Apaiza pasatu arte, belauniko

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:26:30 - 0:28:25 (1' 55'')
Laburpena Garizuma: norbait gaixorik bazegoen, apaiza bera joaten zen etxeraino. Sakristaua aurretik joaten zen, zintzarriarekin. Bidean gurutzatuz gero, hauek pasatu arte, belauniko egon behar zen zain.

Transkribapena

-Errespetu ikarriya ez?
-Bai, bai, bai haundiya.
'Ta geo beste bat bazen berriz Gaizuman, leno san dutena txartelakin. Gauza ez zinak, minez zaudenak 'ta tortzen zin jaunakin itxea, baserrira. Eta tortzen zin birez bire.
'Ta jenelin euna argittu biño lenoztik iul. Eta xakrixtaba hamar bat metro apaiza biño aurreo. Apaiza bea jaunakin e! Apaiza atzexio 'ta sakristaua aurrexio. 'Ta harek klin-klin jotzen zun.
Iual joko zun kompaziyo batea Uxiarren, zea Goikoitxe ailleka 'ro dijuztela 'o Zabale aldea baldin bazijuzten.
'Ta gu haik sumatzin, dau bizikleta bazterrea 'ta taka belaunka. Haik pasa arte. 'Ta zuk ba al dakizu, zu jartzen baziñan Zokoloko zuiyan trin aittuta haik Uxiartik torri arte ze dembo pasa ber zenun? 'Ta ebiya ai baldin bazun 'e iul!
Jo... Hoi gauzka e! Belaunka jarri ber...
-'Ta... jauna, jauna hola zulik?
-Jauna zutik holaxe, zea batekin tapatua maindire bezelako, bai serbilta batin bezela 'ta tak eamaten zuk harrek.
-Oiñez...
-Oiñez! Eta faola argiya 'ta zintzarriyakin sakristaua. Biño sakristaua 're be brusa zuiya elizan ibiltzen den bezelakukin e! Bai, bai hantxe betik goitti!
-Miñez zolako 'ta izin zulako...
-Bai. Ezin jun zulako. Itxea joten zin.
-'Ta hoi ze beak eskatu gabe? Zea etxekuk eskatu gabe?
-Hoi ez dakit itxekuk eskatzen zuten 'o nola zen. Hoi ez dait. Kompaziyo batea Ergoin aldea iual 'zango zun aste bat,beste aste bat iual... Segun! Holaxe ibiltzen zin.
-Hantxe belaunka...