Edatearen inguruko ohiturak

Transkribapena

-'Ta sardoteiyak noiz e... geo ixt, tabernak geldittu zin biño sardoteiyak ixten 'ta nola noiz hasi zin 'o nola hasi zin 'o?
-Geo nik ez dait hango gaztiak atea ahala, espostu ahala 'ro ya. Bukatu zen.
Oan, hemen hola sardua hola zetzen dena nun da Oiartzunen? Hola txotxin 'ta... Ez dait bakarren bat, baldin bada 're bakarren bat 'zango da iual biño...
-'Ta han, han ze izaten zen txoxin?
-Bai, bai.
-'O, 'o...
-Beak maten zuten haik.
-Beak?
-Tau baso bat sardo 'ta ra! 'Ta bale. 'Ta geo tokan. Errondan jokatzen 'ta. Beste batzuk jokun.
-'Ta zea ez zuten atetzen... Barrikotik 'o izaten zin?
-A... Barrikotik. Bai, barrikotik iozin baserritan itten zin. Baserri, eozin baserritan toki... Itxe haundiya 'ro baldin bazen 'ta tokiya nahikua, pues barrika kozkor bat sartu 'ta: "Hi! Sardua, barrikotia itteko sardua barrika jarri pronto!"
Bueno txuletak 'o bakailluk 'o zetu ben artin 'ta tak 'ta barrikotia. Hoi oan itten da e!
-Len itten zen?
-Leno itten zen hoi. Ez oan gaiña.
-Hoi ze izaten zen norbeak, etxe... 'o baserri bakoitxak itten zun sardukin.
-Bai...
-Hoi itten zen.
-Norbeak be sardukin. Oan kompaziyo batea, ordun eun barrika 'o eun kupel ingo zittun urteko eraiya itxekoz! 'Ta sango 'u:"Ui... Hementxe sobratu in zik! Barrika koxkor bat'zan ezkeo huaxe bete 'ta barrikotia itteko e!" Huaxe bete 'ta handik hara...
-Karo beantzako bestela sardo asko ateko zen, sasti asko zakanak...
-Bai ba asko! Hoi ba!
-Hemen non nai izango zen sastiya, ez?
-Jode! Non nai sarra. Oaiñ 'e, oaiñ 'e ezta laurdenik e!
-'Ta batzuk ingo zuten itxeko 'ta itte' al zen oan bezela itxeko sarra man 'ta geo sardua karri 'ta?
-Itxeko sarra eaman
-Tolarea eaman
-Bai, tolarea eaman txi, zetu sardua in 'ta karri. Beiyakin garlian. Garlia izaten zen barrika luze bat. Ez dait zembat litro 'zango zittun, hua karri 'ta... Tira!
-'Tahua, harrek urte osua ez zun ingo, hondatu ingo zen urte osuan, ez 'o...?
-Keba...
-Emboteillatuta zinin...
-Joño! Urte betin ez zen ingo ba, biño bi urtin 'o hola bai gazittu. Geo bota ura berriz! 'Ta holaxe nolapaitte familiyak.
-Jakiña!
-Hoixe
-Ardua gutxi ordun.
-Gutxi aleiya.
-Zer zen garestiya ordun ardua?
-Beti ardua gaesti ba. Oan, oan sardua seuski garestiyo.
-Seuru! 'Ta ardua nondik karri 'ta itten zenuten, nun zin almazenak eta?
-Errandonean. Errandonean 'zaten zen len.
-Zu beti gotu za Errandoneakuk?
-Errandonean eraiya 'ta panadeiya.
-'Ta txikiteua 'ta izate' al zen oan bezela?
-Bai, bai.
-Bai, e?
-Bai, txikiteua 'zaten zen bai.
-Batetik bestea, taberna batetik bestea 'ta ibiltzen zin? 'Ta bazkaldu 'ta otorduk 'ta?
-Uan gaiña ez! Ez, ordun dirua 're ez zen 'ta. Kampun jatia oaiñ 'e kosta itten da 'ta ordun 'e bai.
-Miño otor... Jaten 'ta mango...
-Irazten zen jornal pixar hartatikan hasten baziñan kampun jaten...
-Miño haimbeste txikiteo txikiteo zerbaitte hartuko zen ba? Zerbait txoixo mutur batzuk 'o?
-Bo... igual itxian genun bokaillo pixarren bat jan 'ta iual handik torrita.
-'Ta kuadrillak 'ta izate' al zin oan bezela 'o? Kuadrillan ibiltzen zin kale ailleka hortan?
-Kalin bai pillerrak.
-Kalin bai, e?
-Bueno... Hemen gutxi!
-'Ta hemen auzokuk ibilko zin, kampotik ez zin torko, auzokuk bertakuk...
-Bertakuk.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:35:40 - 0:39:25 (3' 45'')
Laburpena Sagardotegian tokan. Barrikoteak baserrietan. Nola eramaten zen sagardoa: sagastiak, tolarera eraman, garlea. Ardoa garesti. Errandonea. Txikiteoa: auzoetan baino gehiago, kalean. Koadrilla asko ibiltzen zen.

Bertsolariak eta tabernak

Transkribapena

-Ordun bertsotan 'ta aitze' al zen jendia?
-Bai... Ordun bersotan 'ta aitzen zin, biño fiestatan 'ta. Gaiñekun. Oaingo bersolaiyak eta, noixnai bersolaiyak eta sardoteiyan bertsolaiyak eta oain dia hoik. Honek... Ordun nun zen juteko.
-'Ta zembat bersolai 'ta aitzen zin fiestatan 'ta?
-Hemen izango zin, Oiartzunen bertan bertsolaiyak... Uztapide, bueno Uztapide torri zenin Uztapide, azken aldea. Bestia, Kattuan Mariano. Bestia, Frantzesan Joxe Mai.
Eta... Mitxelena. Ez dait, ez naz akortzen besteik bazenik. Ez da 'zango besteik, hoik.
-Geo Lizaso 'ta 're...
-Geo, Lizaso 'ta hoik geoxio torri zin. Geo prantzesak geo hasi zin tortzen. Mattin 'ta, Xalbador 'ta.
-Hoi zembat urte zenittula?
-Bo... Hoik tortzeko 'zango nittun nik hogeita... iual hogeita... Ba! Sei zazpi bat urte 'ro.
-'Ta bertsolai, bertsolai izan gabe 're bertsotan aitzen zen jendia 'de izango zen?
-Bai, tabernetan 'ta bai mutturra beotzin. Eoziñ hortan, muturra beotzin. Biño hola plazata joten zinak hoik zin.
-'Ta, 'ta tabernak zein zin hemen hola... Hemen Tolareizango zen len 'de, ez?
-Bai nik izautu nittun tabernak Pauko errota, Tolare 'ta Bialde.
Hoik hiruak. 'Ta geo jarri zuten Txampaiñin. Geo itxi in zuten. 'Ta oan geoztik dia Kapeo, Portaleza, Iriberri
-Olaitzola?
-Olaitzola, Goiketxe.
-Biño len hoik: Bialde, Pauko errota, 'taTolare 'ta geo...
-'Ta geo Txampaiñe jarri zuten
-Txampaiñe ereki zuten geo...
-'Ta geo ya geiñekuk geoztik jarriyak dia.
-'Ta hemen Trumoiya 'ta hoik denak aiko zin, bertsutan, ez?
-Ui! Trumoiya...
-Trumoiya, ez?
-Bai, bai, bai, bai hoixe!
-Bertsotan aitzen zinak. Zein zen geiyo hola bertsotan aitzen zena?
-Pako Bialdekua difuntua 're bai aitzen zen. 'Ta p! Esto, Kontxitan 'ta anaiya.
-Uztapiden koiñaua.
-Huaxe! 'Ta gaiñekun hor...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:33:10 - 0:35:40 (2' 30'')
Laburpena Bertsolariak nor, eta noiz aritzen ziren. Bertsotan asko aritzen zen. Tabernak Ergoienen. Ergoiengo bertsolariak.

Sagardotegiko giroa

Transkribapena

-'Ta haik ze eoten zin urte guziyan erekiyak?
-Ez. Temporadin.
-Bale... 'Ta zer zin...
-Jenelin Gaizuman. Gaizuman jenelin.
-'Ta hoi ze... ze izaten zen oan taberna 'ta din bezela? Zu hara jon 'ta han...
-Iual meindatuko zenun
-'Ta eosi, sardua?
-Nun? Bertan 'za...
-Itxea eamateko.
-A...! Itxea 'mateko... Itxea 'mateko bai, itxea 'mateko mango zizuten. Botillatan.
-Nahi...
-Bi litro ber ttut 'ta zuk, zuk ontziya manta mango zuten. Ez oan bezela botilla emboteillatua. Zea a granel.
-Eta jende asko jote' al zen merindatzea 'ta sardua eatea 'ta?
-Jolin...! Pentsatu Saunduko zubitik hasi 'ta Olaizberriko birexiorra iña gorri-gorriya. Aski zuzen bai.
-Noa joteko?
-Olaizberrira joteko.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:32:15 - 0:33:02 (0' 47'')
Laburpena Sagardotegiko giroa. Meriendatzera joaten zen jendea.

Sagardotegien zerrenda

Transkribapena

-Hemen Ergoinen tabernak eta... 'O sardoteiyak 'o zer zin?
-A! Nik izautu nun sardoteiya Uraitan, Etxeberrin. Olaizperrin. Zuluko errotan. Xulatxipin. Ez dait, hoixek beimpin bai! Ergoinen e!
Karrikan berriz, Biason. Martintxuin. Altziarren berriz, Iruñarrenin. Xoteronin. Potto, barbeiya den ondu hartan. 'Ta... besteik... Adurizenen.
Ualdetxon. Txipiton. Katalentxonen. Bidebietan, 'o bueno bidebietan ez, nola da hoi. Bidebi... Birebieta...
-Bidebitarte bai.
-Bai. Han eta Aixtizabalen. Dena Arraguan.
Eta... geo Txikierdi. 'Ta kalin berriz, kalin... Xabalen, Xabale leno denda zun azpiyan oan taberna den hartan. Exkerrenin. Artxaiyanin. Eta... zean, Mendintxeberrin.
-Illarra?
-'Ta Sastiarrenin 'e bai, beko bizitzan. Besteik... Oan gehiyo izago dia, gehiyo 're biño... Ez momentun akortzen.
-'Ta hoi sardoteiyak?
-Sardoteiyak bai.
-Ze geo tolaria zutenak 're izango zin, iual gehiyo naiz ta geo erekiyak ez eukiki...
-Tolarik... Ordun tolarik toki gutxitan zin. Ordun tolarik zin Peunen. Kampoko sarra itten zutena.
-A! 'Ta aittau din, aittatu ttuzun tokiy hoitan tolareik ez zen?
-Iual 'zango zin biño ez naz akortzen. Iual zango zen
-Ordun batzutan itten zen in...
-'Ta eaman...
-'Ta eaman!
-'Ta zean 'e bai esto... Baliyonin 'e bai han 'e bazen sardoteiya 'ta hola... 'Zango yia gehiyo 're ni akortzen ez nazenak.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:29:34 - 0:32:15 (2' 41'')
Laburpena Sagardotegiak Oiartzunen non. Auzoz auzo. Zerrenda. Tolareak.

Sanjuanetako kanta

Transkribapena

-San Juan suatan e... suana aittatu zu 'ta hanako baratzin kandela jartzia 'ta hoi?
-Hoi 're bai, hoi San Juan suakin batin kandela jarri. Belasutan 'ta artozelaiyin 'ta batzin 'ta nahi zunun tokiyan.
-'Ta kantik 'o zerbaitte itte' al zen? Suakin?
-Suakin bai: "San Juan, San Juan heldu da, sorgiñan begiya galdu da, galdu bada gal bedi, sekulan agertu ez balitz". 'Ta holako kanta ero batzuk.
-'Ta hua jaiyik 'ta ez zen itten, musikaikan 'ta... Bakarra...?
-Ez, ez, ez sua. Sua bazter guzitan.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:28:55 - 0:29:30 (0' 35'')
Laburpena San Juan suak: baratze eta belar-soroetan kandela jartzen zen. Sanjuanetako kanta abesten du.

Alkateak

Transkribapena

-'Ta zu gotzen al za zea... Zembat urte ingo zittun Garbunoko alkatik? Nola, nola zun izena?
-Manuel. Hogei urte 'ro in zittun harrek.
-Hogei urte... zuk hua bakarra izatu zunun 'o?
-Ez... Nik lenoztik izautu nun Zalakain. Martin Zalakain. 'Ta aurretik ez naz akortzen. biño Martin Zalakain horrek urte asko in zun 'ta bestik hogei.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:28:25 - 0:28:55 (0' 30'')
Laburpena Alkateak. Ezagutu zituen alkateak. Zalakain, Arbelaitz...

Apaiza pasatu arte, belauniko

Transkribapena

-Errespetu ikarriya ez?
-Bai, bai, bai haundiya.
'Ta geo beste bat bazen berriz Gaizuman, leno san dutena txartelakin. Gauza ez zinak, minez zaudenak 'ta tortzen zin jaunakin itxea, baserrira. Eta tortzen zin birez bire.
'Ta jenelin euna argittu biño lenoztik iul. Eta xakrixtaba hamar bat metro apaiza biño aurreo. Apaiza bea jaunakin e! Apaiza atzexio 'ta sakristaua aurrexio. 'Ta harek klin-klin jotzen zun.
Iual joko zun kompaziyo batea Uxiarren, zea Goikoitxe ailleka 'ro dijuztela 'o Zabale aldea baldin bazijuzten.
'Ta gu haik sumatzin, dau bizikleta bazterrea 'ta taka belaunka. Haik pasa arte. 'Ta zuk ba al dakizu, zu jartzen baziñan Zokoloko zuiyan trin aittuta haik Uxiartik torri arte ze dembo pasa ber zenun? 'Ta ebiya ai baldin bazun 'e iul!
Jo... Hoi gauzka e! Belaunka jarri ber...
-'Ta... jauna, jauna hola zulik?
-Jauna zutik holaxe, zea batekin tapatua maindire bezelako, bai serbilta batin bezela 'ta tak eamaten zuk harrek.
-Oiñez...
-Oiñez! Eta faola argiya 'ta zintzarriyakin sakristaua. Biño sakristaua 're be brusa zuiya elizan ibiltzen den bezelakukin e! Bai, bai hantxe betik goitti!
-Miñez zolako 'ta izin zulako...
-Bai. Ezin jun zulako. Itxea joten zin.
-'Ta hoi ze beak eskatu gabe? Zea etxekuk eskatu gabe?
-Hoi ez dakit itxekuk eskatzen zuten 'o nola zen. Hoi ez dait. Kompaziyo batea Ergoin aldea iual 'zango zun aste bat,beste aste bat iual... Segun! Holaxe ibiltzen zin.
-Hantxe belaunka...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:26:30 - 0:28:25 (1' 55'')
Laburpena Garizuma: norbait gaixorik bazegoen, apaiza bera joaten zen etxeraino. Sakristaua aurretik joaten zen, zintzarriarekin. Bidean gurutzatuz gero, hauek pasatu arte, belauniko egon behar zen zain.

Apaizari erakutsi beharreko jarrera

Transkribapena

-Bo... Bai. Apaiza 'ta kustian abe maria purixima zea... 'Ta apaiza, zapelakin baziñan 'ta apaiza ikustin zapela altxa 'ta.
-Bai e?
-Jolin!
-Elizan ez baziñan 'de? Elizan barrenin ez baziñan 'de, e?
-Bai, bai, bai! Zu zapelakin baziñan harren parin (MOZTU IN BER DA! 26:02-26:11)
A hoi da! Elizan oaintxe ya ez dia urte asko apaizak bazin goitik beitti kompaziyo batea erdiko pasillo hartan 'o ixkiñetik. Zu elizan eseita zeunden 'ta harren parea ailletzin tak zutik jarri. Oan, oan ezta kasoik e!
-Biño elizatik kanpoa 're errespetu ikiarriya.
-Bai, bai, bai.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:25:45 - 0:26:30 (0' 45'')
Laburpena Apaizari errespetua. Txapela kendu behar apaizaren aurrean. (Elkarrizketa etenda dago, bisitari bat sartu baitzen).

Garizumako txartel gorria

Transkribapena

-'Ta geo beste bat 'zaten zen zeak 'e, Gaizuman Pazkua in berra. Txartelak 'zaten zin. 'Ta norbeak jon ber 'zaten zun familikuk. Familitik bat jon ber zun. 'Ta maten ziuten honako paperan puska bezelako kartoi txar batzuk.
'Ta azkeneko euna izaten zen pazko eunin. Hoi Gaizuman in ber zenun e! Eta hua in ber zenun eaman, beak maten zizuten, person bakotxeko bat 'ta geo in ber zenun komulgatzea joten ziñanin sakristauak eamaten zun bandeja bat 'ta han entretu.
-'Ta ez bazenun aurten itten. Hurrengo urtian gorriya. Nola juadoriri itten yote tarjeta gorriya? Tipo berin.
-'Ta ze itten zen ba txartela hua konseitzeko dirua man 'ro hola 'o ze?
-Ez, ez! Osea obligatu bezela, komulgatu 'ta hua botzia! Zea... urtian behin!
-A karo... 'Ta hua ez bazenun seiñal ke ez ziñala jon!
-Hoi... bai ba!
-Komulgatzea... 'Ta hurrengo urtian tarjeta?
-Tarjeta roja.
-Tarjeta roja.
-'Ta garai hartan apaizari 'ta beldur geiyo alkatiri 'ta biño, ez?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:24:29 - 0:25:45 (1' 16'')
Laburpena Garizuma. Txartelak. Jaunartzera joaten ez zenari txartel gorria ematen zioten.

Urkabera prozesioa eta San Juan sua

Transkribapena

-'Ta zeara... Urkabea guruzbirik 'ta izautu al zu zuk?
-Bai.
- Hoi ze itten dute prozesiyukin batea 'o hoi re Aste santun?
-Hoi 're prozesiyua 'zaten zen. Ez dait Aste Santun 'zaten zen 'o... Kalbaiyuk, hoi kalbaiyuk 'te izena. Ate 'ta hantxe belaunka 'ta...
-'Ta gurutze bakoitxin parada?
-Parada. 'Ta han belaunka 'ta errezua. 'Ta segi bestea, 'ta segi 'tadenak betik goitti!
-'Ta geo goiyan?
-Goiyan 'e zerbaitte izaten zen. Ez naz oan ezerrekin akortzen ze 'zaten zen.
-Urkabeko erromeiya, len itten zena Xanisteantan hoi aspaldikua al da?
-Ez. Hoi uan dela ez da urte asko hasi zila.
-Zu ez za gotzen han erromeiyik eta?
-Len leno enaz akortzen ni.
-'Ta beste numbaitte erromeiyik?
-Erromeiya hemen bestia zean itten da, Xan Ixidron ez al da itten zean...
-Munaundin.
-Munaundin.
-Biño hoi ez da urte asko...
-Gaiñekun ez naz...
-Billeratatik aparte ez zen hola mendiyan erromeiyik 'ta itten?
-Ez. Erromeiyak hemen itten zinak pues Erniyon 'ta hola... Hoik bai. Biño gaiñekun...
-Hemen bertan ez.
-Ez.
-'Ta San Juan suatan zerbaitt bereixiyik itte 'al zen atta?
-San Juan suak 'e bai. Zeiñek biño su haundiyuo iñ ordun 'e. Lar zar guziyak billu bazter guzitatik eta...
-Bai! Ze ordun traste asko ez zin erreko, ez?
-Bai zea! Trastia erreko zen... Erki! Hara erretzeko karritakuk, bai eaman bakarren batek. Bueno...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:22:54 - 0:24:29 (1' 35'')
Laburpena Urkabeko gurutz bidea: 'galbaiyuk'. Urkabeko erromeria hasirik ez da urte asko. Erromeriak non. Ez du gogoratzen erromeriarik. Inguruko herrietan bai, baina hemen ez. San Juan sua.