Etxeko giroa

Familia, jatorria, etxeko giroa, erretratoak, lagunak, biografia, ohiturak, belaunaldi desberdinen arteko harremana

-

Transkribapena

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-093
Pasartea 0:06:49 - 0:07:23 (0' 34'')
Laburpena Lau senidetan zaharrena da Pakito. Amak etxean egiten zuen lan, gerora taberna jarri zuen.

Aurkezpena

Transkribapena

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-093
Pasartea 0:00:46 - 0:04:42 (3' 56'')
Laburpena 1932ko abuztuaren 29an jaio zen Altzibarren kaleko etxe batean. 6 urterekin Altzibarren bertako beste etxe batera mugitu ziren. Gurasoak, aita miserikordiakoa zen Ergoiengo Gonzalo baserrian hazia. Ama, berriz, Karrikako Bidasorokoa.

gurasoak

Transkribapena

-'Ta zure atta 'ta ama Oiyartzunguak al zian biyak?
-Bai, bai. Atta zen arotza. 'Ta lana itten zun en Real Compañia Asturiana, un padre perfecto, con boca llena e!
-Bai e?
-Bai, atta. Eta atta hil zenian, prostatakin hill zen eta jon zen diretoria guen itxea. Eta ez zun ikusi nahi hilla san zun.
Que tenía que tener un buen recuerdo de Julian Etxebeste. Hantxen esan zun pasilluan. Jon zen e, alletu zen itxeiño. Biño difuntua ne aitta, ez zun ikusi.
-Estimua haundiya ziyon.
-E?
-Estimu haundiya.
-Estimu haundiya. Etortzen zen Oiyartzundikan a Real Compañia Asturiana, lanea oiñez!
Eta gue attak erdera jakiñ ez, eta gu gaixtuak eta saten geniyon:
"Atta, ze san zattute birian?"
"Birian? La paragua me marea"
Hoi ez zaigu ahaztutzen, gu 're gaixtuak.
'Ta: "La paragua me marea san z...?"
"Bai, hala san ziten"
"'Ta zer ba?"
"Aterkiyakin nijuzen 'ta aterkiya haundiya"
'Ta la paragua me marea san 'men ziyoten. 'Ta gu gaixtuak. 'Ta holako kontuak, holoko kontuak zian.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:10:44 - 0:12:34 (1' 50'')
Laburpena Gurasoak oiartzuarrak zituen. Aita arotza, Julian Etxebeste. Real compañia Asturianan lan egiten zuen.

Karrikara bizitzera

Transkribapena

- 'Ta hor e zu bai mendiyan lanin aittu ziñan bitartian eta beta fabrikan Itturralden biziko ziñan?
- Ez! Ordun torriyak giñan orduko.
- A famili guziya Karrika
- Karrikara etorri giñan. Karrikan bizi giñan.
- 'Ta ze ze urtetan jun ziñazten Karrika? Goatzen zea zuk zenbat urte zenittun o'?
- Nik ez dakit zenbat urte izango nittun e
- Hogeita ez dakit ba nik, hoeita bos sei bat urte o' hola, horrea torri nitzanin. Illoba oañ hemen ayuntamentun ai den hoi mutikoxkorra zen horrek zazpi urte o' hola zittun.
- Zuek etorri ziñazten aita ama 'ta anaiyak
- Ez atta ez. Atta han hil zen.
- A
- Izeba 'ta osaba 're bai.
- Ama
- Ama 'ta anaiyak. Ama be umikin.
Ama near itten zun itxetik ateran. "Hemen hoinbeste urtian aittu 'ta hemendik nola alde in ber dut nik?" saten zun.
- 'Ta zertik atea ziñazten Itturraldetik ba?
- Ui urruti zolako! Hemendikan katxarruk bertaño itxian bertaño sartzen giñan, motua o' kotxia o' denak bagenittun.
'Ta hemendik aldio zolako. Hemendik gertu harrapatzen zen nahi zun tokira joteko. Handik berriz han ez zen bireik eta ezer e'
- A ez zen e?
- Oaiñ bada Bainketa baserrira pasatzen da bire bat iya onduan. Oañ e' itxia eroiya zen. Itxia eroiya da gañea hua.
- 'Ta Karrika noa etorri ziñazten? Gartxinea caserio Gartxiene. barriyua pasa ''ta iya bertan dao hoi.
- Gartxiene?
- Bai. Hoi Karrikako plazatik hurrengo sozidadia do, sozidatetik aurreneko itxia eskoita.
- 'Ta hor ze bizi zenun anaiya? Anaiya zenun ezkondua horrea zuk ?
- Bai anaiya bizi da han. Anaiya be andriakin.
- Geo umik anai-arrebak in zuten itxian gainko aldin, itxian bertako terrenon, itxe bat in zuten 'ta han bizi dia. Gaztiak goiyan 'ta zarrak bian bizi dia.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:26:35 - 1:29:32 (2' 57'')
Laburpena Itturraldetik Karrikara joan ziren bizitzera Gartzienera. 25-26 urte zituela joan ziren. Ama eta anaiak joan ziren Karrikara, aita ordurako hila baitzen. Baina, Itturralde urruti geratzen zitzaien, eta ez zegoen biderik autoz edo motoz joateko. Orain egin dute bidea.

Jende asko etxean

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:05:18 - 1:07:27 (2' 09'')
Laburpena Etxean jende asko bizi ziren. Aitaren arreba. Gurasoak. Eta senideak, 9. Aitaren anaia Frantzian bizitu zen, baina gaixotu eta hiltzera jaiotetxera bueltatu zen. Gaizkitzen zenean ganbarara joaten zen.