Etxeko giroa

Familia, jatorria, etxeko giroa, erretratoak, lagunak, biografia, ohiturak, belaunaldi desberdinen arteko harremana

Amabitxiak eta besoetakoak

Transkribapena

- Ni Frantxixka bakarra jarri 'men zin. Bai.
- Miño nahikua.
- Zea, nei... Zea, amona izango nun. Attan ama, amautxiya. 'Ta harek, bea... Nola zen ba hora? Joxepa Anttoni...
Ez, Frantxixka Anttoni izango zen, 'ta nei Frantxixka jarri. Bakarra jarri 'men zin.
- 'Ta zuk illoba bazu Frantxixka!
- Bai, bai.
-Txaundokua! Hua zer 'zu, besutakua zuk 'e?
- Nik jasua, guk jasua. Manolo 'ta biyek. Bai. Bittartekun denak mutillak torri zin, 'ta haik mutill, nexkan desiua 'ro... Jakiña!
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:18:42 - 0:19:22 (0' 40'')
Laburpena Aitaren ama zuen amabitxia, Frantxiska Anttoni, eta bere iloba besoetakoa ere Frantxiska da.

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-085
Pasartea 0:15:30 - 0:18:40 (3' 10'')
Laburpena 1931ko martxoaren 5ean jaioa da. Frantxiska Pagadizabal Artola. Aita Txarondokoa bertakoa da eta ama Irungo Zurrunbillun jaioa. "Berriro pasia dut kunpleañua".

Gurasoak, kanpokoak

Transkribapena

Pues hola.
- H-kin eta geo...
- U y.
- U y hoi da. Geo 're nik ongi jartzeko. Eta ama nongua san 'zu?
- Lazkaokua.
- Lazkaokua. 'Ta nolatan...
- Imaz baserrikua.
- Imaz?
- Imaz baserrikua. Eta nolatan juntatu zin hai biyek eta Oiyartzuna torri 'ta?
- Itxian, Zamatetan, gu bizittu giñan goiyan zen nere aman izeba ezkonduta. Han famili huandiyakin 'ta haik... Beno, illoba karri zun. Goiyan, goi-goiyan zen ataundarra zen ama. Gerardo Mitxelena zun gizona. (Paulen... )... Bakizu (Paulen) 'ta zein zin!
- Bai.
- Hain osaba.
- A!
- Hain aman anaiya. 'Ta ordun haren andria Luixa zen 'ta, ataundarra, 'ta gue amakin parientia zen, lengusua, 'ta famili haundiya zuten 'ta gue ama karri zuten Oiyartzuna. 'Ta beno geo bat... Gue aman goiyan pisuan 'ta atta geo torri zen ez dakit honea...
Bergaratik torri zen Oiyartzuna 'ta zeakin hasi zen lanian, Joxe Barbero. Ez dakit aitzia bazun Joxe Barbero? Hilario Gaztelumendi bakizu?
- Bai.
- Horren attakin.
- A!
- 'Ta geo horren attakin jende guziya parrandero xamarra izan ber zun harrek. Eta batin guriai bakarri utzi 'ta alde iña 'ta, beti alde iña 'ta jendiak: "Jarriy hai hi bakarrik hie kontura! Jarriy hai bakarrik hie kontura!" 'Ta hala ama bizi zen azpiyan tokiya libre 'ta han jarri.
'Ta geo pues bakizu, auzuak eta! Han elkarrekin... Elkarren bazterrin 'ta! Handik aurrea iña izango zen pareja!
- Bai. Ez, raro itten nau Iparraldekua izan 'ta lanangatik 'o zerbatttengatik torriya...
- Bai, bai, bai, bai. Garaiy haitan bakizu, gaiña zailla zen ibiltzia.
- Karo.
- Gaur kotxin hara 'ta honea ibiltzen za, biño ordun... Ordun zaillagua zen. Hola izandu zen, bai, hola izandu zen. 'Ta geo hortxe jaiyo giñan denak, 'ta hortxe jaiyo, hortxe hazi, hortxe bizi... 'Ta geo Zamateta bota zutenin, orduntxe aldatu giñan. Bai.
- 'Ta zembat senide 'ta zazte?
- Sei.
- Sei.
- Sei. Bi anai 'ta lau arreba. Zazpi izandu, bat bost urtekin hil zen. 'Ta beste guztiyak biziik gaude oandikan.
- 'Ta zu zer za? Zarrena 'ro gaztina 'ro...
- Bigarrena.
- Bigarrena?
- Bigarrena bai. 'Ta hementxe zirripilli-zarrapalla.
- Eta geo zu ze hasi ziñan baita 're attakin barbero?
- Bai, bai, bai. Bai, geo klaro, atta eaman zutenin Frantzira, desterratu in zuten, atta soldauxka in gabia zen 'ta in zuten han 'e kartzelan sartu soldauxka kumplitzea 'ta han hiru urte in zittun.
'Ta jakiña, ama geldittu zen hemen gu lau senidekin. Eta ez zen iñondikan mantentzeko bireikan 'ta ni jon nitzan aman anai baten itxea Lazkaora. Ni han eondu nitzan, Lazkaon eondu nitzan ez dakit, hiru lau urtian. Beste arreba zarrena Palentzira jon zen 'ta beste bi arrebak hor ibilli zin Pasaiyan.
Pasaiyan beste famili izaun batzukin. 'Ta handik ni Lazkaotikan geo behintzat atta torri zen Frantzitikan 'ta klaro hasi zen berriz lanin 'ta harek nei ikusi zin... Nik ya hamar urte banittun...
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:03:40 - 0:07:00 (3' 20'')
Laburpena Ama Lazkaoko Imaz baserrikoa zuen Xabierrek. Izeba Oiartzunera ezkondua zuen, eta harengana etorri zen. Aita, berriz, Bergaratik etorri zen eta Joxe 'Barbero'rekin hasi zen lanean. Gerran, aita Frantziara desterratu zuten eta ama sei seme-alabarekin gelditu zen. Xabier Lazkaora joan zen, amaren baserrira. Zirripili-zarrapala.

Transkribapena

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-079
Pasartea 0:02:40 - 0:03:40 (1' 00'')
Laburpena Ama Lazkaokoa eta aita Hazparnekoa. Horregatik dute abizena "H"z: Harregi. Aita desterratu egin zuten eta Kontsulatuak behartu zuen izena horrela idaztera.

Jaiotetxea gogoan

Transkribapena

- 'Ta honea ezkondu 'ta geo Aranoa joten al ziñan? Etxekuk kustea?
- Aranoa gutxi, gutxi faten nitzan bai.
Bertan Arano 'ta! Ni askotan pentsatzen eoten nitzan izeba zarra larogeita hamar urtekin hil zitzaun, miño guk hura, ama hirurogeita bostekin, atta hirurogeita batekin, gizajua! hura ziatikak eta anjina de petxo azkeneko 'ta bukatu zen.
'Ta izebak " Gregori torri geo!" saten ziun " Bai, bai torriko ga! torriko naz " 'ta beti fan biharrin miño... umiak eta bakizu, gio komunikaziyua 're ez bai zon ona! ordun ez baizen oan bezela kotxeik eta
- Karo
- 'Ta autobusa hemendik fan bihar ziñun zea Hernanira, Hernanin bestia hartu 'ta umiakin da 'ta
- Karo
- 'Ta enitzan asko faten ez. 'Ta oan dela lau bos bat urte San Rokiatan bai fan izandu giñan miño hemen beste honen laun bat honekin lanian aittu batekin, zea kotxian.
'Ta fan 'ta euna pasa 'ta in geni denak bixitu 'ta hoik bai. Miño enaz asko faten ez. Semiak esan zidan oan dela denbo puxkat " Ama! nahi zunin eamango zattut e! Aranoa" 'ta " Bai ahizpa kusteko badakat desiua" 'ta alabak e' bai eaman zandu diu zea, miño
bakizu gue jayotetxian ya ez da iñor bizi, gue denboran itxi hura. Dembo bateko oholezko baserriyak, bakizu tabika lekun oholak eurra izaten zen. 'Ta gio in genun ba itxe berriya, 'ta itxi hoi zea , ordun ama,
ama bizi genun bai, guk ordun , ama bai. Ama, izeba
- Zu ezkondu miño len hilla zela am ama.
-Itxe berriyin
- Gu ezkondu miño leno hilla zela ama
- 'Ta gu ezkondu ezkiotik in ala genun ba itxia guk?
- E?
- Ez gu ezkondu , nik hamasei bat urte 'ro ingo nittun 'ta! Bizi zian denak! 'Ta zeako, ieltsero lana in ziun Goizutako gizon batek.
Miño itxia, kale itxia bezela jarriya e baserriya! arront politta! 'Ta iyeltsero lana. 'Ta iyeltseru harrei ura itturritik karri bi baldekin eta masa in 'ta harrek masa hura zeatzeko nik karriya.
Ilusiyo ikaragarriya itxe berriya aizu, ba al dakizu itxe zar hura 'ta
- Garai hartan! itxia
- Bai, miño san nahi nizuke amor propiyukin launtzen gurasuai aitzen giñala (...) 'Ta hala itxe politta in ganun
'ta gio atta lenotik hilla zen. Ama gio hirurogeita bost urtekin hil zitzaigun. Zea miñez 'ta batian kuranderuakin 'ta bestian zeakin
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:21:15 - 0:24:30 (3' 15'')
Laburpena Gregori ezkondu eta Altzibarrera etorri zen. Geroztik, Aranora gutxitan joaten zen. Ez zen hain erraza joatea: garraio gutxiago, haur txikiekin... Bertan bizi zirenean oholezko etxea zuten eta berria egin zuten, ilusio ikaragarriarekin.

Axeritarrak eta Etxeberrikoak

Transkribapena

-Zazpi anai 'ta arreba zian hoik.
-Hara!
-Bai. 'Ta hemengo gue attona hil zenian, hoik zazpi anai 'ta arreba. Hemengo attona hil zenin
Gue amonan gizona. Attona hil zenian, zea 'men zian zazpi anai 'ta arreba 'ta gaztina hirurogehi urtetik gorakua. 'Ta erretratua ate ber ziyotela.
'Ta kalea 'ro jon 'men zin 'ta iñun 'e erretratuk atetzeko makina bat ez 'men zuten harrapatu. Bai, hala saten zun gue amonak 'e, beak 'e saten zun, bai.
-Joe, kaleiño jon 'ta erretratua atetzeko makinik ez.
-Erretratua ... Bai bat Frantziyan 'o, bat 'o bi ez dait zer zin Frantziyan?
Frantzira junak hemen kontrabandun zeiltzala 'o karabinerui borrokan ibilli 'ta eskapo in 'ta hola ibilliya, bat behintzat tipua izan ber zun.
Hemen juntatu omen zian, hemengo attona hil zenian 'ta erretratua atetzeko zeaik ez. Gue amak hola saten zun. Joe...
-Ordun amona 'ta zin hemenguk?
-Bai.
-Amona zen hemengua?
-Ez. Hemengua, attona zen hemengua.
-A! Attona zen hemengua?
-Bai zertik besti hoiyek zea zin Axeitarrak, hemen Irastortzak nola dia hemen? Irastortza zea hauek ...
-Zea 'ta Urzelaitakuk 'ta hoik?
-Urzelaitakuk 'ta, hoin, Urzelaitakua Bitorio nola hil da oain berriro?
-Bai.
-Horren atta 'ta gue amona anai-arrebak.
-A!
-Zazpi anai. Bestia zen Altamain, hemen Altamain. Altamai bada txofer 'ta ibiltzen dena mutil bat?
-Bai.
-Pues hoi 're Altamaikua, Irastorza.
-Bai.
-Hoik Urzelaitan, Altamain, Galtzaberrin, bestia Enparanen zean Ergoiñen bizitzen zena.
-A enakin.
-Hoik anaiyak hemen, zazpi anai zien behintzat.
-Bai, bai.
-'Ta hemen bueltan behintzat batzuk. Frantzira junak ez dakit bat 'o bi 'o ze saten zuten.
-Attona zen hemengua?
-Bai attona, ezkerra. Ezkerra saten ziyoten.
-Deittu itten ziyoten?
-Ezkerra 'men zen bea 're 'ta amona 're hala zen guria ezkerra.
-Hara!
-Hua, iitiya 're ezkerra, ezkerrez jiria eukitzen zun 'ta dena ezkerrez. Zea paoxak atetzen 'ta zelaiyin ezkerrez dena.
-Ni 're hala naz, ezkerra.
-A, ezkerra al za zu 're?
-Bai.
-'Ta ordun senar emaztik zin ezkerrak biyek?
-Bai.
-Kasualidadia!
-Kasualidadia!
-'Ta geo zuek ez al zazte ezkerrik ate?
-E?
-Zuen artin ez al da ezkerrik?
-Gue zeatan hemen ez, biño zea illoba dugu guk ezkerra jatorra.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:07:19 - 0:10:10 (2' 51'')
Laburpena Amonaren senideak erretratua ateratzera joan ziren kalera, eta argazkilaririk aurkitu ez. Axeritarrak ziren amona eta. Aitona zen Etxeberrikoa bertakoa. Aitona-amonak, senar-emazteak, ezkerrak ziren. "Iloba dugu guk ezkerra jatorra".