Aitabitxi-amabitxi

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:12:29 - 0:13:50 (1' 21'')
Laburpena Aitabitxi-amabitxiak: zer funtzio zuten. Lehen, gurasoak falta zirela, besoetako haurraren kargu egiten ziren.

Transkribapena

-'Ta zea e atautxiya 'ta amautxiyana hoi nola, nola izaten zen? Oain ya ez da haimbeste zea itten biño... Zer dia atautxiya 'ta amautxiya?
-Atautxiya 'ta amautxiya ui! Oan den bezela. Osea hoi, atautxiyan 'ta amautxiyan hoi da gurasuk hiltzia tokatu ezkio haur hua haik zetu ber dutela. Haik laundu ber yotela. Hoixe da atautxi amautxiyana.
-'Ta ze, ze itten zen? Zein jarri 'o...
-A izena!
-Zein jarri 'o hau jarriko dugu 'o bestia jarriko dugu. Ze jartzen zen senas-emazte bat? 'O aman aillekatik bat 'ta aittan aillekatik beste bat?
-Bai, hola, jenelin hola bai. 'Ta geo kumuniyun itten baziyoten zerbaitt errealo 'ro be kumpliañutan 'o segun nola zin. Gaiñekun ezer ez.
-'Ta gaur egun kargua ez da biño len hala al zen? Len gurasuri zerbait pasa ezkio hartu in ber zuten...
-Bai, bai. Haik zetu ber zuten. Osa famili motxa, 'o iñor ez bazun seidik, haik in ber zuten hain kargo. Ze, ze gauzak e!
-Oan 'de badia biño oan ya ez da...
-Bai! Oaiñ ezta...