Urkabera prozesioa eta San Juan sua

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:22:54 - 0:24:29 (1' 35'')
Laburpena Urkabeko gurutz bidea: 'galbaiyuk'. Urkabeko erromeria hasirik ez da urte asko. Erromeriak non. Ez du gogoratzen erromeriarik. Inguruko herrietan bai, baina hemen ez. San Juan sua.

Transkribapena

-'Ta zeara... Urkabea guruzbirik 'ta izautu al zu zuk?
-Bai.
- Hoi ze itten dute prozesiyukin batea 'o hoi re Aste santun?
-Hoi 're prozesiyua 'zaten zen. Ez dait Aste Santun 'zaten zen 'o... Kalbaiyuk, hoi kalbaiyuk 'te izena. Ate 'ta hantxe belaunka 'ta...
-'Ta gurutze bakoitxin parada?
-Parada. 'Ta han belaunka 'ta errezua. 'Ta segi bestea, 'ta segi 'tadenak betik goitti!
-'Ta geo goiyan?
-Goiyan 'e zerbaitte izaten zen. Ez naz oan ezerrekin akortzen ze 'zaten zen.
-Urkabeko erromeiya, len itten zena Xanisteantan hoi aspaldikua al da?
-Ez. Hoi uan dela ez da urte asko hasi zila.
-Zu ez za gotzen han erromeiyik eta?
-Len leno enaz akortzen ni.
-'Ta beste numbaitte erromeiyik?
-Erromeiya hemen bestia zean itten da, Xan Ixidron ez al da itten zean...
-Munaundin.
-Munaundin.
-Biño hoi ez da urte asko...
-Gaiñekun ez naz...
-Billeratatik aparte ez zen hola mendiyan erromeiyik 'ta itten?
-Ez. Erromeiyak hemen itten zinak pues Erniyon 'ta hola... Hoik bai. Biño gaiñekun...
-Hemen bertan ez.
-Ez.
-'Ta San Juan suatan zerbaitt bereixiyik itte 'al zen atta?
-San Juan suak 'e bai. Zeiñek biño su haundiyuo iñ ordun 'e. Lar zar guziyak billu bazter guzitatik eta...
-Bai! Ze ordun traste asko ez zin erreko, ez?
-Bai zea! Trastia erreko zen... Erki! Hara erretzeko karritakuk, bai eaman bakarren batek. Bueno...