan hila, gaztea zela. Maldaburu saldu eta Altzibarrera etorri ziren. Neskame, Seinen.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:26:50 - 0:30:30 (3' 40'')
Laburpena Aita Arditurriko errementaria zen. Aita Ergoiengoa zen, Udarietakoa. Aita eta bere familia Irunera joan ziren. Amona gurdian eraman zuten, gaixorik. Gero, Txanpañera ezkondu zenez, berriro itzuli zen Ergoienera. Nolakoa zen Txanpañe ingurua; orain errepidea dena, karobiko ijitua...

Familia ugariak

Transkribapena

-Haurra ziñalik senidik bataz beste zmebat izaten zin etxian? Haur asko al zin?
-O! Ordun zea normal normalin sei-zazpi, zortzi, betzi. Bikuk gutxi! Bikuk arron gutxi.
-Geinak hola...
-Geinak hola. Ez zu kusten ordun subsiliyuk 'ta puntuk patzen zila?
-A... Asko izatetik?
-Bai... 'Ta hoi oaiñ 'e bada zerbaitte oan 'e familiyik ez dela len bezela zetzen, seme-alabik eta zarbaitte baia, familia numerosa 'ta zarbaitte humbesteko dirua, launtzak. Hoik berriz 're, jakiñan, gobiernuri hoi gomeni yo.
Haintzat, lenguk hiltzen badia zeiñek in ber du? 'Ta berriyak tortzia...
-Karo...
-Hoi, hoi, sistema hoi da! Nik beti saten nun atzeko subsiliyuk 'ta puntuk jarriko zittuztela! 'Ta ai dia ya!
-Karo... Berriz gutxi zin 'ta?
-Bai...
-'Ta jateko zerri geiyo!
-Hairi launtzeko 're bai.
-Hoi ba!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:16:50 - 0:18:00 (1' 10'')
Laburpena Lehen seme-alaba asko izaten zen familia bakoitzean. Gobernuari zergatik komeni zaion haur asko egotea.

Aitabitxi-amabitxi

Transkribapena

-'Ta zea e atautxiya 'ta amautxiyana hoi nola, nola izaten zen? Oain ya ez da haimbeste zea itten biño... Zer dia atautxiya 'ta amautxiya?
-Atautxiya 'ta amautxiya ui! Oan den bezela. Osea hoi, atautxiyan 'ta amautxiyan hoi da gurasuk hiltzia tokatu ezkio haur hua haik zetu ber dutela. Haik laundu ber yotela. Hoixe da atautxi amautxiyana.
-'Ta ze, ze itten zen? Zein jarri 'o...
-A izena!
-Zein jarri 'o hau jarriko dugu 'o bestia jarriko dugu. Ze jartzen zen senas-emazte bat? 'O aman aillekatik bat 'ta aittan aillekatik beste bat?
-Bai, hola, jenelin hola bai. 'Ta geo kumuniyun itten baziyoten zerbaitt errealo 'ro be kumpliañutan 'o segun nola zin. Gaiñekun ezer ez.
-'Ta gaur egun kargua ez da biño len hala al zen? Len gurasuri zerbait pasa ezkio hartu in ber zuten...
-Bai, bai. Haik zetu ber zuten. Osa famili motxa, 'o iñor ez bazun seidik, haik in ber zuten hain kargo. Ze, ze gauzak e!
-Oan 'de badia biño oan ya ez da...
-Bai! Oaiñ ezta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:12:29 - 0:13:50 (1' 21'')
Laburpena Aitabitxi-amabitxiak: zer funtzio zuten. Lehen, gurasoak falta zirela, besoetako haurraren kargu egiten ziren.